Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: ...

    ««Itzuli blog osora

    Ez den/k giro errepidean!

    Trafikoa, gidaritza ... | Begoņa Elias |  2006/05/15  08:14

    Aitortu beharra daukat, autoa gidatzea gero eta kezka handiagoa ematen didala, izan ere, gero eta auto gehiago ditugulako gure errepideetan, muga-abiadura gutxitan errespetatzen da, asko ziztu bizian joaten dira, ikaragarrizko arduragabekeriak ikusten ditugu, koktel honekin bi aldiz pentsatu behar autoa hartu edo ez. Baina, tamalez, hori egin beharra daukagu zenbait lekutara iristeko, gabezia ikaragarria daukagulako garraio publikoari dagokienez.

    Bolada honetan Azkoititik-Zumarragako errepidean asko ibiltzea tokatu zait, eta egia esan, Gipuzkoan bide gutxi egongo dira horrelako trafiko-dentsitatea dutenak, kamioiak eten gabe, anbulantziak, autobusak eta abar, eta kontuan harturik bide honek daukan zabalera, zenbait kurbatan elkar jotzeko arrisku galanta.Aurreko batean Zumarragara joan nintzen nire autoarekin, Azkoititik hasita, bi kamioi luze horietakoen tartean joan nintzen, bide guztian beldurrez akabatzen, kamioi erraldoi haien artean nire autoak “papamobila” ematen zuelako. Ikaratu egiten naiz pentsatzen dudan bakoitzean, egunero zenbat anbulantzik pasa behar duten errepide honetatik Zumarragako hospitalera joateko.

    Eta Donostiara joateko, gehienetan autobusa erabiltzen dut, merkeago irteten duelako eta lasaiago joaten naizelako. Baina, ez pentsa, zenbait txoferrek duten arduragabekeria ikusita, han ere lasaitasun gutxi. Lehengo astean Gipuzkoanako autobusa hartu nuen Donostiatik etortzeko. Eta ez mareatzeko, txoferraren atzeko eserlekuan jarri nintzen, eta ederki damutu ere!. Donostiako azkeneko geltokitik jendea hartu bezain laster hasi zen nire beldurra.

    Donostiatik hasi eta ia-ia Zarautzeraino bolanteari esku batekin heldu, eta gorputza luza-luza eginda diru-kaxaren gainean etzanda etorri zen, txanponak kontatu eta alboan zeukan poltsan sartu, hau mila aldiz egin zuen, gauza bera paperezko diruarekin, ondo tolestu eta poltsara, eta bien bitartean aldaroka izugarriak egiten, alde batera eta bestera. Eta neu hantxe, mareoarekin ahaztuta, pentsatu nuen zerbait esatea, baina beti protestatzen ibiltze horrek amorrua ematen dit, eta geldituko ote duk! pentsatuz, begiak itxi eta horrela etorri nintzen Azpeitiraino.

    Eta arriskuekin jarraituz, horiek leku guztietan, atzo bertan, nire autoarekin nindoala, Sanjuandegiko rotondara iritsi nintzen buelta hartzeko asmoarekin, eta Azkoiti aldetik zetorren auto batek ia aurretik eraman ninduen, gidaria zeharo despitatuta, sudurzulotik ateratako zakarrak jaten, gustura, aurpegia hala zeukan behintzat, baina nire bozina-hotsekin ederki esnatu zen!

    Hasieran esan dudan bezala, ez da ez txantxetakoa, gaur egun errepidean ibiltzea, hor hari dira politikoak, AHT gora eta behera, eta bitartean, barnealdean bizi garenak, hementxe, trenik gabe, garraio publikoaren gabezi izugarriarekin, baina, hori bai,  zergak txintxo-txintxo ordaintzen…

    Lotura zuzena  |  4 erantzun. Azkena: Xisto | 2006-05-18 | 17:27

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak