Auto stop
Anekdotak | Begoña Elias |
2006/02/13
14:11
Azpeitian, autostopa egiteko ohitura dutenak leku estrategikoak hartuta dituzte, Esklabetako aurrean, Eskuztan eta abar. Neuk, lehen, ohitura neukan jendea hartzeko, baina, nire lagun bati egin zioten putada ikusita, orain ez naiz ausartzen inor hartzen.
Ba bai, kristona egin zioten, Arrasatera zihoan autoan eta Azpeitiko bidegurutze batean hiru mutil gazte autostopa egiten ikusi zituen, gelditu, eta, ia Azkoitira eramango al zituen galdetu zioten, honek baietz eta horrela egin zuen. Gero, Arrasatera iritzi zenean, ezusteko galanta hartu zuan, kotxeko atzeko asientoan zeukan poltsa hartu zuenean, berehala konturatu zelako kartera lapurtu ziotela, gainera, diru askorekin.
Neu ere, autostop asko egindakoa naiz, batez ere hondartzara joateko, Etxezuri aurreko gasolindegian ipintzen ginen eta gehienetan zortea izaten genuen, eta hainbeste ibili ondoren anekdota bat baino gehiago gertatu ere, eta hauetako bat kontatuko dizuet.
Urteroko ohitura jarraituz, abuztuan, Ondarruko jaietara joan ginen, han parranda bota ondoren Debara joatea erabaki genuen, han ere jaiak zirelako. 7 lagun ginen eta Ondarruko zubian jarri ginen autostopa egiten, hiru, bi, eta bi, banatuta, berehala gelditu zitzaizkigun bi kotxe, baina denentzako lekurik ez eta nire laguna eta ni berriro zubian behatza luzatuta, eta halako batean kotxe bat gelditu zitzaigun, barrua trastez beteta zeukana.
- Hola, a dónde vais.
- A Deba.
- Yo voy a Motriko, si quereis os llevo hasta allí.
- Vale!
Nire laguna aurrean kopiloto, eta ni atzean eseri ezinik, atzeko eserleku guztia fruta-kaxaz beteta zeukalako, (txoferra fruta-saltzailea zen). Usaina ederra, baina, martxan ipini orduko hasten ziren arazoak, kurba bakoitzean meloia etortzen zitzaidan kokotera eta platano sorta belarrondora, eta horrela Mutrikura iritzi arte.
Bitartean, txoferra kriston txapa sartzen nire lagunari, eta halako batean esan zigun, Mutrikun traste batzuk utzi eta gero berak eramango genituela Debara, guk ezetz, baina, hainbeste ekin ondoren, baietz esan genion.
Mutrikura ailegatu eta plaza-berdura aurrean aparkatu zuen autoa, berehala hasi zen irainka:
- Mekaguen, la ostia!. Aquí tenía que haber estado mi hijo para descargar la fruta y no está, eta berriro, mekaguenka.
Gu, hantxe, beldurtuta, baina, ikusirik zeukan kabreoa, lan hori egiteko eskaini ginen. Berehala hasi ginen autotik kaxak atera eta plaza berduran zeukan puestora eramaten, eta bitartean, Azpeitiarren bat ikusiko genuen beldurrez. Halako batean bukatu genuen lana eta fruta-saltzaile bedeinkatu harekin joan ginen Debara, biok leher eginda, parrandarako gogorik gabe.
Eta han zauden lagunak itxaroten, harrituta denbora asko tardatu genuelako, baina, ez pentsa kontatu genionik gure abentura, handik denbora batera jakin zuten eta barre ederrak egin ere.
|
1. Ezten erreza, ez! - 2006-02-13 | 16:35
A ze abenturak, Begoña! Neuri pasa izen tzat festa batzuta juteako stop-ein jarri, ta hainbeste gora-behera ta buelta eman ta geron nekaute ta etxea juteko gogoz alleatzie parranda.
Udara baten akordatze naiz bi ordu tarda genitula Zarautzeko hondartzatik Azpeitira alleatzen. Lehenengo hartu gintunek Getarin utzi gintun; handik beste batek Zumaire; Zumaitik Zesture, ta handik (azkenien!) lortu genun Azpeitire alleatzie.
Eztala erreza dedo eitie!!!!
2. gasteiztik - 2006-02-13 | 18:30
Nik Gasteiztik Azpeitire ordu terdiyen sartu nitzen. Hori normal xamarra izen leike, bañe ezta haiñ normala 8 kotxetan ein nula kontuen hartute.
Ta Axkoitiyen eon nitzen denbora geyena zai!!!
3. Juan Joxe - 2006-02-13 | 19:08
Nik behin argazki bat eman nion sobre baten barruan Donostia bizi den lagun bateri, onek kotxearen atzeko asientoan utzi omen zuen sobre hori eta abiatu da etxe aldera, Eskustan hiru lagun hartu omen zituen Zarautzera joan behar zutela eta, nire lagun orrek ala esan omen zien, “ tened cuidado con ese sobre porque hay un documento muy importante”. Iritsi omen zen etxera eta ez sobre eta ez argazki….. baina gazte aiek ere hartuko zuten ez uzteko ederra sobrean zer zegoen ikusi zutenean…….
4. Patxitrapero - 2006-02-14 | 09:48
nahikoa parre egin det!
Eskerrikasko!
5. Lagun bat - 2006-02-15 | 17:21
Nik behin Azpeititik Azkoitira bidean autostop egiten den lekuan ikusitakoa: guren aurrean zeuden beste batzuk autostop egiten, kotxe eta abiadura zale amorratu batzuk. Auto bat gelditu zitzaien eta autora abiatu ziren, baina ikusi zutenean andra edadetu bat zela, honela esan zioten; "lasai, lasai lagun batzuk etorri behar zaizkigu". Eta gu kotxe eta abiadura zaleak ez eta han sartu ginen autoan lasai asko Azkoitiko andramaxetara joateko.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|