Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoña Elias »  Egun bateko kronika

Begoña Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Egun bateko kronika

    Euskara | Begoña Elias |  2005/11/18  14:27

    Goizeko kronika:

    Atzoko Hitzak zekarren titularra, Azpeitia, Euskarak “osasun ona” dauka herrian.

    Egia esan, notizi honek zeharo poztu ninduen, izan ere, 13000 biztanle dituen herri batean horrelako portzentajeak izatea ezohizkoak dira gaur egun.

    Arratsaldeko kronika:

    Telefonoaren txirrin-hotsa.

    Bai, zein da.

    Hola, buenas tardes, le llamo de Euskaltel con una promoción….

    Barkatu, euskaraz mesedez.

    Ah, lo siento, pero no hablo el Euskera.

    Ah, ba, orduan ez zait interesatzen. Telefonoa kolgau eta horrela bukatu nuen.

    Ez da lehenengo aldia hau gertatzen zaidana Euskaltelekin, aurreko batean ia gauza  berdina gertatu zitzaidan, baina orduan zorte hobeagoa izan nuen, euskaraz zekien bat nahi nuela eta halako batean, bere uztez, euskaraz zekien batek atenditu nituen, azkenean elkar ezin ulertu eta haize hartzera bidali nuen.Lotsagarria da benetan Euskaltelek Euskarari ematen dion tratamendua.

    Gaueko kronika:

    Kaito telebistan, Ana Mendizabal Euskara Patronatuko lehendakaria eta Jon Aizpurua Jaurlaritzako hizkuntza politikako arduraduna, prentsaurrekoa ematen ari ziren, lehen aipatu dudan Azpeitiko Mapa Soziolinguistikoa buruz.

    Hau bukatu ondoren, erreportai bat eman zuten, Kinttela Zezen Zale Elkarteak José Luis Francesenari 2004ko urtean eskainitako omenaldia. Hasiera elkarteko lehendakariak eman zion: Hola, buenas noches, en primer lugar quiero dar las gracias al concejal de cultura del Ayuntamiento….., hemen dituk hauek, beti bezala, erdaraz! pentsatu nuen, eta horrela jardun zuen erdara hutsean hitzaldi osoa, gizonezko hori ez zitzaidan ezaguna egin, pentsatzen dut kanpokoa izango zela. Horren ondoren, talde horretako idazkaria aritu zen, hau Azpeitiarra, honek dena euskaraz egin zuen.

    Ez dakit konturatuta zaudeten, baino, zezen mundu horretan, Azpeitian behintzat, amorratuak  dira erdara erabiltzen. Ikusi besterik ez dago, urtero, Donostian, San Iraziotako zezenketaren programa aurkezten dutenean, erdara hutsean egiten dutela, niri oso arraroa egiten zait, ze denak dakite euskaraz, orduan, zergatik ez dute erabiltzen?

    Ba, hau izan da nire atzoko kronika, momentu batzutan itxaropentsu eta beste batzutan haserre euskarari ematen zaion tratamenduarengatik.

    Niri asko gustatzen zaidan poema batekin bukatuko dut, Bitoriano Gandiagarena da.

    ...........

    Hemen

    euskaldun izatea bezalako

    gudaririk ez dago.

    Hemen euskaraz irakurri

    eta euskaraz idaztea bezalako

    iraultzailerik ez dago

    Hemen

    euskara indartzea bezalako

    indar politikorik ez dago.

    Hemen ez dago

    euskara adinako desafiorik

    inperio zurrupariaren

    aurka.

    Hemen ez dago

    euskara adinako

    askatasunaren aldeko

    itxarobiderik.

     

     

     

    1.  Ainhoa - 2005-11-18 | 16:24
    Neurire atzo otzein tziben euskalteletik ta hasiera hasieratik euskeraz ein tzin, bizkaitar ederrin gainea, kolgau nunin, benetan harrittute gerau nitzen baine gustoa. Lenengo aldixe zan da euskeraz ette zibena.

    2.  Patxitrapero - 2005-11-18 | 20:47
    Aupa Begoña:

    Zure sentsazioak euskaldun askok konpartitzen ditugu. Hala ere, uste det Bittoriano Gandiaga zaharkituta geratu dala, edo geratu ez bada behintzat, aparkatu egin beharko genukeela.

    Atzo Urretxuko Berit tabernan sartu nintzen. Gaztetxeko gaztez beteta zegoen. Gazte iraultzaileak, borrokalariak...

    Danak erderaz ari ziren. Erderaz ari ez ziranak tartekatu egiten zuten. Euskera nahikoa ez eta erderara.

    Iraultzaileena baino, euskerak beste esparru batzuk irabazi behar dituela iruditzen zait. Konkistatzeke dituen esparruak. Entretenimentuaren esparrua, esate baterako.

    Euskerak jende betilun asko biltzen du bere inguruan. Bada garaia honetaz jabetu eta zerbait egiten hasteko.

    Zirraragarria egin zitzaidan taberna horretako ikuspegia, benetan. Euskaltelekoa xehetasun txiki inpartantzirik gabekoa da, beste horren tamaina ikusita.




    3.  ni - 2005-11-21 | 18:18
    Aupa!
    Bai, harritzekue da behintzet, paradojie, Euskaltelen izenien lana iteun batek euskeraz jakitie. Telefonikako berezuen arretako telefonuene euskeraz iteko aukerie ematebe ta!

    4.  Patxitraperoi - 2005-11-22 | 15:43
    Gandiagaren hitzek inoiz baino presenteago behar genituzkeela iruditzen zait. Izan ere, zure hitzak irakurrita, topikoan erori zarela iruditzen zait. Gandiagak ez dio iraultzaileen eremua irabazi behar denik. Dioena da, euskararen alde lan egitea edo aritzea baino iraultza handiagorik ez dagoela. Izan ere, iraultza baitlitzateke Euskal Herria euskalduntzea. Eta iraultza hori egitea, euskara egunero-egunero lantzea (ere) (ba)da, beste esparru batzuetan euskara bultzatzea, entretenimenduaren esparruan esaterako.

    5.  Patxitrapero - 2005-11-23 | 09:24
    Gandiagaren poesia honi hau dario:

    Guda, iraultza, borroka,

    Iraultza: sakrifizioa, ahalegina, nekea…

    Konbentzituak ez dago zertan konbentzitzen ibili beharrik. Orain arte konbentzitu ez ditugunei, esfortzua eskatu behar diegu? Nekea? Ahalegina?

    Euskerak plazerra izan behar du, festa, jolasa, atsedena,

    Konpromezu eske jutea jendearengana ez da errenta, nere ustez.

    Hauek bota ditut zureak oso ondo ulertu gabe. Ez dakit ze topikotan erori naizen. Beharbada bai, baina ez naiz jabetzen.

    Ea danon artean argi pixkabat egiten degun.

    _


     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak