|
1. zure blogan irakurle bat - 2006-07-22 | 14:05
Begoņa, zure blogai uko aurreko idatziyekiko gertau zanatik inbayozu, etzat batere ondo iruitzen. Biziye holaxe da, zure artikuluk batzui asko gustakozaixkigun bitartien beti eongoa batemat etzaixkona gustauko, ta horri aurre inberdiyozu. Bueno ba besteikpe esanahidizut oso gustoa letuditutela zure artikuluek..
2. Aupa Bego - 2006-07-22 | 20:44
Aupa Bego, txoko honetan idazten hasi ziņenetik zure idatzi guztiak irakurri ditut eta plazer bat izan da. Beste edozeinek esan ez dituenak publikoki idazteko ausardia izan duzu, inolako beldurrik gabe eta jendea xirikatzen ere asmatu duzu, beti ere errespetu osoz, behar den bezala.
Horrelakoetan gertatu oi den bezala kritikak ere jaso behar izan dituzu. Bainan beste batek ere aipatu izan dizun bezala, jendeak kritika egiteak indarra eman beharko lizuke, zure lana ondo egin duzunaren seiņale baita. Gure herritar batzuek ez dituzte zenbait egi entzun nahi, eta pertsona batek publikoki aurpegia emanaz bere iritziak eman ahal izatea ezin dute jasan, ezin dute jasan pertsona batek zuk esan dituzun mila egi esatea.
Ez dakit zein diren zure bloga alde batera uztearen arrazoiak, baina espero dut errespeturik gabe zuzendu zaizkizun horiek serikusirik ez izatea zure erabakian. Arrazoia hau balitz idazten jarraitzera animatuko nizuke eta bestela ba bueno, zer egingo diogu ba! Ziur nago ni bezalaxe beste askok ere pena haundia izango dutela zure blog hau gehiago ezin izango dutelako irakurri.
Bukatzeko zorionak egin duzun lanagatik! Aurrerantzean hemen ez bada ere zure hitzak beste txokoren batean irakurriko ditudalakoan.
Azpeitiko gazte bat.
3. susana - 2006-07-22 | 22:21
Ze pena Bego!!!!!!!! Behar da ba blog kontu hontan, "BETERANUEN" burutazixuentzako txoko bat, ezta???. Ze zaile danan gustoa pentsatu eta idaztea!!!!.
Ez dauket ahazteko Artikutzako mendi buelta haure eta gero Juan Joxen argazkixekin osaute, pasada bat!!.
Muxu bat eta egongo gea.
4. ximon - 2006-07-23 | 10:27
kriston disgustue hartu det,geyo ez dezule idatzi behar jakin detanien.Eta nik ere pentsatzet,kritika batengatik baldin bada,ez dezule ondo eingo.Zeren eta denon gustue eitie ezineskue dalako.Neri asko gustau zaizkit zuk idatzitako artikuluek, eta animatuko nizuke segitzea.Halare ulertzet nekagarriye izango dala zer idatzi... nola etabar,eta horregatik bada,ulertzeizut. Muxu handi bat.
5. ez utzi!! - 2006-07-23 | 14:59
beste pare bat txotxolo oyek zuregatik esan ditubenagatik utzi bear duzularen sentsazioa dut, eta ez dut nahi hori horrela izatea. Alere uztea nahi baduzu, utzi. Baina jakizu bego, zure euskera maila sobra egokia zela eta ez naiz pelota egiten ari. beraz, kasurik ez jende horri. Zenbaiti min egiten dio telebeistan eta ezkutatzen dituzten zenbait iritzi edo ideia entzuteak ere, eta horregatik erasotu zaituzte. beraiek toleranteak direla esango dute, baina orain ere begira zer egin duten. besterik gabe, ixilik ez egotera animatu nahi zaitut, eta ea uzatarrian zure blogak noizbait irakurtzen jarraitzerik dugun. aupa bego!
6. Oraindik garaiz zabiltza... - 2006-07-23 | 19:56
Ez daukat ezer esatekorik, nik esango nizukeen guztia aurreko bost iritziek argi eta garbi azaldu dute.
Ala ere idazten jarraitzera animatuko nizuke, oraindik ere garaiz zabiltza! Ez dakit zergatik ematen diozun amaiera zure "abentura" honi, eta ez daukazu inori esplikaziorik eman beharrik, baina aurrekoak esan bezala, txotxolo horiengatik baldin bada... ez utzi! Hori baina indar gehiago daukazu zuk eta!
