Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Lapatx zabortegia

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Lapatx zabortegia

    zaborra | Begoņa Elias |  2006/04/24  07:58

    Bolada honetan, San Markoseko zabortegiaren inguruko notiziak oihartzun handia izaten ari dira hainbat aldizkarietan. Izan ere, Errenteriako biztanleak urteetan jasaten ari diren usain txarrak eta kiratsak, herri osoa mugitzea lortu dute, eta horregatik antolatu dituzte protesta eta manifestazioak, hauen eskaria zabortegia aurten ixtea da, eta badirudi lortuko dutela.

    Eztabaidak ere sortu dira, errauste plantak ipintzearen inguruan, edo hurrengo urtetik aurrera nora eraman beharko dituzten zaborrak, eta arazoa konpondu bitartean, alternatiba moduan,  Beasaingo Sasieta eta Azpeitiko Lapatx izendatzen dituzte.

    Eta horrek kezkatzen nau. Pentsa, Lapatx zabortegia 1988 urtean hasi zen funtzionatzen. Urola Erdiko Mankomunitatea, Aizarnazabal, Azkoiti, Azpeiti, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoak osatzen dute, guztira 28.777 biztanleekin. Baina, gaur-egun, Deba barreneko, Elgoibar, Soraluze, Mutriku, Deba, Eibar eta Ermuako zaborrak ekartzen dituzte. Azkeneko herri honen datuak hemen dituzue: http://www.ermua.es/pags/urbanismo/ca_basura.asp

    Hainbeste tona gehitu ezkero, garbi dago Lapatxeko zabortegia laster dugula gainezka, dagoeneko ez badago.

    Horren ondorioa, Otsailaren 15ean Lapatx zabortegiaren inguruan, Errezil errekan egon zen isuria, ordutik ez nuen ezer entzun asteazken arte. DV aldizkariak zioen, zabortegiak Errezil ibai aldea daukan malda sendotzen ari direla isuriak saihesteko, eta beldurra daukat hemendik aurrera horrelako gertakizunak sarritan izango ditugula, eta agian ez garela enteratuko.

    Arraroa da, gaur egun Lapatxeko zabortegiaren iraungitasunaren berririk ez daukagula. Aldizkari batzuetan 2007-08 urtean ixtea tokatzen zaiola diote. Hori, Mankomunitateko herriak biltzen dituzten zaborrak kontuan harturik, baina, herri handiak erantsi direla ikusita, epea laburragoa izan behar luke. Baina, zer informazio gutxi daukagun horretaz.

    Eta azkenean, Errenteriako San Markosekoa pasatuko zaigu, epea bete arren, hor jarraituko dutela zaborra botatzen, ezke, badakizue, kilo edo tonako hainbeste diru ordaintzen badute, zer axola dio handik edo hemendik ekartzen badute zaborra, kontua da kaxa egitea.

    Hemen, gauza bat dago garbi, inork ez duela nahi bere herrian zabortegirik, bestela galdetu Odon Elorza jaunari, nahiz eta beraiek izan zabor gehien produzitzen dutenak, usain txarrak jasaterakoan, horretarako daukate Errenteriako zabortegia.

    Eta gure kasuan, gauza bera, Lapatx ixteko garaia iritsiko da, eta orduan hasiko dira zaborrari eman behar zaion tratamenduaz eztabaidatzen, hau da, gure Mankomunitatea osatzen dituzten herriak jokoz kanpo harrapatuko dituela  inolako alternatibarik gabe.

    Guk, urte askoan jasan izan ditugu usain txar eta isuriak, horregatik, hurrena hartu ditzatela zaborrak, hor goian aipatu ditudan herrietan, eta Lapatxeko zabortegia itxi dezatela betirako, izan ere, Azpeitiarrok, 1988 urtetik gaur arte nahiko <solidario> izan garelako.

     

     

     

    1.  Azkoitiarra - 2006-04-24 | 09:53
    Ufff .... Azkoitikuek ere nehikue deukeu Oņeder aguantatziekin !!! ...

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak