Gaztetxe inguruko gertaerak
Ondorioak | Begoņa Elias |
2006/01/27
13:13
'Urola Kostako Hitza'k zekarren titularra Asteburuko txikizioak salatu ditu Gaztetxeak.
Dirudienez, Gaztetxeak antolatutako jaialdi arrakastatsuaren ondorioa izan zen. Hamahiru taldek kontzertua eman ostean bertara hurbildu zen jende batek Gaztetxe inguruan hainbat txikizio egin omen zituzten. Jende baten portaera basatiagatik, Gaztetxearen funtzionamendua zalantzan jartzea lortu dute.
Uztarrian, notizi honen inguruan emandako iritziak irakurri ditut eta itxura denez, espero zen horrelako zerbait gertatuko zela, eta batzuk horrela diote denok bazekiau zeintzuk diren
Normala den bezala, auzoko hainbat jende kexatu egin da eta errua Gaztetxeko arduradunen gain erori da.
Nik, panorama hau ikusita soluzio bakarra ikusten dut, horrelako kontzertu erraldoi bat antolatuz gero, berdin zait, punkiyek eta abar, etortzen badira, gainera, agian ez ziren horietako inor izango, baina, susmo sendoak badituzte zeintzuk diren beti liskarra probokatzen dutenak, hauei, ez liokete utzi behar Gaztetxera sartzen, bestela, garbi dago zer ondorio ekar ditzaketen hauen portaerak, nahiz Gaztetxe barruan, nahiz kanpoan.
Hainbeste urte kostatako Gaztetxea, hainbeste borroka eta lan egin ondoren, jende basati hauen portaerak dena pikutara bidali lezake, eta batzuen erruagaitik denak kutsatu.
Nik gogoan daukat nire gazte denboran, aste bukaera guztietan, herriko hainbat lekuetan izaten ziren txikizioak, Loiolako etorbideko zuhaitzak motozerrekin ebakita, leku bereko bankuak arrankatuta, sartzen ziren tabernetan txikizioak eta abar, joaten ziren leku guztietan liskarra, hauek, zehazki, Errezilgo koadrila bat zen. Azkenean, herri askotan, tabernetara sartzen ez zioten uzten, eta dirudienez, Goierrin, jende batek aurre egin zioten eta orduan otzandu ziren.
Honekin, ez dut esan nahi, gauza bera egin behar denik, baina, lehen esan dudan bezala, baldin badakite nortzuk diren, galarazi Gaztetxera sartzea. Izan ere, pena handia ematen dit, batzuen portaeragatik, Gaztetxean lanean dabilen jendea zaku berean sartzea.
|
1. Nere iritziye - 2006-01-27 | 16:36
Begoņa
Nei oso ondo iruitze zat holako jendiei ez uztie gaztetxea sartzen. Badago jende bat izerdi pilo bat bota duna gaztetxie lortzeko, azkenien guke aukerie eukitzeko bertara juteko.
Benetan oaingo hontan gaztetxeko jendiekin akordatzen naiz, ze horrenbeste lan ein ta gero holako jendiek zure lana dudan jarri?
Mundu hontan betik eongoa errespetu faltako jendie ta oien kontra gauze gutxi.
Kasu hontan, adibidez, kanpoan lagatzie al da irtenbidie??? Txikiziyuek kanpuen ein dituzte ez??? Oseake kanpun laga eo ez laga txikiziyue berdin izengo litzeke.
Holakotan zeatik ez die munixipalak handik ibiltzen. Guardiye ze eitebe fideonetik ia zein mozkorro pasau apostue??? Holako ekintza berezitan, udaletxiek gehiio lagundu ber luke, nere ustetan. MUTURRIK SARTU EZ, BAINO HOLAKO GAUZEK GALARAZTEN LAGUNDU BAI.
Animo danak gaztetxeko antolatzailiei, oso ondo ai zeate antolakuntzakin. Segi holan
2. betikue - 2006-01-27 | 16:37
Beti igual punkiyek gora ta behera.Ba Azpeitin konturau ez baa jendie punk mugimendue nahiko zabalduta dao,ta ezautzeituten danak jende "normala" baņo askoz geyo baliyo debe pertsona bezela,baino klaro itxurie ta...errudunei ez utzi sartzen,bale ondo,nahiz punkiye,eskinetue o poperua izen igualtzat,baino danak ez sartu saku berdiņien.
3. fridom - 2006-01-27 | 16:44
bai, ume geixtuek kanpoa, oso ondo, konforme, baņo herriko, herri danetako, parajiek txikiu berrin dabiltzen konstruktorak, udaletxik eta gaņontzeko sunormal peligrosuek bialdu ta gero. bialdu nundik? ba herritik, kontinentetik ta ahal dan leku danetatik. txikiziyo bildurgarri horren mehatxun azpiyen bizi gean bitartin, "gaztik" "ganberruk" ta holako lerdokei adultukiņ denborie pasatzie, enfin, nazkie emateu...
4. Laugarrena - 2006-01-27 | 18:09
Larunbat gau horretan istilu gehiago ere izan ziren eta ez Gaztetxe inguruan. Sanjuandegin kontenedire bat behintzat nik ikusi nuhen bide erdian iraulita. Eta hori ez zen Gaztetxeko kontzertuen errua.
5. neu - 2006-01-27 | 18:09
fridom-ekin konpletamente ados
6. 6. - 2006-01-27 | 18:11
4.ak arrazoia du,herriko beste lekuetan ere txikizioak egoten dira eta tabernak eztie ixten ez?Baino badakigu ze gertatzean,gaztetxea etortzean jendie...gaiztuek die ganberro batzuk bla bla bla...kokoteraino nago!!
7. gazteen ametsak ezin dira lurperatu - 2006-01-29 | 16:00
badirudi herri honetan jendeak, besteak izorratzeko irrika duela.Ezin al gaituzue ilusioz bizitzen utzi? Gure miseriaren berri eman nahi duzue zeuena ikusi ez dadin, baina miseria barruan daramazue. Arazoak daudenean laguntza eskertzen da eta ez sutara egur gehiago botatzea. Gaztetxean borondatez lan egiten da, herriarentzat. Beraz ongi etorri laguntzera datorrena eta lagundu nahi ez duena,kendu paretik, lortzen duguna guztiontzat izango baita. Etzazuela pentsa gure ametsak lurperatu daitezkeenik, zeuenak lurperatzea onartu duzue, baina gurekin jai duzue. Badakizue, nahi duena gurekin eta ahal duena gure kontra. Aurrera gazteria!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|