Jarraitzen ez baduzu berriz, jakin ezazu gustora irakurri izan ditudala zure iritziak!
Animo Bego! Ondo pasau festak! Mundiala haiz!
7. Eskerrik asko Begoņa - 2006-07-23 | 20:31
Majiņa bat aldiz letu ditut zure idatziyek oso gustoa. Egiye esateko erabat gainditu dezu zure erronkie ta benetan esateizut pena bat dala blogien idaztie lagatzi erabaki izena.
Eskerrik asko behin baiņo geiyotan parre txiki bat lortu izen dizulako sorraraztie.
Seguru nao ondorengo poemie asko gustauko zazula egi asko asko esateitu ta.
Fabrikak izango dira Euskal langileenak
Eta soro-pinudiak nekazarienak
Itsasontziak izango dira marinelenak,
Euskararen armoniak sozial poyenak
Euskal Herrian ez da klase sozialik izango
Eta euskaldunak zoriontsuagoak izango gara.
-Gabriel Aresti-
* Ondo segi eta jendien esanai ez in kasoik eztu ta penie merezi!
8. itziar - 2006-07-24 | 09:43
ITURRI BAZEN SENTITZEN
BAKARDEGIKO LARREAN
IA ALFERRIKO ZEN
ITURRI ZELA ERE
OHARTU ZAHAR BIZI ZEN.
LARREKO LORAK ZITUEN
BERE ZORIAREN
ZORIKIDE HURBILEN:
SORTZEN ZIREN ETA ZABALTZEN
-NORENTZA, ZUEN GALDETZEN-
NORENTZAT DIRA LORATZEN TXILARREN, ARKAITZEN
BAZTERTXOETAN HAIN EDER,
HAIN ERA ASKOTAKO
HAIN LIRAIN ETA HAIN GUREN?
NOIZBAITEKO
NORBAITEN BEGIRADA ARINA
IZAN ZEZAKETEN
ONENEAN ERE.
HALERE
HAN ZIREN,
HAN ZEUDEN
LABUR BAZEN ERE
BEREN BERENTASUNTXO GOXOA
OSORIK ETA OSOAN
AGERTU ETA ESKAINTZEN
EZ ZUEN ESPERO
BERE BERTAN BEHERAKO UREZ
INOR ASE ZEZAKEENIK
JAKIN ERE EZ BAIT ZEKIEN
BERE URAK INORENTZAT
ONGARRI ZITEZKEENIK
Bitoriano Gandiaga
9. Mikel delakoari Enekoitz Esnaolak - 2006-07-24 | 14:23
Begoņaren euskara maila dela eta, Begoņaren azkenaurreko iritzian Mikel delako batek egurra eman dio, eta uste dut min hartu duela Begoņari.
Mikel delako horri: jakina, edozein kritikatzeko eskubidea daukak, baina zergatik ez heure izen-abizenez? Ausardiarik ez? Web honetan jartzen dik arauetan: zeure iritzian norbaiti zuzentzean, zeure izen-abizenez sinatu. Dena dela, Uztarriak blogariei esan ziean beraiek kudeatzeko euren bloga. Begoņa saiatu duk hiri erantzuten eta bere arrazoiak ematen, baina hi eman eta eman, 'Mikel' sinaduran ezkutatuta, koldar. Kalte besterik ez duk egin.
Begoņari: animo, kasorik ez 'Mikel'-i, eta nahiko nuke zure artikuluak irakurtzen segitzea.
Enekoitz Esnaola
10. iritzi bat, sin mas. - 2006-07-24 | 17:17
nik "mikelen" iritziyek irakurri nitun, nik ustet orokorrien euskara mailari baino gehiago gaztelerazko esamoldeen kritika eintzula ustet. begoņak min hartu izana sentitzet baino ustet gauzek bere lekutik atea diela. nik uztarriaren webgune hontan hori baino askoz haundiyouek ikusi ditut eta ez da ezer gertau. orduen ba nik begoņai idazten jarraitzeko eskauko niyoke, nere ustez inok ez du nahi kontrakorik, ez da "mikeleke". ta enekoitz zuri berriz ba , izen abizenana ondo iruitzezat baino beste hamaika iritzi holaxe daude une hontan bertan zintzilik eta etzako holako garrantzik eman. atzo irakurtzen nun bat " ta hi subnormala" batak bestiei, ta ezabau gabe zaon. nere galderie da, arauz kanpo bazeon "mikelena",zeatik etzan ezabatu ta kitto? zeatik ez da ezabatu? galdera soilek die, inungo intentziyoik gabekuek ojo! eta hola hemen asko ikusi diteu. berriro diot, horreatik baldin bada, exajeraue iruitzezat begoņan partetik, hala ez bada nere ustez garbi lagaberkoluke, ta gainontzien idazten jarraitzea animau nahi det.
11. proposamena - 2006-07-24 | 17:23
uztarriari proposamen bat ein nahi niyoke. izen eta abizenak derrigorrezkuek izetie web gune hontan iritziye emateko. badakit seguru asko mile aldiz jende gutxiyok parte hartuko lukeela ta uztarriak parte hartze handia nahi izatea baino askoz natualoue izengo zan. ta osasungarriye ere bai,bildurre daukeu gure izenez idazteko ta pentsatze deuna esateko ta hori gizarte baten ez ta sanue. beida, neuk ez det izenik eman. agian ohitu eingo gineke ta sano sano bakoitzek bere izenakin esan da denborikin normalizau eingo litzeke dana.
12. begoņa idazten jarraitu - 2006-07-24 | 17:35
begoņa idazten jarraitzie da ein leikezun gauzaik onena.10 garrenakin nahiko ados nao, neuri pixket exajeraue iruitzezat neurri hortaino jutie, nik neuk hori baino kritika gogorrouek letu ditut hemen, ta ez gaizki hartu faborez e? zuk iritzi gogor askuek eman dituzu, zenbait mintzekuek bazien batzuk, nahiz da onartu nik gustoa irakurri ditudala. ordun ba oain kritika bat jaso dezu, baino segi ein ber da. ez utzi horreatik behintzet e! beste zeozeatik bada, bale baino bestela ni hasarrau eingo naiz zurekin. ta arrazoie hori ez bada faborez esanyezu zein dan , lasayo gerauko naiz da., bale? enekoitz badakit arauek puskatzen ai naizela baino barkakoiezu. zure iritziyen urruti xamar jun zeala iruitu zait, holako zenbat idatzi berra eon da ta ez dituzu idatzi. egunero dao batembat arauz kanpo (ni oain).beste pertsona batzuk zentzu hortan babesik gabe gerau diela uste lenore.ba aizu begoņak bere sentimenduek azaldu ditu bere blogien. ta "mikel" horrek hor iritzi kontrajarriyek billau ditula iruitu zait nei,nik ala ulertu det behintzet, ta hori kritikau du ez euskera mailie. begoņa no pasa nada, erango deu ardodana!
13. anakro - 2006-07-24 | 17:36
izen abizenak jartzen badira ameto ematea litzateke eta horrenbeste aldarrikatu den espresio askatasunaren aurka. garai hontan horrel ibile beharrik ez daol iruditzen zait.
14. anakrori - 2006-07-24 | 17:46
eskertuko nikik hobeto azalduko baukek hire iritziye , eske ez diat ulertu. ez nauk adarra jotzen ai , interesa dek. benetan eskertuko nikik. mile esker
15. anakkro - 2006-07-24 | 18:10
izen abizenak jartzen badira ameto ematea litzateke, eta horrenbeste aldarrikatu den espresio askatasunaren aurka joatea. Garai hontan horrela ibili beharrik ez daola iriditzen zait. web gune librea nahi-berar dugu.
16. mila esker - 2006-07-24 | 18:15
mila esker anakro
17. beste beldurti bat - 2006-07-25 | 11:52
Honek Begoņan blogarekin ez dauka zer ikusi handirik, baina anakro horrek esaten duena ezin erantzun gabe utzi. Espresio askatasuna era batera edo bestera uler daiteke, baina niretzat behintzat pertsona batek bere izen-abizenekin argitaratzen dituen textuen gaineko iritzia edo iritzi-usteko deskalifikazioak anonimotasunetik egitea ez da behintzat adierazpen askatasuna. Bizkarretik jardutea da hori.
Esan adierazi idatzi norbaitek egiten du beti, norbaitena da textua, eta nahi den textua askatasun osos sinatu ahal izatea hori bai dela adierazpen askatasuna.
Nik jarriko nuke nire izen abizena, beste zenbait lekutan ipini izan dudan bezala, baina barkaidazue, hainbeste "mamu" anonimoren aurrean nire deitura azaltzeak beldurra ematen dit. Zenbait iritzi emaile anonimori borrero itxura hartzen baitiet, aurpegia estalita, begiko ez duenari zas aizkora bizkarretik sartzeko.
Animo Begoņa! "Horrelakoa da bizitza/egin zazu behar duzuna!"
18. anakro - 2006-07-25 | 16:00
Espresio askatasuna unibertsala da, inoren menpe ezin du egon . Bizkerretik jardutea? norbait enteratzen ez denean deitzen diot horrela. Deskalifikazioak ez dira onargarriak ez izenarekin eta ez izenipe. "mamu"en bildurra (eta librea da) argumenturik gabe gaudenean izango da, esaten duguna tajuzkoa bada bildurra, nori? Borreroei? zenbat ditugu gure inguruan izen abizenez ezagutzen ditugunak? aurpegia estalita, begiko ez duenari zas aizkora bizkarretik sartzeko. Metafora gehiegi argi idatzi beharrean ezta? Horrelakoa da espresio askatasuna nahi duenak nahi duen bezala espresatzea besteei kalterik egin gabe. Gero bakoitzak hartuko ditugu gauzak hartuko ditugun modura. egia da horrelakoa da bizitza. egin beharrekoak egin eta gurpilak berean jarraituko du. animo guztioi horrela aberastuko gara eta.
19. izen abizenei buruz - 2006-07-25 | 20:54
izen abizenak ematea ezinezkoa da desberdin pentsatzeko askatasuna ez dagoen herri batean... ezker abertzalearen pentsamendu diktadurak ez dio izenabizenari tokirik uzten. Denok dakigu indarraren patentea dutenen bidetik kanpo gaudenoi zer gertatuko litzaiguke gure izen abizenez sinatuko bagenitu idatziak: begiradak,mezprezua,mehatxuak... beti gertatu izan dena nahiz ta orain fijo askok gezurra dela esango duten...
20. Patxitrapero - 2006-07-26 | 11:25
Ai Begoņa! Oporretatik bueltako disgustoa. Nola utziko dezu ba bloga?
Ondo iruditzen zait etentxo bat egitea erabakitzea, baina behinbetiko aio-ak, hain dira gauza tristea!
Gazteak gera, eta gogoa etorri bezela, jun ere egiten da. Ni noiz bueltatu zain egongo naiz!
Zure ikuspegia berezia zan askotan, eskergarria. Denontzako pena.
Eskerrikasko Begoņa, ondo ondo izan.
21. 19.ai - 2006-07-26 | 15:52
Ņo, ezker abertzalekuk bakarrik idazteiabe ordun izen abizenik gabe, eta diktadoriek dituk? Ba Begoņakin eo Estitxu Elduaienekin sartu dien hoyek danak, lepue jokauko nikek, eztitukela ezker abertzalekuk. Eta bai PNVkuek eo udaleko jendien ekipokuk. Ta hoyek zuzen zuzenien jo diabe Begoņa ta Estitxun kontra. Eta ez iritziyen kontra, pertsonien kontra baizik. Oseake ojo hemen seņorito edukau eta biktima erteerakin. Begoņa, hauek beayenakin ez geatzeatik bakarrik, segiu iņ ber den, benetan! Ixildu iņ nahi haute ta lortu eiņ diņabe, eta ez eman holako plazerrik. Gu hi letzeko desiatzen gatxauden
22. kobarde batek Anakrori - 2006-07-26 | 16:19
Dudarik ez, adierazpen askatasuna inoren menpekoa izango ez dela, ez inoren mehatxupeko. Adierazpen askatasunak ordea subjetu bati lotua egon behar du beti, eskubidea den aldetik petsona bat egon behar du hor; adierazi berri duenari eusteko, aldarrikatzeko. Eta hortxe askatasuna, nahi dena esatea, iritzi maioritario izan, zein berezia, politikoki zuzena zein okerra. Edozer esateko askatasuna. Edonork.
Bestelako kontua litzateke, norberaren aurka etor daitekeenaren beldur (diktaduretan bezala) iritziak plazaratzeko klandestinitatera jo behar izatea. Ezkututik eman behar izatea norberaren iritzia.
Baina Uztarriako sasi-iritzi hauetan ez dut uste horrelako beldurrik dagoenik. Beste arrazoi bategatik ez dira ipintzen izen-abizenak. Ez dut ezker abertzalearen diktadura dagoela sinesten (ezta gutxiago ere!), eta ez dut uste Udaletxekoek ere beldur berezirik ematen dutenik.
Kontua beste bat da hemengoa. Denak zerbait esan nahi, baina inor aurpegirik jarri ez nahi. Kobardekeria?
Begona jarraitu idazten! Hemengo aurpegi gabekoek ez zaitzatela beldurtu.
23. 21.ai - 2006-07-26 | 16:52
exajeratzen ai haiz moteil!! hemen inork ez dik inor isildu nahi izan. begoņai, bere artikulu beten kritika ein tzaiok eta bide batez pertsoan horrek idazteko modue kritikau zeok. hortik estitxun kontra ta begoņan kontra inor jutea alde haundiye zeok. gauza danak bere neurriye zaukeabe.
24. anakro - 2006-07-26 | 17:07
"askatasunak subjeto bati lotua egon behar du beti". "Eskubidea den aldetik pertsona bat egon behar du hor". "iritziak plazaratzeko klandestinitatera jo behar izatea". "Uztarriako sasi-iritzi hauek". "Beste arrazoi bategatik ez dira ipintzen".
Esaldi guzti hauek zerbait esaten dute bere egituran, nik aparte jarri ditut eta pixkat jolastuko dut, idatzi duen baimenarekin (nire askatasunaren arabera). Askatasuna subjetu bati lotuta egoteko baldintzatu beharrik ez dagoela iruditzen zait, unibertsala delako eta nahi beste erabili behar delako. Eskubidea den aldetik edozeinek erabil dezake nahi duena egiteko. Erresponsabilidadea bilatzeko baldinbada, agian, norbaiti leporatzeko. Zoritxarrez, inguruan, eta beldurra librea da eta kobardeena ere (askoren uztez) klandestinitatera jotzearena, edo anonimoarena, akaso ez dira berdin izango eta. honela sasi-iritziak beste helburu batekin idazten dira, bakoitzak idatziko ditu eta agian, norbaitek lortuko du berea lortzea.
25. anakro jarraipena - 2006-07-26 | 17:07
Nik guzti hau idatzi dut niri zuzenduta dagoelako eta besterik ez(hau eta ez lehena), elkarrizketa edo iruzkin bat egiteko modu askatu bat delako , nire uztez, eta inork ez dakielako zein naizen eta nola pentsatzen dudan, inori ez zaiolako interesatzen. Eta norbaitek nire iritziei kaso egin diolako eta erantzuteko gai izan delako. Imajinatu beharrik ez dut, nire argazkia alboan balego, jendeak zer esango ote luke. Ze ezkertiarra banaiz, ezkertiarra naizelako , bestaldekoa banaiz, hangoa naizelako. Zenbait gauzaz jarduteko ez genuke, ahal dela, baldintzatu behar elkarrizketako edo hobeto esanda, komunikatzeko. Kazetaritzan oinarrizko puntua, hartzaile bat ez dagoen lekuan hematea nahiko antzua da. Beno jarraituko nuke baina beste norbaiti txanda pasatzen diot. saiatuko naiz irakurtzen eta idazten, ez bait dut beti aukera hau izaten, gaurkoatik baitzte uzte dut. ondo izan eta barkatu luzeegia eta astuna banaiz.
26. gai honekin - 2006-07-26 | 17:12
hemen oain beste eztabaida bat sortu dek baino nik begoņa eliasen kasue aipau nahi nikik. dana bere lekutik atea dala usteyat. esajeraziyo bat iruitze zitek kritika bakar bateatik hola jartzie. ta ez dek nik hemen irakurri detan kritikaik gogorrena ez da gutxiyoikene. hor batek esan dunare estitxuatik gezurre dek. nik iritziyek irakurri dixkiat eta estitxun kontra ez diat ezer irakurri. publikoki idazteunak bazakik zer daon, nik zeoze idatzi ta batek esateitela gaizki idaztetela euskeraz, ta ze. ez dek hola jertzekue. 23ekin erabat ados.
|