Harremanak
Harremanak | Begoņa Elias |
2005/11/26
13:33
Joan den astean, kanpoan bizi den lagun batekin egon nintzen, agurtu ondoren, berehala hasi zitzaidan seme batekin zituen arazoak kontatzen. Kontua da, 23 urte dituela eta sekulako sufrimendua omen dauka andregairik ez duelako, konplexuak omen dauzka eta psikologo baten laguntza hartu ere, eta hori gutxi ez balitz, amarengan deskargatzen omen ditu bere zailtasunak eta azkenean famili osoa inplikatu. Kontatzen ari zen bezala nabaritzen zitzaion zeukan kezka edo nahigabea, eta bat-batean esan nion, baino, derrigorrezkoa al da andregaia edukitzea?
Istorio hau ezin ahaztu eta nire lagun bati komentatu nion eta berehala hasi ginen eztabaidatzen edo konparatzen lehengo eta oraingo ligatzeko edo seduzitzeko erak.
Bat gentozen biok gauza batean, alegia, gaur egun erraztasun gehiago dutela erlazionatzeko.Haurtzarotik eta eskolatik hasita, batera dabiltza, kuadrilak ere mixtoak dira, horregatik, euren arteko harremanak naturaltasunez ematen dituzte.
Gure gazte denboran ez zegoen horrelako konturik, bakoitza bere aldetik, mutilekin topo egiten genuenean, tomatea baino gorriago jartzen ginen. Ligatzeko metodoak berriz, kuriosoak, plazan, halako orkestina bat egoten zen, eta gu hantxe, jo ta fuego dantzan, neguan berriz, hotzak akabatzen, eta koadrila imparea bazen soberan gelditzen zena, arkupetan egoten zen, bueno, hau ere estrategia moduan erabiltzen genuen, ia gustuko mutila hurbiltzen zen dantza eskatzera, eta hau entzuteko irrikitzen: ze, eingo al deu?, hori lortu ezkero
garaipena!, baina, momentu onenean etxera joan behar, ordutegi zorrotza genuelako.
Orduan ere, gaur bezala, denetik geunden, lotsatiak, berritsuak, karganteak
eta portaerak ere desberdinak, mutilen kasuan, ordea, baziren kopa bat hartu behar izaten zutenak neskarengana joateko, eta beste elementu batzuk, soldaduskara joateko hamabost egun falta zitzaienean neskari deklaratzen zirenak eta ondo lotuta uzten zutenak.
Ukaezina da, ordea, seduzitzeko metodoak gaurko gazteek askoz garatuago dituztela, ikusi besterik ez dago, Uztarriako losintxa lehiaketako emaitzak, harrituta gelditu nintzen irakurri nituenean, nik uzte nuen Andaluzak bakarrik zeukatela horrelako imajinazioa, baina itxura denez, oraingo generazioa askoz erromantikoagoa da.
Baita ere, aitortu beharra daukat, losintxa hitza lehenengo aldiz irakurri nuenean, euskal kirol berri bat zela pentsatu nuela.
Eta argi dago, gaur ere, orduan bezala, amodio kontuak errepikatu egiten direla, gehienetan, gauzak errazago lortzea nahi izaten ditugulako, baina gehienetan, gehien maite duguna eta gehien amesten duguna, zaila egiten zaigu lortzea. Baina, gertatu liteke alderantziz ,oso zaila egiten zaiguna, gutxiena espero dugun momentuan iristea.
Azkenean, egia izango da esaldi hau: Erraza, erraza izango balitz, ezer ez litzake zaila izango.
|
1. dudak - 2005-11-26 | 15:15
Nik nere dudak dauzket leno baino aukera geiyo dauzkeula...Igual hala da, baino beste aldetik, zuek ligatzeko leku bat ta forma bat bazeneukaten; plaza eta dantza. Orain berriz gure generazio berriek orokorrean ez dakigu dantzan, ez dugu egiten, lotsatu egiten gara, ez diogu garrantziarik ematen...Eta kantatzearekin, puff...berdina. Beraz, kontua zer da, tabernaz taberna ibili tragoak hartuaz, elkarri begira, pausorik eman gabe baina, inoren aldetik, aukerarik sortzeko ere ahaleginik egin gabe...Eta bitartean, tragoz trago gehiago txispatu, ke gehiago tragatu...Horrela bai inguru polita jendea ezagutzeko....eta norbera horrela ez dago onenean inorrenagana joateko, nahiko faltsua iruditzen zait dena...Eta amodioa, maitasuna, ez da ain erraza.... norberak nahi/behar duenean, nahi duen bezala, nahi duenarekin... ez da horrela izaten, neri horrela iruditzen zait, guk kontrolatzen ez dugun zerbait egiten du posible bikotea aurkitzea, hori iruditzen zait niri behintzat.
2. bueno - 2005-11-27 | 14:35
Gaur erlazionatzeko errazago izango dugu, parrandak neska mutillok elkarrekin botatzen ditugula. Neska mordoa ezagutzen ditugu eta normaitekin zerbait lortu ahal da. Baina betikoan gaude eta betikoan egongo gara, batzuk oso erakargarriak direnez erraztasun haundia dute eta oso itsusiak direnak izorratu egin behar. Batzuk astebururo norbaitekin oheratzeko zortea dute, abilezia eta fisiko atseginak lagunduta, eta beste batzuk hilabeteak joan eta etorri ez dute ezer lortzen. Mobilak ere baditugu, ligatzea zertzobait errazten dutenak,badira ordenagailua ere erabiltzen dutenak lagungarri gisa,....baino bikote serio bat lortzea orain ere oso zail dago. askok ez dutelako nahi, besteak nahi bai baina gustatzen zaionak ez. Gau on bat pasa eta kitto!! ere jendeak asko egiten du. ta herrian baina kanpoagoan askoz errazagoa da. Herrian oso zaila da, guztiok ezagutzen gara eta horrek ez du laguntzen. aurreiritzi asko ditugu alkarri buruz, lotsak, kalabazak jaso ezkero urrengo asteburuan ondoan ikusi beharrak eta beste haibat gauza.
3. 3. - 2005-11-27 | 16:11
2.akin ados !!
Herriyen bertan ligatzie...
aurreiritziyek,lotask kalabaza jaso ta urrengo astebukaerako lotsak eta jendien marmarra re bai ze earki kotileatzea gero!!
4. ez nao guztiz ados - 2005-11-28 | 10:00
Ba ni ez nao oso ados esaten danien guapuenak bakarrik ligatzebela! Ustet belarrira earki hitzeiteizuen mutilek askoz gehio ligatzebela. Badaude batzuk esatezuna, ta horrek nola ligatzeu horrenbeste?? Beakin ordulaurdena eon hitzeiten ta ya badakizu ondo asko!!
Bestetik egiye da gaur egun pareja gehienak mozkorraldiyen eiteyela, neu barne!! Hurrungo egunien kriston gustoa zaude mutil horrekin ibili zealako baino bestetik kriston lotsie, ez dakizu otsein eo ez. Ez dakizu beak ze pentsatzeun eo ez. Azken finien biyok mozkortute ibili zeate ta benetan etzea zeu.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|