Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Gabonak

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Gabonak

    Kontsumoa, ohiturak | Begoņa Elias |  2005/12/6  15:49

    Nabari da gainean ditugula gabonak, urtero bezala, hasi da bonbardaketa mediatikoa.

    Iruditzen zait, Gabonak, zeinek gehiago gastatzen duen lehiaketa bat bihurtu dela, propagandak izugarrizko eragina du guregan, eta horren ondorioa kontsumo konpultsiboa izaten dugu.

    Publizitatea eta marketinean omen daude gakoak fenomeno hauek ulertzeko. Eta egia da, zenbat aldiz gertatu zaigu, erosketak egitera joan eta behar ez ditugun gauza asko erosi.

    Atzo bertan entzun nion, irratian, Euskadiko kontsumitzaileen elkarteko bati, aholku batzuk eman zituen gabonetako festari begira, hauetako bat zen, ahal dugun  azkarren erosketak egiteko, zeren zenbat eta beranduago erosi prezioak goraka egingo dutela.

    Eta gehienetan hori egiten dugu, hilabete falta arren, presaka joaten gara erosketak egitera, kontua da erostea eta erostea.

    Herrian ere antzematen da, bai, Gabonak datozela, ikusi besterik ez dago nola dekoratu duten kioskoa, bonbillekin egindako txapela jarri diote.

    Kale guztietan jarriak dituzte hainbat irudi, hauek ere, gero eta azkarrago ipintzen dituzte eta horrela jarraitzen badute, ikusten nago, laster Irailerako jarrita egongo direla.

    Konturatu al zarete zenbat bonbilla dauzkan irudi bakoitzak?, aurreko batean pentsatu nuen kontatzea eta gutxi gorabehera ehun bat kontatu nizkion bakoitzari.

    Ez dakit noiz ipiniko dituzten martxan, baina, gustura jakingo nuke zer kostu daukaten. Niretzako, honek izen bat dauka, despilfarro energetikoa.

    Eta aipatzekoa, baita ere, plaza berdurako balkoian ipini dituzten hamabi pinuak, ez al dute nahikoa batekin?.

    Ohitura berri hauek, ez dakit nondik etorritakoak diren, agian kanpotik, ba egia esateko, neuri ez zaizkit batere gustatzen.

     

     

     

    1.  ni - 2005-12-07 | 15:55
    Zuri herriyen eitean zeoze gustatze al zazu ba?danantzako badaukezu zeoze.

    2.  aurrekuei - 2005-12-07 | 19:16
    hemen lelengo gauzie gauzak esateko erak ta erak daudela iruitzezat. aparte bakoitzek bere iritziye emateko eskubide osue dauke.nei egiye esan 12 piņu oyek molestu haundik eztibe iten..nei gustatzezaixkit. egiye da 12 igual pasada bat dala baņo bakarra re sosokoei bat izengolitzeke. ta kalitako argiyek e kostu haundiye eukikobe, baņo oindik eta geyo gaztiok mozkortutako bakoitzin oyek danak puskatzen ibilitzebagea.gero berriyek jarri berdie ta horreke bere kostue dauke!!

    3.  Begoņa Elías - 2005-12-07 | 20:26
    Ni-ri erantzunez: Esaten duzu herriyen eiten den zerbait guztatzen al zaiten, erantzungo dizut, zuri bezalaxe, batzuek bai eta beste batzuk ez.

    4.  julen - 2005-12-07 | 21:47
    Alde batetik arraozie daukezu Begoņa; neri ere iruitze zat energiye gastatzeala, dirue besteik ezteula gastatzen gauze pillo bat eroziyez....... baņo egiye esanda plazako piņu oyek o kaletako argiyek ez bazituben jarriko zeoze faltan botako gendun, nik bai beintzet, ordun esango nun: "hi hau dek tristurie", nere iritziz azken fiņien, soziedade okzidental batin bizi gealako izengoa.
    Bestetik, ez al gea gabonetan bakarrik akordatzen olako gauzetaz eta ohituretaz? eta gaņontzeko egunetan zer? eskerrikasko.

    5.  AMAIA - 2005-12-08 | 11:39
    Egia da, gabonak gainean ditugula, eta zenbat famili erortzen garen urtero kontsumo beldurgarrian, baita egia da, egun horiek bereziak izan daitezen, erdaraz esan ohi den bezala , “la casa por la ventana” botatzen dugula, gero izaten dira kontuak urtarrileko aldapa iristen denean … nola pasatu hil hori?

    6.  gabonetako izpiritua - 2005-12-09 | 08:39
    aurrekoan entzuten nuen telebista kate batean: dagoenekoz ez du gabon izpirituak existitzen!!

    arritu egin ninduen, egia da, kontsumista hutsak gaudela egina eta arrokeri eta arropustasunes beteak organizatzen ditugula festak

    oain, neri, gabon argiak piztean, barruko zerbait kizkurtzen zait! gabon izpiritua ote?? santo tomasak, berriz, gabon festa hauen hasiera ematen digute. Nik gozatue eiten det, bai falta zaizkitenak gogoratuz (egun bereziyek izeteielako), bai alboan ditudanei barre goxoa eginez etab...

    kontsumo haundia suposatzen du. zergatik ez ibili energia alternatiboa?? metodo bat izango litzeke ez?

    dana dalakue, ondo hasi festak santo tomasetan eta gabon zoriontsu batzuk opa dizkizuet denoi

    7.  anonimoa - 2005-12-12 | 12:28
    gu´re bai horrekin ados gaude, gaur eun gabonak ez du zentzu ez erlijioso ez ohiturekin bat eitten, kontsumismoa dute oiņarri, gastau gastau eta besteik ez.Azpimarratzekoak die kaleetan jartzen dituzten argik zenbat energia gastatzea eraitten dute.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak