Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Duintasuna

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Duintasuna

    Politika | Begoņa Elias |  2005/11/16  18:08

    Humberto Reis, 82 urteko diputatu erregionala,  Brasilgo Teresina hirian, bertikalki edo zutik, hilobiratu zuten berak orain dela bost urte eskatutakoa errespetatuz.

    Notiziak, komunikabide guztietan izan du oihartzuna. Neuk lehengo aldiz irratian entzun nuen, gero egunkarian irakurri, eta egun berean, telebistan ere eman zuten horren berri, eta ez naiz batere harritzen.

    Niretzat, ordea, notizia ez da zein erara lurperatu zuten, baizik zergatia.

    Dirudienez Reis jauna, Partido Trabalhista Brasileņo (PTB)ko kidea izan zen, diputatu aukeratu eta 13 agintaldi, 52 urte eman zituen Piau-ko biltzar legislatiboan . 1947 urtean hasi eta 1999an bukatu zuen bere kargu politikoa. Horregatik, Guinness liburuan sartuta omen dago.

    Bere familiak dionez, sekula ez omen zuen burua makurtu inoren aurrean eta hilda gero ere ez zuela egingo, esanda omen zeukan, horregatik zutik hilobiratzea.

    Ezohizkoa da gizon honen portaera, hainbeste urte pasa kargu horretan eta sekula ez omen zuen inoren sosik hartu, oso gizon zuzena izan omen zen, hala dio bere seme batek.

    Urrutiko kontuak dira eta horregatik sinestezina iruditzen zait, gaur egun horrelako gizon bat egon litekeenik, badakizue, hainbeste urte pasa ezkero kargu publiko batean, dirua tentagarria bihurtzen da, bueno, hori da, behintzat inguruan eta bazter guztietan ikusten duguna, horko txantxuloak eta horko azpikeriak. Noizean behin, periodikoan etortzen da kargu-uzteren baten berri, eta uzten dutenean, gainera, gustura, txarrena da bizkarra ondo estalita joaten direla eta poltsikoak ondo beteta.

    Gizon honek  karguan iraun duen denbora berriz, gehiegia iruditzen zait, nik usten nuen, gure udalak zeukala  Guinnesseko errekorra…., baina, ez, oker nenbilen, hau irakurrita, bigarrengo postuan egongo gara.

     

     

     

    1.  POLITIKORIK EZ - 2005-11-16 | 18:40
    Dudeik eztet eiten politikuen "txantxulluekin", behin poltronan eon eta geo eztebe utzi nahio ezeten, edo norbaitek dude eiteu??

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak