Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoña Elias »  Euskal azentua

Begoña Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Euskal azentua

    Azentua | Begoña Elias |  2006/02/20  12:42

    Askotan hitz egin dugu lagunartean euskal ahoskera edo azentuari buruz, eta nola nabarmentzen zaigun erdaraz hitz egiten dugunean, batzuei besteei baino gehiago.

    Kontu hau dela eta berriketan hasi ginen, eta komentatzen genuen, gaur egun, Espainiako Telebistako hainbat telesailetan, gero eta euskal aktore gehiago ikusten ditugula, eta ez zaiela antzematen euskaldunak direnik, euskal azenturik ez dutelako, dirudienez,  prestatu egiten dira erdal dikzioa landuz, eta hementxe izan genuen eztabaida, hau hizkuntza denekin egiten ote dute?, badakizue, andaluzak zer grazioso fama duten, eta nahiz eta hitz erdia jan, garrantzirik ez diote ematen, gurekin, aldiz, beste era batera jokatzen dute, gure azentua dela eta, hainbat txiste merke egiten dituzte, bat-batean, Txomin del Regatoren itxura ematen digute.

    Gogoratzen naiz, orain dela urte batzuk, Caceresen, turismo-bulegora joan ginen, bisita-gidatua eskatzera, gure aurreko denei galdetu zieten nongoak ziren, guri aldiz, galdetu beharrean berak erantzun zigun, zuek euskaldunak, ez?, pentsa gure labela noraino ailegatzen den.

    Eta nik horrela jarraitu nahi nuke, euskal azentu nabarmenarekin, ze, susmoa daukat, geure hizkuntza, egunero etengabe erabiltzen dugunon ondorioa dela.

    Bukatzeko, gertaera polit bat kontatuko dizuet.

    Euskal azentua baten batek bazeukan, nire izeko Joakina (Azautze baserrikoak) zeukan. Erdaraz, tutik ez, baina, zakizkien lau edo bost hitz esateko, inolako lotsarik ez.

    Kontua da, Parrokiko kanpaiak hildakoen kanpai-hotsak ari omen ziren jotzen, eta Azautze baserri inguruan emakume erdaldun bat, pasatzen ziren denei galdera berdina egiten, ¿Quien ha muerto?.

    Denak, ospa egiten zioten, erdaraz hitz egiterakoan zailtasunak zituztelako. Eta halako batean, hor doa Azautzeko Joakinarengana.

    -         Joakina, ¿quién ha muerto?

    -         Hau aldiz, gustura, berari galdetu ziolako.Bizkarretik heldu, Oiartzabal baserrira begira jarri eta horrela esan zion: 

    -         Casa mi cuñada?

    -         Si!

    -         Casa más abajo?

    -         Si!

    -         Mujer de la vieja?

    -         Si!

    -         Mujer con lentejas!

    -         Gracias Joakina!

    Eta primeran ulertu ziren biak, ah, lentejas, lentes edo betaurrekoak ziran.

     

     

    1.  hizkuntzak - 2006-02-20 | 16:24
    nere kuadrila behin indonesiako neska bat etorri zen. Nik bera erasmusetik ezagutzen nuen eta desiatzen zegoen hona etortzeko. Sagardotegi eta ihauteri garaian etorri zen.

    Flipatu ein zuen hemengo anbientiekin, baino onena, berak eta nik ingelera ozta ozta hitzegiten gendula ta nere kuadrilan oaindik eta gutxiyo.

    Ba azkenien, neska honek exkerretein bukau zun karnabaletako egun guztitan kuadrilatik ingleses hitzik etzekiyenakin, ta gainea bomba pasau omen zeben batea....


    2.  susana - 2006-02-21 | 22:05
    Kaixo Bego! Ederra idatzia asko gustatzen zaizkit eta segi horrela.
    Gure amamak ere ez zekien askorik erdaraz eta etxeko atea jotzen zutenien eta berak zabaldu eta erderaz hitzegiten bazioten beti NO NO NO esanez ate hori ixten zuen, gure amak esaten zion egunen batean errelago batekin etortzen bazen bakarren bat hor geratuko zela ezer gabe, nahiko parre egiten genuen, haren bekozkue ikusite.
    Neri ere esaten didate azento handia dudala, mentalizatzen naiz erdaraz dotore dotere hitzegiteko eta orduan eta handixouek botatzen dittut, nere fans handienak Castellongo lagun batzuk die, mundial pasatzen debe nere konture.

    3.  jose inazio - 2006-02-25 | 13:30
    saninaziotan, gure kuadriliei eskau zigun Don Juan apaizek,ea Tombolan egongo ahal giñen afari garayen,eta guk baietz.Handik hamar minuture hor dator andra erdaldun bat,umea galdu zitzaiola eta ea altabozetik esango ahal gendun mesedez,eta topatzen zuena "Agraciatuko" zuela.Hartzen du mikroa Xamaok eta honela ekin zion "Atentzion Atenzion se ha perdido una niño el que encuentre sera´desgrasiau"

    4.  Patxitrapero - 2006-02-27 | 16:35
    Aspaldiko kontuak. Nere amak Hotel Paraison lan egiten zuenekoak, Zumarragan, serbitzen.

    Komedorea jendez gainezka, isil isilik, jo du atea euskaldun erdaldunberri batek, eta edukazio guziz, hortxe botatzen du:

    - Se puede meter??

    Nere ama lehertu egiten da parrez, kontatzen duen bakoitzean.


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak