Telebistitis, Irratitis
Adikzioa | Begoņa Elias |
2006/03/27
13:23
Asteazkenean, ordu asko pasa nituen telebista aurrean, kate guztietan, su-etenaren inguruko notiziak ematen ari zirelako, eta gauean, notizi horren sobredosisekin oheratu nintzen, baina lorik ezin egin eta berriro telebista piztu nuen, orduantxe hastera zihoan <<Bakarrik edo
>>, aurkezlea, Estepan Aldamiz.
Programa honek harritu egin nituen, ia goizeko ordubatak ziran eta jendea telefonotik deika.
Lehenengo deia Azkoitiko emakume batena izan zen eta hitz egiten zuen moduan, egunero deitzen zuen horietakoa, sekulako konfiantzarekin jardun zuen aurkezlearekin solasean.
Estepanek galdetu zion ia nola hartu zuen su-etenaren notizia:
<<Oso gustoa, gainea lagunek zelebrau deu>>
Eta, ikusi al duzu su-etenaren bideoa?
<<Bai!, ah, eta hori esan nahi nizun, ederki ezautu det zein zan letu duena>>
Nola?, Ezagutu egin duzula?
<<Bueno!, derrepente, ahotsa aitu orduko, eta zuk ez?>>
Ez, ez
<<Eske ahots hori oso ezagune da, zuk ere ezautzen dezu>>
Aldamiz, zirikatu eta zirikatu. Bai?, esaidazu zein den, ez nauzu horrela utzi.
<< Ez ke oin telebisiyotik esatie ez det nahi, baino telefonue hartu duenai esango diyot>>
Egia esango dizuet, aluzinatuta nengoen emakumeari entzuten. Ziur nago telebista edo irratiko aurkezle batekin konfunditu zuela, baina, ezagutu izan balu ere, hori telebistatik esatea iruditzen zait grabea, eta azkenean pentsatu nuen euforiaren ondorioa izango zela.
Eta orduan, beste gertaera batekin akordatu nintzen. Hemen ere, Azkoitiko emakume bat protagonista Loiola Irratiko saio batera deika.
- Egunon, nondik deitzen duzu.
- <<Azkoitik>>
- Gaurko galdera egingo dizut, zer da Cloruro Sódico.
- <<Ene ba!, gaur galdera zaile, emaiezu pista bat, mesedez.
- Asko erabiltzen duzun gauza bat da.
- <<Bai?, beste pista bat emaiezu, faborez>>
- Seguru nago zure senarrari arrautzara botatzen diozula.
- <<Ya está, Polvos Talco!>>
Neure baitan pentsatu nuen, eske, zenei okurritzen zaio galdera horiek egitea, jakinda, gehienetan adineko jendeak deitzen dutela saio horietara.
|
1. julen - 2006-03-27 | 22:37
1- Arrazoie dakezu, nola esan laizken telebistan olako gauze bat; ta gaņea bestie galdetzen esateko ola ez lagatzeko.... en fin. Gauza delikaue dala iruitze zat eta ezin dala errextasun horrekin hitzein, askatasun osoz ta lasaitasun osoz bai, baņo pentsaute.
2- Berri pozgarriye dala iruitze zat, oņ beste berri pozgarri asko aitzie falta zagu, espero det oyek ere aitzie. Aber ze gertatzean, eman denborie denboriei!
3- Oso oso onaaa Begoņa irratiko konbertzaziyo hori! kiston graziye in dit!!! en fin..... eske ze galdera okurritze zaxkoben!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|