Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Azpeitiko hizkera

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Azpeitiko hizkera

    Hizkera | Begoņa Elias |  2006/01/22  09:01

    Lehengo astean,  Eitbn, Bertatik Bertara saioan, Andoni Salegi, gure komikiblogariari elkarrizketa bat egin zioten, Otsobeltz komiki liburua argitaratu dutelako. Estitxu Fernandez aurkezleak, notizi honen berri ematerakoan Andoniren lana goraipatu zuen eta hizkera aipatzerakoan, gutxi gorabehera esan zuen Azpeitiko "euskara ederrean" idatzia zegoela. Egia esan, hau entzuteak zeharo poztu ninduen.

    Baina, gure herriko hizkeran, aspaldian, hainbat aldaketa somatu ditut. Gehien harritzen nauena, zera da, mutilak neskekin hika hitz egiterakoan, mutilekin bezala hitz egiten dutela, adibidez,- aizak-erabiltzen dute,-aizan -, esan beharrean, eta hau nahiko jeneralizatua dago. Neuri, sekulako belarriko mina ematen dit hau entzuterakoan, eta egia esan, ez dakit noiz hasi ziren horrela hitz egiten, arraroa da, etxean hitanoa ondo erabili eta gero beraien artean gaizki erabiltzea. Orain arte, horrela hitz egiten zutenak, euskaldun-berriak ziren.

    Baina gauza bat daukagu, txarra edo ona, edonon, ahoa ireki orduko entzuten dugu: “Zu behintzat Azpeitiarra”.

    Beste gauza batek ere atentzioa ematen dit. Konturatu al zarete, “zea” hitza zenbat erabiltzen dugun?, eskerrak hitz honi! estutasun askotatik ateratzen gaituelako.

    Etsenplu bat, egun hauetan Kaito Telebista, Azpeitiko Musika Bandaren Cd-aren aurkezpenaren berri ematen ari da, Udaleko bi zinegotzik egin zuten aurkezpena, eta horietako batek pentsa zenbat aldiz erabili zuen Zea hitza: Zeatugenuen. Zeagenun, zea, zeakin, zeautukoitugu, zenbait zea eiten.

    Eta neure burua ikusten nuen haien lekuan, neuk ere dexente erabiltzen dudalako: Hi aizan, zeakin eon naun, eta esantzonat, zea, betiko tabernan zeauko geala

    Eta horrela, kapazak gara elkar hizketa luze bat edukitzeko eta primeran ulertu geure artean. Hau abiltasuna ez bada…

    Bukatzeko, zea esan nahi nizuen, egun hauetan ikusten ari garan zeakin (Garzonada-Marlaskada), eta jendilaje horientzako dena susmagarria denez,  martxa honetan, laster euskeraz hitzeitie ere deBEKauko digutela, orduan, agian kodez hitz egin eta idatzi  beharko dugu, eta horretarako primerakoa “zea” hizkera.

    Bukaera xelebrea eman diot, baina, daukadan amorrazioaren ondorioa da.

     

     

    1.  Patxitrapero - 2006-01-22 | 11:53
    Bai jauna, Begoņa. Zea...

    Oso ondo esana!


    2.  Irakurle bat - 2006-01-22 | 17:44
    Epa!
    Arrazoi handi daukazula uste dut eta niri ere azkenaldian larria iruditzen zait hitanoari ematen zaioan erabilera okerra mutilek neskei hitz egiterakoan. Kontu handiago izan beharko genuke eta etxean, eskolan eta kalean zuzentzen hasi. Bestetik egia da baita ere "zu behintzat azpeitiarra", jendeak agudo nabaritzen duela nongoak garen hizkerarengatik. Baina ez dugu ahaztu behar euskara batu eder bat daukagula guztion eskura, publikoan hitzegiterako eta idazterako orduan askotan erabili beharko genukeena. Udaletxeko kargu publikoak dituztenei ez zitzaien batere gaizki etorriko hizkuntzaren errepaso sakon bat eta jendaurrean hitzegiteko moduen ikastaroren bat!

    3.  aupa - 2006-01-22 | 18:16
    aupa denei!

    Begoņa neu ere ados nago hikaren erabilera horrekin. 15, 16 urte nazkenien hori entzun nula akordatze nazi ta nere lagun batzuk , neskak denak, beaien artin e hika mutilez hitz egiten zuten ta egia esan kiston arraro egiten zitzaidan belarrira, oso zatarra da!

    Bestalde, mutilek bai dutrela ohitura neskekin hika mutilez egitea eta sekulako amaorrua ematen dit ze ni neska banaiz hika neskez egin eta bestela ez baldinbadakite ba ez egitea! edota irtetezen ez bazaie! nik egia esanda nahiago det hauek nei euskara hutsean hitz egitea hika mutilez egitea baino. Mutilen bati esanda nago bai hika neskez egiteko bestela neu hasiko naizela berari nskez egiten, alegia." Hau nahi al den?" eta horrelakoak esaten!

    ea ba gauzal aldatzen diren eta aupa Azpeitia! Ni behintzat harro nago Azpeitiarra izateaz!

    Muxu bat denoi!

    4.  beste azpeitiar bat - 2006-01-23 | 08:11
    Kaixo Begoņa

    Egiye den mutilek azpeitiarrei hika mutilez hitzegiteko ohiturie zakenabela. Nere garaien kuadrilan marmarra ibiltze geninan asunto honeatiken ta behin baino geiotan, hika ondo hitzeitezunagatik esan etxeako mutile hunala, ondo hitzeiteatik bakarrik!!


    Ondo segi

    5.  Patxitrapero - 2006-01-23 | 10:26
    Begoņa, bideotxo bat ipini det nere blogean, mezu honen publizitate pixkabat.

    Hain mezu borobila zabaltzen pixkabat lagunduko duelakoan.



    6.  Patxitrapero - 2006-01-23 | 10:44
    ai ai ai!

    Barkatu Begoņa. Bloga Azpeitiko hizkerari buruz dala esan ez det ba! Mezua esan nahi nuen. Tira, bisitan etortzen dana konturatuko da. Bihar beste gomendio batekin ordezkatuko det gainera.

    Segi holaxe Begoņa, oso gustora irakurtzen ditut zure mezuak.




    7.  galdera bat - 2006-01-23 | 11:44
    hitanoari buruz ai geala, ezin al da kezka hau ikastolata,udalera...zabaldu? gutxinez behauek mezu bat emateko gaztiei,hori zabaldu ezkeo baleike zeoze zuzentzen hastie ezta? gauza seriyue iruitzezat neri. espero det zerbait eitie baten batek ta aldan azkarrena.

    8.  ondo hitzein? - 2006-01-23 | 12:33
    guk, azpeitiarrak, asko ite deu euskeraz, baino konturau al zeate aditzek nola ibiltzeitugun?? Akatsak bata bestien atzetik...denborak, pertsonak....ta geuk asmautako hitzek askotan nola esan eztakigulako...nei grabie iruitze zat...inok ez baldin baditu lanen baten jasotzen azpeitiko aditzek ta jendie erabiltzen hasi, berdin jarraituko deu. Zaharrai aitu.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak