Bakoitzari berea
Bertsolariak | Begoņa Elias |
2005/12/18
23:39
Ikusi duzuen bezala, nire porraren pronostikoak porrot egin du. Sailkapena zeharo aldatu beharra daukat, eta bakoitzari dagokiona ipini.
Zorionak Andoni!
***********************
Maialen nuen aurrena
sailkatu da hirugarren
bigarrena berriz Amets
hau jarri zaigu laugarren
hirugarrena zen maia
atzean da zortzigarren
laugarrena Iturriaga
aurreratu da bigarren
Igor Elortza ez mobi
gelditzen zaigu bostgarren
seigarrena Mendiluze
hain justu da zazpigarren
zazpigarrena Colina
puntuatu du seigarren
azkena neukan Egaņa
txapelarekin da lehen
(Doinua: Habanera)
|
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|