Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoña Elias »  Preso eta iheslariak

Begoña Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Preso eta iheslariak

    Elkartasuna | Begoña Elias |  2005/11/24  08:23

    Astero, gure presoen senideek, milaka eta milaka kilometro egin behar izaten dituzte, beraien seme edo alabak bixitatzeko.

    Lehengo astean, Kottoren heriotza salatzeko, kartzeletan, protestak egin zituzten, horren ondorioa, betikoa, zigorra, ziegan ordu gehiago egin beharko dituzte eta hori gutxi ez balitz, aste honetan, bixitak murriztu egin dizkiote, lehen 45’ bazeuzkaten, orain 30’ dituzte.

    Momentu batean jarri gaitezen guraso hauen larruan, hainbeste kilometro egin ostean, hainbeste beldur pasa ondoren, (istripuak), haiengana heldu orduko, berehala etorri egin behar izaten dute, noizean behin, bakarrik,  bis-a-bisa daukate,  beraien seme-alabak laztantzeko. Hau da, gaur egun daukagun panorama. Hau aldatzea nahi genuke, horregatik, sortu zen  Azpeitiko Plataforma, Euskal Preso eta Iheslariak herriratzearen alde lan egiteko, horregatik, hilero, azkeneko ostiralean biltzen gara Bariantean, 7retatik 7’30arte. Azaldu zaitez, zenbat eta jende gehiago bildu, orduan eta babes handiagoa emango diogu, beraien guraso eta senideei.

    ……………………………..

    Nola esan hator hator denok ulertzeko eran

    nola esan zapiek zabalduta jarraitzen dutela balkoietan

             gure gutunak busti egiten direla

                     idatzi orduko,

    nola esan sentimenduek ez dutela kurpilik

    nola esan kurpilek ez dutela sentimendurik

    eta ez datorrenarengana joan beste biderik ez dela

    nola esan ez ginela zoriontsu izateko sortu

    herri honetan baizik,

    nola esan hator hator denok ulertzeko eran.

    José Luis Otamendi

     

     

     

    1.  m.e. - 2005-11-24 | 10:13
    astero astero
    zenideek
    sentimendurik ez duten kurpil hoiek
    martxan jartzen dituste
    etorri ezin direnak babestuz
    eta juaten direnak gosatuz
    bidean doazen kurpil hoiek esango nuke badutela sentimendurik

    2.  mila esker - 2005-11-24 | 11:03
    espetxeko bakardadean
    ostiral honetan sentituko dut bihotz barrenean gozamena
    jakinda nire herrian hotz edo euria egin
    han izango direla zapiak zabalduz
    nire bakardade hori aldarrikatuz azpeitiar guztiei

    mila esker

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak