Azpeitiko ura urrearen prezioan
Ura | Begoña Elias |
2006/05/8
12:28
Agian pixka bat gehiegitu egin dut izenburuarekin, baina, ez pentsa oso urrun nabilenik.
Hori da, behintzat, pentsatzen dudana, hiru hilabetetik behin uraren errezibua iristen zaidanean.
Inoiz erreparatu al zarete uraren errezibua aztertzen?. Ez, ez da erraza ulertzea, hainbeste zenbaki eta kontzeptu ekartzen dituelako, baina, niri aspaldi eman zidan atentzioa ordaintzen nituen fakturak ikusita.
Eta pazientzia pixka batekin hasi nintzen aztertzen, eta, non ohartzen naizen, Azpeitiko Udalak, denentzat, kuota minimo bat daukala ipinita, 30 m3koa, eta horren kostua 21,60€ dela.
Hau da, bost axola Udalari, 8,10,12 edo 20 m3 gastatzen badituzu, azkenean 30m3 ordainduko dituzulako.
Demagun, etxe batean, lagun bat edo bi bizi direla, hauen, uraren kontsumoa, normalean, Udalak erabakitako kuota minimotik, oso urrun gelditzen da, eta zergatik ordaindu behar dute kontsumitu ez dutena?.
Saiatu naiz inguruko herrietako uraren prezioaren datuak biltzen, eta jasotako informazioan ikusi dut, inon ez dutela guk daukagun kuota minimo hori ordaintzen, kontsumitutakoa baizik.
Eta, nire ustez hau da justuena. Ez dakit, Udalak, zer irizpide jarraitu duen, uraren tarifak aplikatzerakoan, baina, injustizi izugarria iruditzen zait egiten ari dena.
Gainera, ez al dugu ba beti entzun, ura ez dela alperrik galdu behar?, ba, filosofi honekin, Azpeitiko Udalak, justu, hori egitera bultzatzen gaitu, izan ere, gastatu edo ez gastatu larrutik ordaintzen dugulako.
Hiru lekutako ur errezibuak ikertu ditut, Donostia, Zestoa eta Azpeitikoak, konparaketa egiteko, zerga guztiak, ( iva+kanona+estolda), barneratuta.
Adibide moduan, etxebizitza batean, pertsona batek (8 m3), birek ( 18 m3) eta hiru edo laurek ( 30m3), ur kontsumitzen dituztela kontuan hartuta egin ditut kalkuluak, eta ikusiko duzue zer diferentzi dagoen herri batetik bestera.
8 m3 18 m3 30 m3
|
Donostia |
15, 30 € |
19, 70 € |
27, 20 € |
|
Zestoa |
14, 90 € |
20, 20 € |
26, 60 € |
|
Azpeitia |
31, 60 € |
31, 60 € |
31, 60 € |
Hau ikusita konklusio batera ailegatu naiz, gu garela inguruko tontoenak, urtegia bertan eduki arren, geuk ordaintzen dugulako gehien.
|
1. mila - 2006-05-08 | 14:36
benetan lotsagarria da dena, erdaraz, consorcio de aguas, tik ezagutzen duguna, hor interes pribatu asko dago, eta oiek denak irabazteko, guk tonto tonto ordaindu behar gastatu edo ez, dena hori da
2. 2. Ni neu - 2006-05-08 | 14:49
Neu ere ados nago. Orain dela gutxi etxea erosi eta urari alta eman genion, ez gara bertan bizi, ez dugu urik kontsimitu eta erreziboa etorri eta 40€ inguru pagatu behar (ura eta zaborrak). Udaletxera deitu nuen, konfunditu egin zirelakoan eta hala esan zidan hori minimoa zela. Ba earki esan nion, orduan bizitzen jartzen garenean ez dakit zer ordainduko dugun, lotsagarria iruditzen zitzaidala esan nion. Baina alperrik da.
3. ni ere - 2006-05-08 | 16:32
bizitzen jarri eta familia normal batek gastatzen duena ez dakit zenbat izango den baina bakarrik bizi ezkero ba ia astero kotxea garbitu eta bakarra eta ez naiz iristen minimora. pentsa... ordaintzen dudanez gastatzeko eskubidea izango dut ezta?. Aurrezteko aholkuak denak baina ez da erreala. nik ez nuen kotxerik garbituko baina ordaintzen denarekin zer egin, enpresa batek m3 bakoitza 0.20-0.60 bitartean ordaintzen badu? orekatua dago guztia ....
4. PELLO - 2006-05-08 | 22:12
Udaletxea iruzurra egiten ari zaigu ur kontuan. Kalitate onaren izenean, Nuarbeko ura, Abeta aldetik datorrenarekin nahasten ari zaigu. Eta azkenengo ur honek ez ditu esaten zaigunaren ur tratamendua jasotzen.
5. Azpeitiarra - 2006-05-09 | 14:32
Nire ustez Udal eta alkate honetatik edozer espero daiteke. Beraien beste eginkizunak ikusita (urbanizazio bildurgarria, garraio publikoari batere arretarik ez,Lapatxeko kontua etb.)normala iruditzen zait uraren kontsumoan kontrolatzeko ezer ez egitea. Gainera, Bastidaren garaiak gogoratuz, kriston tarifa munizipal altuak jartzen eta azpeitiarrei aurpegira parre egiten. Hau da Udala hau jaunak!!!!!!!
6. Dendaria - 2006-05-10 | 09:26
Etxe batekoa asko iruditzen bazaigu, pentsa denda bateko kontsumoa ( 1 m3 gehienez) eta minimoa(30 m3) non gelditzen diren
7. Beste neu - 2006-05-10 | 14:36
Eta Azpeitiko jardin dotore horiek ureztatzeko ura nork ordaintzen du???
8. ezin iritsi - 2006-05-11 | 19:39
ondo orduen, hobe jardinek ureztattzie gu hile bukaera ez iristie baino ??? alkate honekin ez goaz inoa... nik neuk... lenokue nayo
9. Ez nago ba ados... - 2006-05-11 | 21:54
Ara! eta non dago herritarron arteko solidaritatea? Hiru seme-alaba dituenak beste denok baino gehiago bost aldiz gehiago ordaintzea egokia al litzateke?
Egunero dugu ura etxea, garbia, nahi adina, nahi dugunean...eta hilean 10 euro baino ez zaigu kostatzen. Zenbat gastatzen dugu kafe eta garagardotan?
10. 9.ri - 2006-05-13 | 20:09
Solidaritatea aipatzen duzunean zergatik ez zara herrian ditugun hainbat jubilatu eta zaharrekin gogoratzen. Kontuan harturik hileko soldata ia ezertarako ez zaiela ailegatzen, Udalak, erabiltzailearen egoera sozialari begiratu beharko luke. Eta ez dut uste kafe eta garagardoetan asko gastatuko dutenik, baina egiten badute, bejondeiala!!!
11. ingurugiroa - 2006-05-15 | 18:20
Egun guztiye pasatzeiau ingurumena zaitu behar dala esanez; hortzak garbitzeakuen kanille ixteko, bañuen partez dutxatzeko, ...
Urtebete da bakarriken bizi naizela ta beñe eztet minimue baño geyo ordaindu, zeatik ibili behar det aurrezten berdin ordaintzeko ????
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|