|
1. jon - 2006-07-19 | 19:19
Aurten ere gauza bera esaten denean imajinatzen dut.aurreko urtekoarenaz ari garela. egia esan festa berninetan gauza berdina egiten da. Sansebastianetan betikoa karnabaletan ere santiotan ea. Nik ez dakit zer eskatzen den aldatzeko. Nik aukera ematen diet nahi duenak goza ahal izateko. Nahi duenak beste erabatekoan antolatuko ditu. Esukal giroa falta dela, guk nahi ez dugulako. Txosnetan gune aproposa da baina getto bihurtzeko arriskua, zenbait ekitaldi ere baina erreala zer da... santio eguna nahiko da batzuntzat sagardoa eta bi gauza gehiago eta nahiko. Egia da marketing utsa dela eta kanpoko jendea erakartzeko egiten dela orokorrean, beno etortzen diren bitartean. Negozioa norentzat, argarkilariak ez dute kobratzen dirusaribat jasotzen dute baina ez besterik. Azpeititik urrun dauden errefuxiatu eta presoak bihotzean izango ditugu baina beste asko ere sartuko nituzke. Nik ez daukat inongo konpromezu politikorik baina hau guztia aldatu nahi badugu datorren maiatzean botoa aldatu beharko genuke eta beste txori batek kantako luke. ondo ibili festetan.
2. Ander - 2006-07-20 | 13:09
Zueatik zenzenketak gustatze zaizkigunak jodiu ein ber al deu?zuen politikie dala ta eztala?espainola gora ta behera jendiei munek jaten.Okerrenak zuek zeate ta.
3. miren - 2006-07-20 | 14:21
Zuek ez dakit baina ni behintzat politika gora eta behera pixka bat nazkatu ere egiten naiz.
4. 2.ai - 2006-07-20 | 16:42
Barkau baņo hemen joditzeyen bakarrak zezenak die.Nei politikie etzat bate inporta,paso itet,etzat inporta espaņola,euskalduna edo txinako ohiturie dan,zezenketan kontra nao TORTURIE dalako,zuk ondo pasatzeko bestiek (zezenak) jodiu ber.
5. begoņari mikelek - 2006-07-20 | 17:29
gauz bat gustau zat, erromeri egun hori ezta ideia txarra, bero pixket pasau ber baino politte izengo litzeke. hortik aurrea oso idatzi politikue ein dezu. ta euskal girue ta dabilzkizu gora ta behera. nere galderie da, espaņol kutsuko eozer gauzak sortzen dizula ikusi ondoren, zertako erabiltzen dituzu gaztelararen esaldiyek. agian euskeraz adierazateko etzea gai esaldi hoiekin esan nahi zenduna? konsekuente izetie ez da errexa ezta? idatzi oso itxiye ta politizaue.
6. herrikoiak=politikoak (e.a koak) - 2006-07-20 | 17:42
Programa "alternatiboa" ikusi ondoren. pare bat gauza, euskal kutsua du?zer egiten du segiko bideo emanaldiak. Erreibindikazioa alde batera utzita, inportanteena sotzak biltzea da, dirua ateratzea, edatea, ondo pasatzea, dena zikinduta uztea....AUPA ANBIENTE.
7. Begoņak Mikelei - 2006-07-20 | 20:56
Programa bati buruz iritzia eman dut, neuri iruditzen zaidana, idatzi oso itxiye eta politizazue iruditu zaizu. Agian, hala izango da, baina nik horrela pentsatzen dut.
Esaldiak erdaraz erabiltze ditudala eta ia gai ez al naizen euskaraz idazteko, galdetzen didazu. Zoritxarrez, egin nituen ikasketak erdaraz egin nituen, orduan ez zegoen ikastolarik, zuk seguraski horrela egingo zenituen, ez?, zorte edarra izan duzu. Horrexegatik, askotan gertatzen zait ez naizela gai, errefrauak edo esaldiak euskaraz ipintzeko. Hau egiteagatik kontsekuentea ez naizela iruditzen bazaizu, ba, horrela izango naiz.
Idatzi oso itxia eta politizatua ere iruditu zaizu, hasieran esan dizut neure iritzi pertsonala dela, zurea irekiagoa izango da seguraski, baina nik horrela pentsatzen badut errespetatu egin behar nauzu.
Hurrengorako interesatzen zait jakitea, <más de lo mismo> nola esaten den euskaraz, ipini iezaidazu mesedez, asko eskertuko nizuke.
8. Politizatua? - 2006-07-20 | 21:25
Begoņaren eranskiņa politizatua? Zergatik diouze hori, herriko preso eta iheslariak agurtzen dituelako? Milaka azpeitiar festarik festa izango da egunotan eta falta direnak aipatzea gutxienekoa iruditzen zait. Baina zuek beti hor, zizt eta zazt, dena pozoindu nahian, dena politizatua dagoela esanez, inolako argumenturik gabe... Nazkatuta naukazue! Zuen etxean norbait falta duzuenean ikusiko dugu zer egiten duzuen (ez dizuet opa).
Besterik gabe Txapi, Jabi, Xegu, Paterra, Gotzon, MĒ Angeles, Iker eta Etxarte-ri besarkada bero bat eta animo! Eta ongi etorri Joxin eta Maider! aspaldiko partez izango zarete eta herriko festetan.
Euskal preso eta iheslariak etxera!
Jaiak bai, borroka ere bai!
Eta aupa Begoņa, segi holaxe idazten, nik behintzat oso gustora irakurtzen ditut zure gogoetak!
Ondo pasau Saninaziyuek!
9. mikelelk begoņari - 2006-07-21 | 00:41
nola izaten dien gauzak. zuk begoņa kritika modura hartu duzunari erantzun diozu. haseran lorea ere bota dizut eta horri buruz hitzik ez. nik lehen ikasi ez nuenik geroago ikasteko parada baldin badaukat ikasi egiten dut. zuk ikasketak gazteleraz egingo zenituen baina harrezkero izan duzu denbora euskaraz idazten ikasteko, ala ez? mas de lo mismoren lekuan " betikoa" ipintzea nahikoa, zaila e? felpudo ere ezingo zenuen itzuli edo euskarazko hitzen bat atera? felpudo- lanpas edo zerria, erabileraren arabera noski. elhuyar hiztegia, interneten ere baduzu inora joan beharrik gabe. euskeraz irakurtzea nahikoa gaztelerazko esamolderik gabe idazteko. ez dago egundoko hitzak erabili beharrik. eta bada konsekuentea ez izatea. konsekuente ez izateko ez dago egundoko astakeria edo ekimena egin beharrik. euskaltasunari ari zaionak euskeraz idaztea baino gauza zentzuzkoagorik. gainontzekoan errespetatzen dut zure iritzia, aipatu egin dut besterik gabe, neure iritzia eman dut.
10. Begoņak Mikelei - 2006-07-21 | 08:06
Berriro ere zure erantzunari erantzutea nator, eta honekin bukatzea nahi nuke.
Zer hiztegi erabili behar ditudan zuk ez dizu aginduko, Elhuyar edo gogoa ematen didana erabiliko ditut.
Min eman dit, esaten duzunean, gaztetan ikasi ez nuena gero denbora izan dudala ikasteko. Hori egin nuen, lanetik irten eta AEK-ko euskaltegira joaten nintzen, gaztetan eskolan hitz egitea debekatu ziguten hizkuntza idazten ikastera joaten nintzen, analfabeta nintzelako. Baina, badakizu, batzuei gehiago kostatzen zaigu gauzak ikastea, denak ez gera zu bezalako azkarrak. Eta euskaraz irakurtzeari buruz esango dizut, egunero irakurtzen ditudala, Hitza eta Berria, agian, zuretzat gutxitxo izango da.
Nik, astero idazten dudanean, kontzientea naiz, baten baino gehiagotan hanka sartu dudala, baina, neure borondate onenarekin egindako iritziak izan dira, beraz, perfekzioa eskatzen badiozu nire iritziei, jai ederra daukazu, gaitasunik ez bai dut horretarako, beraz, nire idatziak irakurtzerakoan pazientzia pixka bat hartu beharko duzu. Ondo izan.
11. ane - 2006-07-21 | 09:22
Mikel, izenarekin babestuta idazten dun emakume horri, ezan nahi diot bakarrik adarra jotzera beste toki batera joateko besterik ez
12. mikelek, penaz - 2006-07-21 | 10:42
benetan begoņa zeaniken sinisten nahikue lan badet. hala bazea behintzat biktima papera laga zazu ez dezu bate penaik ematen da. euskeraz, gaztelerazko esamolderik gabe idazteko ez dago azkarra izan beharrik ez eta euskaltegira joan beharrik ere. hitza eta berria irakurrita nahikoa da, niretzat ala da behintzat. nik ze hiztegi erabili ez dizut esan, aukera errez bat eman dizut, nabazu euskaltzaindire otsein zazu. oain nik plaza publiko baten idatzi behar banu, sayatuko nintzateke hitztegiak begiratu eta ahalik eta zuzenen idazten. besteik gabe, segi horrelaxe urte askoan, itxi itxi eginda. onezkero zure adinarekin ez zara aldatuko ez!
13. Betikoa eta euskal giroa - 2006-07-21 | 12:18
1.- Festa guztietan gauza igualak egoten dira
2.- Ez hori bakarrik, presoak aitatzea ere betikoa da, eta Loiolako enkartelada, eta prozesioa, eta Skalariak ekartzea (aurten ez dakit jotzen ote duten, baina larri ibili), eta festa herrikoiak aldarrikatzea, eta bandaren zezenetako paseilloa, eta...
Euskal giroaz:
1.- Zergatik da txapela jaztea The Solanos-en kontzertua baino "euskal"-agoa?
2.- Prozesioak ez al dira "euskal"?
3.- Loiolako enkartelada "euskal" al da?
14. Pena orokorrien - 2006-07-21 | 12:26
Haundia da gero festak iritxi eta xestra ta hika mikan, elkarrenganako errespetu faltaren muga mugan ibiltzea urtero, zezenak direla, programa dela, presoak direla edo eta karitasen tonbolako melokotoi potea kadukatua dagoela... festekin horrela bagabiltza ederra daukagu guk euskal gatazke konpontzerako orduan... en fin, hau da hau tristura sartzen zaidana.
Ondo pasa hitzazue festak guztiok, ni neu banoa urrutira eguzkitan etzan eta herri honetako hika mika ta txorakeriak ahal dudan ehinean ahanztera, irailean idea ta buru aldeko preskotasunearekin bueltatzeko, beharko ditut eta herri p*** honetako tontakeri guziak jasateko!!
Ongi izan guziok eta udara ona pasa.
15. Mikelei Arantzazuk - 2006-07-21 | 13:19
Mikel, gauza bat Begoņan iritziekin bat ez etortzie da, baina zertara dator hizkuntzie dala-ta Begoņa modu horretan erasotzie? Eztet ulertzen, bene-benetan. Begoņan adiņei eite diyozu erreferentziye zure azkeneko idatzien: konturau zea, beraz, beste belaunaldi batekue dala, ta igual eztula euki euskaraz ikasteko aukerarik, eta ez prexixamente gogo faltiatik. Iruitze zait hizkuntza aldetik izan ditzaken traba guztiyekin balore nahikue euki dula plaza honta ertetzeko (hala deitu diyozu zuk), eta lan txukune ein dula, bere akats eta guzti. Balore nahikue euki du baita ere aurpegiye eman eta bustitzeko, gai arantzatsuen inguruen e bere iritziye emateko, ta horrekin jaso ditazken kritika guztiyetako esponitzeko bere burue. Asike hasteko, errespetu minimo bat irabazi dula ustet. Bere iritziyek eta idatziyek kritikabliek izan daitezke, baina modera dezagun tonue, ta ez gaitezen zentuzik ez daukeben kritika antzuetan sartu
16. Begoņak Mikelei - 2006-07-21 | 13:20
Zure asmoa min egitea bazen ederki lortu duzu.
Biktimaren papera egitea ez zait inoiz gustatu.
Zure lora, asunez betetako hori, zeuri berriz bidaltzen dizut.
Adinak ez dauka zer ikusirik pertsona bat itxia edo irekia izatearekin, agian zeu izango zara itxiena.
Ah, eta idaztea gustatzen zaizunez, gonbitea luzatzen dizut Blog berri bat zure izenean irekitzeko, zer esana edukiko duzu eta.
17. Mikeli - 2006-07-21 | 13:27
Frankismuen hezkuntza zapaltzailie zala-ta Begoņak euskaraz ikasteko aukeraik ez zun izen segurunez; pentsatzen euskaraz idatzeko problemak hortik etorri leizkela. Heuri ze iruitzen, Mikel? Ez ote haiz pasau arazo hori dala ta Begoņai kontsekuentie ez dala esateakuen? Erdarazko bi esaldi ibiltzeatik Begoņan koherentziye zalantzan jarri? Barkau, baino hemen itxi iņoi otsein aurretik....
18. Begoņari - 2006-07-21 | 13:45
Kritikatua sentitu zarenean txikitako kontuak atera dituzu baino Azpeitiko erdaldunei buruz aritzen zaretenean ( kritikatzen gehienetan) inoiz ez dezue pentsatzen zergaitik ez diren euskeraz hitzegiteko gai... errespetua eskatu baino besteak ere errespetatu, Begoņa.
19. Begoņak 18.ai - 2006-07-21 | 13:59
Esaidazu mesedez noiz falta diedan errespetuari Azpeitiko erdaldunei.
20. mertxe - 2006-07-21 | 14:27
18-ri hik nondik irten dek oin gai horrekin, adarra jotzeko asmotan, hi gaur bero handia egiten dik eta dutxa bat hartzea joan hari
21. Estitxu Elduaien - 2006-07-21 | 16:14
Bai Begoņak eta bai bere moduan euskaraz alfabetatzeko ahalegina egin duzutenok sekulako meritua duzue, eta miresten zaituztedala esateko idazten dizuet. Begoņak behintzat ez du inori inbiria edukitzeko arrazoirik: askok hartuko lukete euskaraz txukun idazteko zuk daukazun gaitasuna. Baita ume-umetatik euskaraz ikasi arren gure hizkuntzari sekulako "ostiak" ematen dizkiotenek edo dizkiogunok ere. Neuk ere hanka sartze handiak egiten ditut euskaraz oraindik ere, eta Mikel horrek ere hobe luke bere testua bitan errepasatzea besteekin sartu aurretik. Hemen denok daukagu asko ikasteko.
22. mikeli - 2006-07-21 | 18:03
kaixo mikel
Begoņakiko egin dezun tiroteo hori zer da, inbidiye? eman eziņe?
Begoņa emakume kriston ausarta iruitzezat. Pentsatzeuna esan eiteu, ta hori da gure herriyen galeraik haundiņa, adierazpen askatasuna.
Zuri azken finien minik ez dizu ematen nola idazteun, ze inoire etzagu hori oso inportantie iruitzen, jakinda bai ze jeneraziyotakue dan ta dana. Benetan izurratzeizuna bere izakera ta pentsamentuek blog batien adieraztie ta zuriek bezelako kritikak jasotzeko preparaute eotea. Ze zeuri ausardi hori falta zaizu, benetak kapaz izengo al zineke zure aurpegiye eman blog batien ta kritikak zorrotz hoiek jasotzie?
Ni ez naiz kapaz ta zu gutxio, oseake Begoņa goraipatzie bakarrik geatze zat.
BEGOŅA KANPEONA, ondo pasau Saninaziyuek!!!
23. mikelek bukatzeko. - 2006-07-21 | 19:00
bueno, hau dek hau. hasteko ta behin, begoņak erabili ditun esamoldiei buruz aritu naiz ni. bere beste zenbait artikulutan erakutsi dun espainiarekiko alergiarekin lotuta. nei textu hortan, " felpudo" ta " mas de lo mismo" irakurtziek belarriyen azkurie eiteit ta kitto. ta horrek ez dauke zerikusiken beak euskeraz ikasteko izan zitun zailtasunekin. " betikoa" jartzeko adibidez, ze izen ber da euskaltzaindiakue o ze? azkenien beti kontu berdinei gira ta buelta. zuk kritika hauekin hartu dezun mine zeuk inoi ein ez diyozunan segurantziye bal al daukezu? hemendik aurrea arreta haundiz jarraitukoitut zure idatziyek, ea inor mintzeko moduko kritikaik eite dezun edo ez. o zer da, zuk kritikatzeko eskubidie izan ta zuri inork ezin zaitu kritikau? earra jokue. nik zu etzaitut iraindu. ta estitxu elduayeni berriz, ba muturre beste leku baten sartzeko gonbitie luzau nahi niyoke. zuk ere, ez da denbora asko, zezenzalien elkartiei kritika zorrotza ein diyozu, haiek ere bean arrazoiek aukiko zituen aurkezpena han eiteko, ta hauek ere asko izango debe oaindik ikasteko ez? orduen zertan kritikatzeituzu? utzi pakien. konsekuentie izetie zaile dala ordie! hau dek herri putie hau. hipokrita pillo earra zeok hemen. ta bukatzeko begoņa zu neretzako pertsona itxi zeala esanda etzaitut iraindu nahi, nere iritziye da. zure idatziyek irakurri ondoren ateatako ondoriyo bat da. nere erruz min hartu dezulako barkamena eskau nahi dizut, benetan.
24. Mikel horri - 2006-07-21 | 19:21
Paketie haiz ba. Zea, bestiei muturre ez sartzeko esan ta hi hor ai haiz bati ta bestiei arrazoipeko ostiyek jotzen. Herri putie? Ba segi beste batea. Hi bezelako "kobardiek" sobran zaudek hemen. Esan zein haizen, ta hitzeiņ "de tú a tú" Begoņa, Estitxu ta gaņerakukin. Baņo, ze... balentri gutxi hortako, ez? Errezaek esku harriye bota ta esku ixkutatzie... Begoņa, Estitxu eta hemen izen abizenakin iritziye ematen ai dien danai txapoo, zuen mouko jendieatik ez balitz Azpeiti Mikelen mouko paketez beteta eongo litzeke!
25. Mikeli - 2006-07-21 | 19:23
"o zer da, zuk kritikatzeko eskubidie izan ta zuri inork ezin zaitu kritikau?" diozu. Adarra jotzen? Begoņak idatzitakoa kritikatu dezakezu, baina bera, Begoņa alegia, kritikatu behar baduzu gutxienez zure izen abizenak eman. Neuk ez dut izen-abizienik erabiltzen, baina ezta ere aurpegia ematen duenik erasotzen.
Ondo pasau Saninaziyuek Begoņa!
26. Mikeli neuke - 2006-07-21 | 19:28
Zezenzalien asuntue atea dek eta, klaro, nik usteiak Estitxu badala kontsekuentie, baņo hemen zea, zezenzalien elkartien izenien eztik iņok eman arrazoik. Hik esan dek, euki bazazkeabe, ba ordun, zeatik eztiabe eman? Zeatik ez ditxiabe defendiu beayen arrazoiek? Zeozeatik izengoek... Argumentoik eztaonien hoixe itezue zuek, batekin ta bestiekin sartu. Ta blog hartan Estitxuk beak ondo azaltzeiken bezela, bea ez huan iņokin pertsonalmente sartu. Esti, tipejo horri kasoik ez, muturre ta egurre sartu hauei danai, besteik eztiņabe merezi ta
27. 26.na - 2006-07-21 | 19:59
ba ze naezueba esatie, ni neu, mikelekin nao..arrazoie dauke nere ustez hasieratik, baino hori bai azkena idatzi dun hori sobran dao..
28. berriye - 2006-07-21 | 22:07
Segi olaxe Bego neretzat ondo idazten den nik dena ulertzen diņet eta oso gustoa irakurri gaņea
29. Zorionak Bego! - 2006-07-21 | 22:39
Iritzin bat eman eta jendiek arrazoirik gabeko kritikak eitie seiņale ona den! Badakin, batzuek ezin debe ikusi beste batzuek pentsatzebena esatie... Segi oain artien bezela, neretzat behintzet txapo idazten den. Ondo pasau festak eta animo!
30. 24ei. - 2006-07-22 | 10:25
heure ikeragarri balientie haiz! esan ditukanak ixkutuen esan dituk eta...
31. 26yei. - 2006-07-22 | 10:52
ba hori , hik estitxui esateyoken bezela hauei danai egurre emateko hik holaxe pentsatzekalako, ba mikeleke beste hainbeste eiteko eskubidie aukikoik ez? orduen hire esanan arabera, estitxuk egurre eman ber dik, oain , batematek estitxui egurre emate bazeok etzeok ondo? eztarri zuloainoko hipokritak gaituk.
32. ke banda!! - 2006-07-22 | 11:03
zuek bai zeatela mas de lo mismo, ke banda!! hau dek sentimental pillu, beaiek idaztebenin batemati min eiten aikoyela jakingoyabeba ez? hori baino gogorro ez bazeate ta holako kritika exakax batekin hola jarri ber bazute ba publikoki ez idatzi aiba la ostia. festatako programie ilusiyo osuekin eiten jardun debenak min hartuko ziaben akaso. hori ez dik inporta klaro. ajj !
33. begoņai - 2006-07-22 | 11:39
zu, negar gutxiyo ein da idazteakuen kontu geyokin ibili. zein die negoziyue eiten ai dinak, zeinentzat bihurtu da hori negoziyue? harriye bota ta eskue iskutau? komentayo hori sobran dao, ta bestela izenak eman. neretzako hori oso despektibue da.
34. azkenakin (33e). - 2006-07-22 | 12:01
hor hor, horrekin e batematek min earra hartuko zian. begoņa zuk zure lana eiteatiken batematek horrelako esaldiyekin kritikauko bazintu, ze, min hartuko zenuke ezta? neire oso zatarra iruitu zat esaldi hori.
35. Begoņa Elías - 2006-07-22 | 12:28
Honekin bukatzea nahi dut.
Bateon bati min eman badiot, barkamena eskatzen diot.
|