Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Bertsolarien Txapelketa

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Bertsolarien Txapelketa

    Finala | Begoņa Elias |  2005/12/12  08:20

    Sartu gara bertsolarien finaleko astean. Hauteskunde garaian, politikoek, azkeneko egunari, erreflexio eguna deitzen diote, bertsolariak beste era batera deituko diote, pentsatzen dut nerbioak eragin handia izango dutela finaleko egunean, eta ez da gutxiotarako.

    Balore handia eta tenplea behar du, oholtza gainera igo eta hainbeste jenderen aurrean bertsoak botatzea, ohituta egon arren, han ez dago bromarik.

    Aurtengo txapelketako kanporaketak, izugarrizko arrakasta izan du, Iņaki Muruari entzun nion, aurten sekula baino gazte gehiago etorri dela txapelketara, seguraski, bertsolari gazteen partaidetzak eragin handia izan du fenomeno hau ulertzeko, eta honek freskotasuna eman dio txapelketari.

    Pena izan da Jokin Uranga finaletik puntu batera gelditzea, baina, egin duena izugarria izan da. Ez nuen belakoan pentsatuko horreraino iritxiko zenik, gainera, txapelketa osoan oso erregularra izan da, horrek esan nahi du, lan asko egin duela eta bere fruituak eman dizkiola, nire ustez txapelketako errebelazioa izan da.

    Denok irrikitzen gaude Abenduaren 18a iristeko, aurtengoa ikaragarria izango da, dagoeneko zazpi mila sarrera edo gehiago salduta omen daude, ziur nago BEC leporaino beteko dela eta honi esker, egun baten baikere, Barakaldo euskararen hiriburua bihurtuko da.

    Eta leku guztietan porra egiten ari direnez, nik ipiniko dut nik nahiko nukeen sailkapena.

    1- Maialen Lujanbio –  ( Ia aurten historiara pasatzen den, lehenengo emakume txapelduna bezala)                                                                                                                    

    2- Amets Arzallus.

    3- Jon maia

    4- Unai Iturriaga

    5- Igor Elortza

    6- Aitor Mendiluze

    7- Sustrai Colina

    8- Andoni Egaņa.

    ************************

    Nire porra irakurri duten

    askok ez dute sinisten,

    dena posible dela esan arren

    oraindikan daude galdetzen.

    Aurrena azkena ipini al dudan

    edo zoratuta al nagoen,

    Andonik hiru txapel baditu

    aurtengoan utzi aldatzen,

    gainera zaila edukiko du

    Lujanbiori irabazten.              

                                             

                                                         ( Doinua: Mutil koxkor bat itsu aurreko)

     

     

    1.  Aitziber - 2005-12-13 | 17:28
    Ez zaude zoratuta, ez, Begoņa, neu ere zurekin ados. Ea oraingoan Maialenek jazten duen hainbeste merezi duen txapela! Itxura denez, gainera, zeu ere bertsolari zaitugu!
    Segi horrela, gustura irakurtzen dugu zure bloga!

    2.  zuek uste - 2005-12-14 | 13:04
    nere ustetan bertso mundua ere nahiko okertua dago

    nere aurrikuspena
    1.igor elortza
    2.maialen lujanbio
    3. amets arzallus

    txapelketa kanporaketetan denok ikusi genituen irregulartasunak: amaia agirrerenak adibidez etab. Jokin Uranga ez zen finalere sartu puntu bategatik, zerba?

    ba bertso mundua ere ez delako batere objetiboa, subjetibotasun haundia dago eta gehiago begiratzen zahio saioari berari baino bakoitzak izan duen trayektoriari



    3.  susana - 2005-12-14 | 14:15
    Bertsolari ona zaude Bego, urrengoan zeu txapelketara!!!!!.
    Nik ere nahixena Maialenek irabaztie baine Andonik dauken bertsotako erreztasun, sakontasun eta abarrak gainditzie kostauko da. Ala ere hor dihoa nere porra:
    1.- Maialen Lujambio
    2.- Andoni Egaņa
    3.- Unai Iturriaga

    Bestalde, arrituta gerau naiz BEC(izena ipintzen hasitte bai xelebrie asmau ere) hortan dagoen aretoarekin, Donostixen ematen du jendearen berotasune
    gehixo somauko debela lokal handi hortan baino, dana dala ondo iruditu zait Bizkaire finala ematie, agian EHko herrialde guztietara iristeko rotatibo egitea ez da izengo proposamen txarra.

    4.  susana - 2005-12-14 | 14:29

    Hau fallue!!! zorionak Jokin egin dezun lanagatik, segi horrela.

    5.  susana - 2005-12-14 | 14:37
    Beste fallue!!. Lujambio ez, Lujanbio noski, jo!! hau pixue gure garaiko heziketak.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak