Azpeitiarrak, adarjotzaile galantak!
Izaera | Begoņa Elias |
2006/05/22
08:05
Erreleboa antzezlana, bi aldiz ikusteko aukera izan dut, lehenengo aldiz Azpeitiko topaketetan, eta bigarrengo aldiz Azkoitian. Bietan erreakzio desberdina izan zuten ikusleak. Azpeitian, jende guztia barrez lehertzen, Azkoitian, alderantziz, bakarren batek barre pixka bat egin zuen, baina orokorrean jendea serio-serio egon zen. Zeharo harrituta gelditu nintzen, nola da posible jendeak hain desberdin erreakzionatzea.
Lau kilometro barruan horrelako aldea izateak, beti entzun izan duguna baieztatzen du, alegia, oso desberdinak garela, agian, umore-sena gehiago garatuta edukiko dugu, eta beharbada, horren ondorioa izango da adarra jotzeko daukagun joera.
Azpeitiar bati entzun nion behin, herri batera joan eta nongoa zen erantzun zuenean, hala esan omen zioten, Azpeitiarra?, peligro!!, adarra jotzen espezialistak zarete.
Eta hala izango da. Bertsolari bati entzun nion, Azpeitira etortzen hasi zenean, hasieran, nahiko galduta ibili zela, haria hartu ezinik, zeren, Azpeitiarrak gure artean hitz egiten dugunean, ezin zaigulako antzeman benetan edo txantxetan ari garen.
Eta ez da lehenengo aldia hau entzuten dudana, agian, sarritan egoten naizelako, harpa jotzen edo adarra jotzen ikaragarrizko trebetasuna daukan horietako batekin. Pertsona hau gertukoa dut, eta berarekin egoten naizen bakoitzean, neure buruari esaten diot, < gaur kostau behar zak ziria sartzea>, baina alferrik, bost minutu baino lehenago sartzen dit lehena, eta gero jarraian bigarrena eta hirugarrena
Honek egin ez duenik!. Kontatzen hasten banaiz bukaerarik ez. Gainera zortea izan du, bere lagunak ere bere erara ipini dituelako, arrimatzen zaien denei ziria sartzeko prest.
Gainera ez da beldurtzen, edozeini adarra jotzen dio. Begira, behin Getariatik- Zarautzera bitarteko bidean, istripu txiki baten ondorioz, Ertzainak kaltetu batekin paperak zuzentzen ari ziren bitartean, haiengana inguratu eta bere lagunari hasi zitzaion, < enterauko hitzekan zer atentau eon dan Gernikan>, eta hori entzun orduko, Ertzainak paperak betetzeari utzi, eta galdetu omen zion, < zer gertatu da ba?>, ba, <Gernikako arbolie motoserriekin moztu debela>. Eta Ertzaina berehala telefono mugikorra hartu eta basea deika hasi omen zen, eta bien bitartean arpa-jotzaileak ospa!, eta gustura aspaldiko ametsa bete zuelako.
Eta horrela anekdota pila bat. Ah, eta datorren igandean Xoxotera joaten zaretenak, adi!, txandalan prakak jantzita eduki arren, bateren batek esaten badizue, < Hi, bragetie irikite daukek>, kasurik ez egin. Halere, ziur nago bateren bat eroriko dela.
|
1. Patxitrapero - 2006-05-22 | 10:47
Neri hori askotan esaten didate eta, ez dakitela noiz ari naizen benetan/txantxetan, Azpeitian aise aklimatatuko nintzateke.
Inor ez da libratzen ordea, biktima izatetik. Aurrekoan 5 urteko ume batek - zikindu zera! - behatzarekin paparra seinalatu, eta helatua lapurtu ez zidan ba! seraposible!
Oso harrigarria, hain erreakzio desberdina izatea bi herrietan. Zergaitik ote.
2. Bai - 2006-05-25 | 18:04
Bai neska!!! Azpeitiarrak bereziak zarete, ez zarete besteak bezalakoak... azkoitiarrak serioago...
Ez dut uste gauzak horrele ere direnik... !!!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|