Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Arabiarren esaera zaharra

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Arabiarren esaera zaharra

    Esaera | Begoņa Elias |  2005/11/22  14:00

    Ez esan dakizun guztia,

    ez egin dezakezun guztia,

    ez sinistu entzundako guztia,

    ez gastatu daukazun guztia.

    Izan ere:

    Dakien guztia esaten duenak,

    dezakeen guztia egiten duenak,

    entzundako guztia sinesten duenak,

    daukan guztia gastatzen duenak

    Askotan:

    Komeni ez dena esaten du,

    egin behar ez dena egiten du,

    ikusten ez duena epaitzen du,

    ez daukana gastatzen du.

     

     

    1.  egia latza - 2005-11-22 | 15:17
    beneta egiye esaten dezun hori. Ez nun ezautzen esaera hori baino oso kontutan hartzekue da.

    2.  Arabe hauek e tontotik gutxi - 2005-11-22 | 18:14
    Oso esaera politte iruitu zat. Gainea lau gauza eerepikatze horrek bixitasun bat e emateyo. Oin "azkotan" horrek begiko min pixket emateu.
    Ez gaixki hartu mesedez ....

    3.  susana - 2005-11-23 | 14:32
    Lehen da bizi zorionak Bego, jarraitu horrela, badakizu zure kontuen zai egoten naizela. Bada beste esaera bai, ostiraleko egunarekin lotzeko modukoa, gutxi gora bera honela dio: Senarrak emaztea jo egin behar du noizean behin,beak ez jakin arren zergaitik jotzen duen, emazteak badaki zergaitik den. Gogorra ezta??. Ez dakit esaeraren jatorria baina esango nuke internazionala dala.

    Badakizute ostiralien 7,30tan bilduko gerala plazan, Emakumearen tratu txarren kontra azaltzeko, azkenengo urtea izatea ederra izango zan baina urteroko dela esan beharko deu zoritzarrez.

    4.  Begoņa Elías - 2005-11-23 | 17:47
    Kaixo Susana, zuk aipatzen duzun esaera hori oso ezaguna da.Zoritxarrez, oraindik “akerman” asko daude gure gizartean. Gaur irakurri dut mundu osoan, 18 segunduero, emakume batek, tratu txarrak jasaten dituela, eta okerrena da, nahiz eta lege berriak martxan ipini, gaur-egun berdin-berdin segitzen dugula. Hemen garbi dago haurtzarotik hasi behar dugula gure haurrei erakusten, gizonezkoek eta emakumezkoek berdinak garela.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak