Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Foru Aldundiko diru laguntzak

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Foru Aldundiko diru laguntzak

    Soreasu | Begoņa Elias |  2006/01/29  18:09

    Gaurko (hilak 29) 'Hitza'n irakurri dut Foru Aldundiko Batzar Nagusiak, Azpeitiari dagokionez,

    24.994.191 euro inbertituko dituela, horietako diru partida bat, 800.000 euro Soreasuko kultur gunerako izango dela.

    Kantitateari dagokionez, aldaketa handia ikusten dut, bestela begira abenduaren 23an Uztarriak ekarri zuen titularrari: "Foru Aldundiak Soreasurako 1.750.000 euroko laguntza onartu du". Hau horrela bada, izugarrizko diru murrizketa ikusten dut eta gustura jakingo nuke zergatik izan den aldaketa hau.

    Baita ere, jakin nahi nuke eta dagoenekoz jakin behar genuke zer asmo dituen Udalak Soreasuko proiektuari dagokionez, Uztarriak Kultur Koordinakundeak, herriko hainbat taldeekin eztabaidatutako, Kafe Antzokiaren proposamena, kontuan hartu al duen edo ez.

    Beldur naiz, oraingo honetan ere, gehienean egin duten bezala, azkenean, udaletxean, beraien "petit-comité" horretan erabakitako proiekturen bat martxan jarriko dutela. Baina, har dezatela kontuan, herriko kultur mugimenduaren nahiari bizkarra ematen badiote, gero, partehartzea ere halakoa izango dela.

     

     

    1.  fafe antzokia II? - 2006-01-30 | 14:26
    Inok ba al daki "Kukua kafe antzokia"i buruz ezerre? Nei esan dibenez hau da Inoxen izen berriye...Ez takit hau seriyo dan eo...

    2.  kafe antzokia II? - 2006-01-30 | 14:26
    Inok ba al daki "Kukua kafe antzokia"i buruz ezerre? Nei esan dibenez hau da Inoxen izen berriye...Ez takit hau seriyo dan eo...

    3.  3.a - 2006-01-30 | 15:07

    Nik aitu nuna da Inox kafe antzoki estiloa jartzie nahi zebela,kontzertuk etabar antolatzeko.Baina eztakit egiye izengoan o ez.

    4.  ni neu - 2006-01-30 | 17:43
    Nik ere gauza berdiņe aitu det kalien. Baņo garbi euki Inox beņe eztala izengo kafe antzoki bat, hasteko kafe antzokiyen helburue eztalako beņe izengo pertsona baten poltxikue betetzie, Inoxena dan bezela. Eta Inoxek, kafe antzokiyek kopi bat izetie hahi baldin bau, gutxinez, pagau ber dan 5 euroko sarreran kontsumiziyue sartzeala euskeraz jartzie.
    Kafe antzoki bat ezta tartien behin kontzierto bat antolatzie eta, gainontzeko tabernak itxitakuen zabalik eotean lokal bat. Hori baņo askoz geyo da. Ia Azpeitiko Udalak Uztarrian proposamena kontuen hartzeun, eta Kafe Antzoki bat daukeun, nere ustez, herri honek holako zeoze ber du eta. Portzierto, Zorionak Begoņa eiteituzun blogaatik, nik behintzet, gustoa irakurtzeitut.

    5.  Ez - 2006-01-30 | 18:22
    Ez dezue ba pentsako Inoxekue kafe antzoki benetakue izengo denik? Jarriko dituzte kontzertu batzuk baino hor negozioa eitera dijuez (zilegi da e). Baino kulturako kafe antzokiye, uztarriak eskatu duna da adibidez.

    6.  Nere iritzie - 2006-01-31 | 09:27
    Nere ustez, oain hor ari die INOX kafe antzokiye izengoala esanaz. Ez dakit hori udaletxetik esaten ai dien eo ez, baino nei honek usai txarra emateit ze olan udaletxiek nahi duna eingou soreasun.

    Beaien proiektue ein, INOX-en kafe antzokiye eingoanan zurrumurrue zabalduiez ta dana bukautekuen!!! Soreasu pobre bat (kulturalki) eta INOX-ekue gezur hutse.

    Udaletxiek zeatik ez du honen gain eratzunik ematen?? Kultura sailekuek komunikau bat emateko ordue badu, bai jaso dan murrizketie presupuestuen, bai ta ze helburu daon SOREASU-rentzat

    Agur bat eta milaka muxu

    7.  ane - 2006-01-31 | 10:01
    oso momentu egokia da, erabaki onak hartzeko, dirua hor dago eta kulturalki gazte asko eta asko daude Azpeitian prestakuntza jatorrakin kultur arloan, lan egokiak egiteko gogoakin, eta uzten dut, une egokia dela udaletxetik esateko hainbat eta hainbat herritarri onartu dela Soreazun kafe antzokia izango dugula, horren zain gaude, Azpeitiar asko gure gazteek hainbeste merezi dute eta

    8.  Azkoitiarra - 2006-01-31 | 10:54
    Begoņak egiten duen galderari erantzunez (diru kopurua horrenbeste murriztea), nire ustez lehen aipatzen zen dirua urte batzuren buruan ematekoa izango zen, ez 2006rako bakarrik. Orain aipatzen den diru kopurua 2006rako da, falta dena hurrengo urteetan ipini beharko du Foru Aldundiak.

    Kafe Antzokiari buruz berriz, ondo dago Soreasun Uztarriak proposatzen duena, baina Inoxen lehen entzuten zen bakailauaren ordez aldaketa bat egotea (kontuan hartu datozen 3-4 urteetan ez dela Soreasurik egongo) ondo ikusten det. Agian Roberto diruz beteko da, baina kultur eskaintza ona egiten badu ni gustura joango naiz.

    9.  ane - 2006-01-31 | 12:45
    Soreasu itxita dagoen bitartean badago Azpeitian tokiak holako bat bitartean ipintzeko, non? basozabaleko jauregian, urteetan utzik eta etekinik atera gabe hainbeste diru gastatu ondoren

    10.  maria - 2006-01-31 | 12:52
    ETA NON DIRA SAN AGUSTIN EGOKITZEKO ETORRITAKO DIRU LAGUNTZAK? BESTE LEKU EGOKI BAT, HERRI BARRUAN, APROBETXATU GABE ZERTAN DIRA DIRU HOIEK

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak