Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Piper potie

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Piper potie

    Espainiako bandera | Begoņa Elias |  2006/07/3  08:11

    Nire generazioak, Espainiako banderari “ piper potie “ deitzen genion. Ez dakit zeinek asmatuko zuen, baina ziur nago Azpeitiarra izango zela, ezizenak ipintzen espezialistak garelako. 

    Dena den, “ hain preziatua “ dugun bandera horrek, nahiko buruhauste eman dizkigu, azkena, pasa den astean gertatu zitzaiguna kontatuko dizuet.

    Amerikatik etorritako lehengusuekin, Donostian egun pasa egin ostean, Zarautzera joatea erabaki genuen.

    Bi kotxetan ginen, eta nire koinatuak gasolina hartu behar zuenez, Aritzetako gasolindegian gelditzekotan abiatu ginen, nire autoa aurretik zela.

    Gasolina hartu ostean, handik irteterakoan nire koinatuak aurrea hartu zidan, eta hara non ikusten dudan, matrikula gainean bandera espainolaren pegatina handi bat zeukala ipinia.

    Kriston amorrua hartu nuen, aurreratzen zioten auto guztiak begiratzen zioten, ez zen gutxiagorako, Donostiako matrikula gainean “ bandera espainola " eramateak deigarria gertatzen zen.

    Zarautzerainoko ibilbidea bukaezina egin zitzaidan, eta ailegatu ginenean esan nion:

    -         Beituyok matrikula gainean zer daukekan.

    -         La ostia, zein kabroik ipini oteit!, klaro, oin konturatzen nauk, Amarako semaforo batien geldiu geanien, albuen nauken kotxe batetik, lau mutil gaztek zeozer esaten zibela, besuek gora altxata!, eta egiye esan moskeaute geldiu nauk pentsaute, hauei zer pasatzen zakobe, mekauen!

    Ez dakit egun horretan jende gehiagori ipiniko zioten pegatina.Baina, bistan dago, oso galtzaile txarrak direla, eta Futbolean eliminatu dituztenez, agian, eliminazio-erreakzioa izango zen, Victoria Pregoren “ a por ellos” famatu hura martxan jarriz.

    Abisatuta zaudete, autoa hartzerakoan, adi!, badaezpada ondo begiratu.

     

     

    1.  bandera trapu bat da.....aizerik ez badabil...... - 2006-07-03 | 11:12
    Ba nik ez diot inori gaizki begiratzen espainiako bandera bat duelako autoan jarrita. Donostiko, madrilgo edo Cuencako matrikula baldin badu ere. Ezta gutxiago ere ezer esatea donostiko gazte "liberal" hoiek bezala. Ta gainea futbolarekin zer zerikusi ote du? Pegatina jarri duena gaixki bere autoa ez dena "apaintzeagatik". Begiratu edo edozer esaten dutenei banderaren kontra, hoiek ere gaixki. Garai hauetan bakoitzak egin eta esan dezala nahi duena aldemenekoari bakean utzita.Nahikoa da, hainbeste gorrotoarekin bizitzeari utzi!

    2.  lelenai - 2006-07-03 | 13:21
    guztiz ados hirekin,behintzet oindiken batzuk sentsu pixket bazakeau.

    3.  nahi bai! - 2006-07-03 | 14:08
    gorrotorik gabe bizi, baina espainiak bakean uzten al gaitu ba?

    4.  1nai ta 2.nai - 2006-07-03 | 14:26
    Zuek eztaukezue printzipiyoik.Zuek "ciudadanos del mundo" sentitze zeate ta iguel zazue euskaldunek izen txinuek o japonesak!Jende pasotie.

    5.  Futbola eta patriotismoa - 2006-07-03 | 15:21
    Kasualitatea izango da baina nik usten det futbolarekin ba duela zer ikusi. Zarauzko taberna batean gertatutakoa.
    Frantzia-Espainiako selekzioak ari ziren jokatzen. Espainiak sartu du lehenengo gola, mahai batean eserita zeuden hiru tipo saltaka txaloka, beste jende guzia isilik.
    Frantziako lehenengo gola, lehenago isilik zaudenak saltaka, eta hiru tipo horiek zeharo haserretuta, gainera kristonak esaten, alegia, nola zen posible Frantsesak animatzea espainolak izan da. Eta izugarrizko ika-mika sortu zen, beraiek ez zirela espainolak sentitzen eta hortik aurrerakoak.
    Nire galdera 1.ari eta 2.ari, hau ez al da inposaketa?, Frantziako selekzioaren alde egotea, hiru tipo haientzako “antipatriotismoa” zen. Orduan, zein dira hemen intoleranteak?.
    Nik askoz nahiago, Donostiako “ 4 liberal” horiek, tabernako “hiru forofo” espainolak baino.


    6.  5.ari - 2006-07-03 | 15:47
    Benetako "antipatriota" euskaldunek frantsesen kontra ere egon beharko lukete. Frantzia ere Euskal Herria zapaltzen duen estatu bat delako. Antipatriotismo faltsua, beraz, Euskal Herria Espainaren menpe bakarrik dagoela uste duten horiek, Sarkoziren modukoak. Harek ere hala esan du asteburuan: Euskal gatazka Espainari bakarrik dagokiola

    7.  2. - 2006-07-03 | 16:02
    Laugarrenai:
    1.Ez omen dauket printzipiyoik..Zeatik?
    2.Zeinek esan dizu ni "ciudadano del mundo" sentitze naizela?
    3.Pasotie banaiz ze?Gaixki iruitzen baita?Hemen onartuta eoteko ze izen ber da?Anti-espaņol total bestela...

    Bostgarrenai:
    1.Nik ez dut inposaketai buruz hitzein.Bakarrik lelenak esan duenarekin ados nagoela esan dut,bakoitzak egin eta pentsa dezala nahi duena,besteak pakean uzten baditu behintzat (inposiziorik gabe noski)
    2.Espaņiko bandera bat kotxin zeukelako marmarrin jardutie zer da ba?Tolerantie izetie?
    3.Zergatik nahiago dituzu 4 liberalak tabernako forofoak baino?(kuriosdadeatik da)
    4.Espaņiko selekzioaren kontra eon ta frantziko selekzioaren kontra ez??Ez dut ba ulertzen,frantzia ere bada Euskalherriaren estatu zapaltzailea ez?Edo dixkurauta nao?

    8.  ane - 2006-07-03 | 16:32
    biak galduta nahiago, baina aukeran jarrita Espainiak lehenengo eta gero Frantziak

    9.  9. - 2006-07-03 | 17:15
    Ba nik nahiago dut mundiala egongo ez balitz,eo fuola ain politizaute ez eotie!!

    10.  ximon - 2006-07-04 | 08:34
    ta bandera espaņola,kotxien ipiņi berrien zeatik etzuen jarri kopetan.ta alde zarrien poteau?

    11.  10.ai - 2006-07-04 | 09:42
    arrazoie daukek, holako balientie bazan jutie zaukean hor zier kopetan jarrite.Neri jarri baziben kotxien amorru ederra hartuko nuen, seguru nao pepero bat izengo zala.

    12.  earra kontue - 2006-07-05 | 10:33
    dana alderantziz gerta izan balitz ze iruituko zitzaigun? ni euskaldun sentitzen nauk hezurretaino. guri eindixkiuenakin, ikurrinek, matrikulak... ta danaatik kejaugaituk, ta guk hori bea beste batzui ein ber al diyou? bean alturan jarri ber al deu. joku hipokrita hortan sartzeko baino klase geyo eukiberginiki.

    13.  Nik beste kritikatxo bat... - 2006-07-05 | 11:44
    Aber Begoņa... ezta ezerretik baino zuri ze pasatzezatzu azpeitikin... "piper pote" izena asmatu zuena seguru azpeitiarra...

    Eztizut txarrea esaten eh... baino... ze dana azpeitiarrak ala?

    Bazeate ba e......

    14.  bat - 2006-07-05 | 12:21
    ba ni espainiyen alde neon mundialien eta ??? orduen... ze eon ber deu, Euskal Herriyei lagundu digunan alde futbolien, kantuen, erosketak egiterakuen....

    ze inporta dik ba bandera espainolakin ibiltzie ? nahi dunak nahi duen bezela pentsatzen dik eta kitto, ez da inposatu behar besteari nola pentsatu ze gero gorrotoak eta etortzen die

    gora euskal herria eta bera bandera guztiak ( ikurriņa barne )

    15.  Begoņak 13.ai - 2006-07-05 | 13:35
    Niri ez zait ezer pasatzen Azpeitiarrekin, neu Azpeitiar peto-petoa naizelako. Usten dut, gaizki ulertu duzula nire mezua. Ezizenak ipintzen dituen pertsonak, niretzat, behintzat, sekulako meritu edo abiltasuna dauka, besterik gabe.

    16.  nineu - 2006-07-05 | 13:43
    Ni espainaren alde nengoen, espainarra sentitzea pekatua al da ba?

    17.  Azpeiti - 2006-07-07 | 10:23
    NI ez nauk ba espainiarra sentitzet.Ez naukelako oyen iguela hasteko.Ta bukatzeko ez gaituk zuhaitz berdinetik moztutako ezpala.

    18.  nineu - 2006-07-07 | 10:27
    Ondo iruditzen zitek, bakoitzak nahi duena sentitzeko eskubidea dauka ezta?

    19.  Ehiztariei pakean utzi? - 2006-07-07 | 12:43
    Ba utz gaitzatela pakean bi estatuek, 'nahi duguna sentitzen'. Arrano beltzak ehiztariyek gorrotatzen jarraitukoik tiroka jardutiei utzi arte!!!
    Gora Euskal Herria askatuta!

    20.  17.ari - 2006-07-07 | 16:10
    Zertan datza espaņol eta euskaldun baten diferentzia?

    21.  aa - 2006-07-07 | 17:35
    Gauze geyegi gauze oneako.Amorro earra hartu ziaben Madril aldien ein zun aurkezpen baten joxe miel barandiaranek esan zunin ez ginela raza berdinekuk.

    22.  20.ai - 2006-07-09 | 16:29
    a ze galderie. Historia, kultura,hizkuntza,baloreak...nazio kontzeptua, bi nazio ezberdin. Euskal Herria beste nazio bat da eta autodeterminazio eskubidea du. Begiratu entziklopedian "nazioa".

    23.  22ri ta 21 ri - 2006-07-17 | 11:05
    Historia? Nafarroko erreinua ... hizkuntza? gehiengoak erderaz hitzegiten du ( iparraldean frantsezez)... baloreak? zein dira balkore ezberdin hoiek?

    21RI.. Barandiaran esan zuelako agia izan bahar al da ba? Razak? nik dakidala raza berdinekoak gara ta bestalde kontuz hitz hoiekin, Alemanian ala hasi ziren naziak...

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak