Betharrametako aretoa
zinema | Begoņa Elias |
2006/04/10
13:55
Atzo izan nintzen lehenengo aldiz Betharrametako aretoan, sentsazio arraro bat sentitu nuen sarrera ate ondoan ordaindu eta barrura sartu nintzenean.
Ordua baino lehenago joan nintzelako, argazki erakusketa ikusteko aukera ere izan nuen.
Aretoa, nahiko txukun egokitu dute. Soreasuko butakak dira bertan, denera 142 zenbatu nituen, hamabi ilaratan jarrita. Pantailaren neurria ere, nahiko egokia. Soinua ere berdin.
Labur esanda, filma ikusi ostean, inpresio onarekin irten nuen. usten nuen baino hobeto. Soreasuko obrak bukatu arte, hor errenditu beharko dugu. Neguan, berogailu on bat ipini beharko dute, bestela izoztuta geratuko gera.
Atzoko sesioan zazpi lagun bakarrik ginen, agian, informazio falta edo propaganda gutxi egin delako. Adibidez, azoka-plazako horman ipini ezkero filmen berri, jende gehiago enteratuko litzake.
Bueno, hauxe da daukaguna, ezer ez baino hobe.
Jaiegun asko ditugu aste honetan, ondo ibili!!
|
1. ni - 2006-04-10 | 17:35
eskerrikasko begoņa ni ontxe enterau naiz.Ze pelikula zauen?
2. Begoņa - 2006-04-10 | 19:16
La joya de la familia
3. nau - 2006-04-12 | 12:49
soreasuko butakak jarri al dituzte? bueno bueno etxetik kojinek eaman inberkoie ordun, butaka hoietxek eztituzte bela erretiratzen behintzet....
4. ba motel - 2006-04-12 | 18:17
arrazoye, eztiabe makalak erten. Nere attek ere butakak hoyetan ikuste zun zinea eta ya urte batzuk pasau die. "ondona" zaudenak jarriko ote zituen, bestela arrelaute gaude!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|