Sistiagako harrobia
Ingurunea | Begoņa Elias |
2006/04/3
08:09
Ohitura daukat, ia igandero, Kukuerriko buelta egiteko, eta Altuna y Uriak sustatzen duen harrobi aurretik pasatzen naizen bakoitzean, zeharo kabreatzen naiz.
Izugarrizko txikizioa eginda daukate, erruki, mendiaren beste aldean dauden baserriak, ingurune-inpaktu izugarria eragin diotelako.
Bidea bera ere, aste bukaeratan, hala usten dute, harriz josita, errekaren alboan dauden zuhaitzak, hautsez estalita, zuri-zuri eginda, txerrikeri bat!
Aste egunetan berriz, ezin da hortik ibili, kamioiak atzea eta aurrea, ikaragarrizko abiadurekin, eta pasatzen diren bakoitzean ederki arrotzen dute hautsa, horregatik, hortik ez ibilita hobe.
Enpresa honek dauka zortea, gaur egun daukagun bariantea, berarekin pentsatuta egindakoa dela dirudi. Ikusi besterik ez dago, horko kamioiak dira gehien ibiltzen direnak. Erdarazko esaera zahar batek esaten duen bezala << Poderoso caballero es don dinero>>, egiten duena egin, dena ondo ikusita
Eta, guk bitartean, leku horretatik pasatzen garen bakoitzean, sudur zuloak itxita pasatu behar.
|
1. Beste Azpeitiar bat - 2006-04-04 | 12:56
Gaur egun denok nahi dugu eduki geure etxebizitza propio bat eta hauek ez dira ezerezetiken sortzen, eraikitzeko hormigoia eta burnia behar da eta horretarako kanterak eta barra korrugatua egiten dituen tallerrak behar dira, beraz nik uste det berauen eregina xamurtzeko etxebizitza gutxiago egin behar direla eta Azpeitin gazte asko gaude etxebizitza bat bilatu ezinda eta bitartean herrian ez dakit zenbat etxebizitza hutziken, nik pentzatzen det etxe hutzak bete eta zaharkituak daudenak berritu eskero ez dagoela etxe berri gehiegirik ere eraiki beharrik eta horrela kanterei eta taller haundiei lana gutxitu inpaktua txikiagoa izan dadin.
2. Beste bat - 2006-04-04 | 14:09
Zeinek ezabatu ditu aurretik zeuden erantzunak, baziren beste 7ren bat edo... Hemen ere satorrak al dauzkagu ala? Espero dut fallo teknikoren bat izango zela.
3. Uztarria - 2006-04-04 | 15:12
Aurreko erantzunak Uztarriak ezabatu ditu ez zituztelako arauak betetzen. Parte hartzeko arauak helbide honetan: http://www.uztarria.com/laguntza/parte_hartu
Eskerrik asko
Uztarria
4. ane - 2006-04-04 | 15:56
satorrak izan dira, ez dakit zeni buruz idatzi behar den, jende handia ukitzen denean ! sast Ą arauen aitzakia jarri, eta bat batean aurpegia garbitzen dute
5. sss - 2006-04-04 | 16:48
Hainbeste tonto jende zeok eztebela pentsatzen ze pasako zan taller oyek atiek itxiko bazituben.
6. Ni - 2006-04-04 | 17:12
Asko sentitzen dut baina, ni naiz Ni izenburua zuena idatzi zuena. Ez nuen araurik hautsi ez nuen inorengandiko intsultorik idatzi. Harrobia interes pribatu eta pertsonalerako dela eta politikoak erosita daudela soilik.. eta hori egia besterik ez da. zenbait geizki esaka daudenean ez da ezabatzen ba.
7. Ni - 2006-04-04 | 17:18
Arauak berriro ere irakurri ditut, eta nik entitateez idatzi dut ez pertsona fisikoez beraz badut anonimoki idazteko eskubidea.
8. beste bat - 2006-04-04 | 18:16
5.-ri hi segi beti hoyen mende lelo-lelo
9. Ni - 2006-04-06 | 14:28
Uztarriakooi, adierazpen askatasunaz hitz egitean hemendik aurrera ahoa ez dezazuela horrenbeste bete eskatzen dizuet. Zuek ere gizaki hutsalak izan ere beste guztiok bezala. 6. erantzunari ere zati bat kendu diozue "ez si eta ez no".
Ez pentsa neurri batean ulertzen ez dudanik zuen jokaera, azken finean neurri hauek hartzeak atzean duen helburua duina izango dela uste baitut. Erantzunatan esaten diren hainbat gauza zuen aurka itzul daitezkeelako eta horrek kalte handiagoa lekarrelako.
Baina esan dizuedana, ez bete ahoa adierazpen askatasunaz hitzegitean, zuek ere guztiok bezala... hipokresia darigu.
10. Ni-ri - 2006-04-07 | 10:09
Arauek berriz irakurri omen dituk baņo usteiat eztitukela ondo ulertu, horra 2. arauen zati bat:
"Entitate juridikoez (Uztarria, Udala, Lagun Onak...) anonimoki ari daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta errespetuz; iraindu gabe, akusaziorik egin gabe... "
Politikuek erosita daudela esatie ez al da akusaziyo bat? Nei ala iruitze zitek.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|