Basazabal Etxea
Zertarako? | Begoņa Elias |
2006/03/2
14:50
Azpeitian badugu eraikin zoragarri bat, Basazabal, inolako etekinik atera ez zaiona. Urte asko dira fatxada birgaitu zutela, barrua, oraindik bukatu gabe omen dago.
Sinestezina da, 1026 metro karratuko eraikin bat etekinik atera gabe edukitzea, are gehiago, herrian hainbat ekitaldi egiteko ditugun zailtasunak ikusita.
Lehen, Antxieta etxea geneukan era guztietako erakustaldiak egiteko, baina, hau itxi zutenetik, Betharrametako aretoan moldatu behar izaten dute, eta egia esan, ez da berdina.
Niri behintzat ez zait berdina egiten, argazki edo koadro bat, inprobisatutako txapazko horma batean ikustea, iluminazio desegokia, eta ez hori bakarrik, aretoa bera ere, mila aldiz birziklatutako lekua ez da horretarako aproposa. Ikusi besterik ez dago, egun batean eliza bihurtzen da, aitorleku eta guzti, beste batzutan, eskolako umeentzako eszenatoki, eta orain Soreasu itxi zutenetik, bertsozaleentzako agertoki.
Beste lekurik edukiko ez bagenuke, tira!, baina herri barruan dugun Basazabal eraikina eduki eta horrela ibiltzea, ez da normala.
Etxe hau zaharberritzen gastatu dituzten diru guztiak alferrik dira gero etxe horrek itxirik egon behar badu. Oraindik bukatu gabe dagola?, bere garaian lortu ziren diru laguntzak horretarako izan behar lukete. Bukatu dezagun behingoz eta atera diezaiogun benetako etekina, eta lau solairu dituenez, ederki aprobetxatuko lukete herrian dauden kultur taldeek.
Azkenean, egia izango da, gure Udalak itxurakeri asko duela. Proiektu erraldoiak planifikatzen ditu, Soreasukoa adibidez, herriko beharrei erantzuteko omen da, baina, jasotako hainbat proposamen baztertu ditu, ez ditu aintzakotzat hartu ere, 14 taldeen babesa zuen Uztarriaren Kafe Antzokiko proposamena. Aldaketak ezin direla hilero egin aitzakiarekin, beraien proiektua aurkeztu dute.
Egia esan, ez nuen esperantza handirik Kafe Antzokiko proiektuak aurrera irtengo zuenik, Udalak beti horrela funtzionatu duelako, eta gehiengo osoa daukaten bitartean nahi dutena egiten jarraituko dute.
(Botereari, intxaurrondoari bezala gertatzen zaio, bere itzalpean ez du ezer hazten uzten)

|
1. azpeitiar bat - 2006-03-03 | 11:35
Guztiz ados nago Azpeitiak herri bezala kondiziotan dagon kulturetxe bat behar duela. Eztakit Basazabal dan egokiena, baiņa begiratu daitezke aukera desberdinak eta kondiziotan dagon eraikuntza bat aukeratu. Beterramistetako gela hori behintzat ez da egokiena. Eta Udala hasi dadila behingoz herrian lan egiten duten talde desberdiņei kasu pixket eiten eta ez beti bere proiektuek, iņorrekin hitzeingabe inposatzen.
2. miren - 2006-03-03 | 12:52
Horrenbeste eraikuntza duten herri gutxi izango dira inguruan, baina zertarako?, laguntzak jaso oiek egokitzeko, eta gero ez dakit non erabiltzen diren, zeren eta, barrutik basazabal bukatzeko dago oraindik. Zer ardura gutxi, kultur etxe bat ondo presta eta zenbatentzako izango litzakeen kontsultak egiteko, baita ere edo zer lan prestatzeko, azterketako garaian Loiola joan beharrean bertara hurbildu eta han lana egiteko eta abar
3. jmk - 2006-03-05 | 14:21
nik Basazabal Azpeitiko liburutegiye handitzeko erabiliko nuke, ikasteko gelak etab.
kultur etxe bezela erabiltzeko entzunda nao ez dala eraikinilk egokiyena, ez daola leku askoik. Gaņea Soresun berriye egin behar dutenez,Basazabal beste zeozertako erabili beharko litzeke.
Bestalde San Agustinen kafe antzokiye egitien ideie neri asko gustatze zait. Orain Soreasun aldaketak egiten hastiek uste det lanan luzatzie ekarriko lukela. San Agustin berriz urtietan geldik dao diru laguntzan zai, ez zan gaixki egongo orain lan horiek kafe antzoki publiko bat egiteko bideratzie.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|