Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Lege berriak

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Lege berriak

    Legeak | Begoņa Elias |  2006/06/26  14:59

    Ez den/k giro!, oraintxe bazter guztietara dokumentuak kopetan itsatsita ditugula ibili beharko dina/agu.

    Izan ere, beti lege berriren bat ateratzen dute eta dena ezin izan kontuan. Dagoeneko, bi aldiz gertatu zait, botikara medikamentuak jasotzera joan aseguru sozialeko kartilla etxean utzita. Bietan errietan egin didate, <<hurrengoan mesedez kartilla ekarri>>.

    Beste lege berri bat, aste honetan, txoferrei indarrean sartuko zaigu puntutako baimena. Hasieran 12 puntu  emango dizkigute eta horiekin moldatu beharko dugu. Gidari berriak, aldiz, okerrago daukate, 8 punturekin konformatu beharko dute.

    Lege berri hau geure onerako omen da, zintzoago gidatuko omen dugu, baina, baita ere, presio handia izango dugu autoa hartzerakoan, arau-hausteak bikoiztuta ordainduko ditugulako, diruarekin eta puntuekin. Azkenean, negozioa bihurtuko da batzuentzat, ikastaroak, proba teorikoak eta abar.

    Eredu moduan Europako herrialde batzuen datuak ipini dizkigute, alegia, istripuak %10 jaitsi direla  urte batean. Baina, datu batzuek ezkutatu dizkigute. Gaur irakurri dut, Frantzian, lege hau indarrean ipini zutenetik 45.000 gidabaimenak erretiratu dituztela, horren ondorioa, jendea gidabaimenik gabe dabilela gidatzen. Beraz, hauetako batekin izaten baduzu istripua ia zein egiten den erantzule.

    Arauak ezartzea ondo dago, horrek istripuak murrizten baditu, baina, ardura daitezela baita-re bideak hobetzen eta garraio publiko on bat ipintzen. Azpeitiarrok, horren gabeziari esker, autoa hartzea behartuta gaudelako. Izan ere, ez da egongo beste herri bat hain gaizki dagoenik garraio publikoari dagokionez.

     

     

    1.  ane - 2006-06-26 | 15:33
    arrasatera joateko zer daukagu ezerez
    oņatira joateko ezerez
    bilbora joateko ezerez
    zapatu eta jaiegunetan Donostiara joateko ezerez
    eta gero garraio publikoa erabiltzeko esaten hari dira
    lotsagarria benetan

    2.  Jon - 2006-06-30 | 10:11
    Azpeitiyen gertatzen ai dena lotsagarriye da, garraio publikue nulue da, baino herritarrak ez degu ezer eiten, ez diyou udalai ezer exijitzen, eta hola gaude urtietan, geure kulpie ere bada.

    3.  jose - 2006-07-02 | 09:13
    Gogoratzen zeate,Bastidak eleziyo aurretik, obrak eiten hasi huan trenbidien,trena hobetu eta Azpeitiye ondo komunikaute geldituko zela esanez.Gezurtero nazkagarri hori, orain,Diputaziyuen zeok,kriston soldata jasoiez.ŋEta jakinen gaņien, danon dirue gaizki ibili duena,kartzela zergatik ez dute ematen?Eta zer esaten dute honi buruz PNVko botantiek? pozik gerau al zien,capo honen jokaeriekin?

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak