Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Teknologiarik gabeko mundua?

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Teknologiarik gabeko mundua?

    Teknologia | Begoņa Elias |  2005/12/1  14:00

    Oso artikulu interesgarria irakurri berria dut, pentsatu dut zuei komentatzea ia zer iruditzen zaizuen

    Honela dio: Imajinatu ezazu goizean esnatzen zarela lanera joateko. Berandu da, zure irrati-esnagailuak arazo arraro batengatik ez duela txirrina jo, gosaldu bitartean, irratia piztu duzu eta mutu dago, telebista piztu eta ez du funtzionatzen, ordenagailuak ere ez, eta horrela etxean dituzun tramankulu guztiak. Bukaeran, galdera hau egiten du: Imajinatzen al duzu, nola izango litzaken teknologiarik gabeko mundu batean bizitzea, gaur egun premiazkoak bihurtu zaizkigun tramankulu horiek gabe?

    Ba, egia esan, neure zalantzak dauzkat. Ez dakit gaizki edo ondo ohitu naizen, baina zeharo aldatu beharko nuke nire bizimodua eta ez dakit asmatuko nukeen gaur egun ditudan aurrerapen horiek gabe.

    Askotan, pentsatzen jartzen naiz eta neure buruari galdetzen diot nola demontre moldatzen ziren gure guraso eta aiton-amonek orain dauzkagun aurrerapenik gabe. Orain, etxeak trastez josita dauzkagu eta halere egun batzutan ezin ailegatu ezertara, denborari aurre egitea nahi izaten diogulako eta azkenean hala bukatzen dugu estresak jota.

    Baina, zer esaten ari naiz, neuk ere ezagutu ditut Teknologi gutxiko garaiak eta aurrera irten genuen.

    Ura, ekonomikak ondoan zeukan depositoan berotzen genuen, berogailurik ez geneukan, baina, labeak egiten zigun horren funtzioa,  atea ireki eta bertara arrimatzen genituen gure zapatila “ bambak” , batzutan kea dariola ateratzen genituen labetik, baina hankak ondo berotuta. Ekonomikak bazuen beste funtzio bat,  errelekua, hara botatzen genituen zabor organikoak, handik ateratzen genuen surtekohautsa erreziklatu egiten genuen, lorai botatzen genion ongarri bezala.  

    Interesagarria izango litzake, froga moduan egun bat edo beste, teknologirik gabe pasatzea, frogatzeko zenbateraino prestatua gauden egoera hori jasateko.

    Agian, osasunarentzako hobea izango litzake, telebistarik ez genuke ikusiko, amorrazio gutxiago pasako genituzke, ingurumena txukunago izango litzake, elikagaiak hobeak, kotxe gutxiago, ke gutxiago eta horrela gauza pila bat.

    Ez dakit zuek zer pentsatuko duzuen, baina, susmoa daukat, ordubeterako aspertu edo nekatuko ginatekeela eta faltan botako genituzkeela, egunero sortzen ditugun poltsaka zaborrak, telezaborrak, kotxe-zaratak, eta abar eta abar….ez?

     

     

     

    1.  eritziye - 2005-12-01 | 17:00
    Begoņa,
    Nik 25 urte ditut eta egiye esan, teknologi gutxi ezautu det txikiten (garaik hartan aberatsan kontue bakarrik zan)

    Askotan eon naiz tema hontaz pentsatzen ta diskutitzen. Zuk esan dezun bezela onerako eo txarrerako??

    Egiye da teknologiyek komunikaziyue, kulturie eta abar erakutsi dizkigula. Honekin, bakoitzek bere ikuspuntue garatzie eta danai amen ez esaten ikisi deu (elizie adibidez).

    Oain, ez dakit inor fijau zeaten. Larunbaten batien Urbilea jun zeoze erosteko asmoz eta kriston peniekin ertetzet. Ikustezu famili asko ta asko, ze einik gabe, sartu urbilen eta umiek suelto laga ta beaiek bankon batien exeite.

    Honta allau al gea teknologiyekin? Ni barriyuen lagunekin juntau ta imaginaziyue majo garatze gendun ondo pasatzeko. Oain, berriz, playstationik ez badao danak eskuk gurutzaute urbileko bankuen.

    Nere dudak dauzket!!!



    2.  madrildik - 2005-12-02 | 12:32
    Ba nik teknologia zale amorratua naiz. Zer egingo diogu ba? Badago jendea, ni bezala, urbanita konbentzituak garenak. Ordenagailua,internet , Dvd, mobila, Ipod eta horrelakoak egunero arabiltzen ditugunak eta zoragarriak iruditzen zaizkigunak. Zarata, kutsadura, jendea, presak eta hiri batek dituen akatsak atsegin ditut, nahiago dut hiri baten zoramena herri baten lasaitasuna baino. Objetiboki ez litzateke horrela izan behar baino gaur egun, herrira joaten naizenean, lagunak eta familiarekin pare bat egun igaro ondoren berriz eguneroko zoramenara bueltatzeko gogoa izaten dut... masokista puntu bat daukadala uste dut, jejeje.
    Agur bat eta astebukaera ona izan.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak