Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Zeri diogu beldurra?

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Zeri diogu beldurra?

    Inkesta | Begoņa Elias |  2005/11/11  19:40

    Egundoko garrantzia eman zaio, irrati-telebista eta egunkari guztietan,  Gizaker, ikerketa sozialen enpresak, Forum Radio Euskadirentzako egin duen inkestari. Galderak zioen , Zeri diogu beldurra Euskaldunok?

    Pentsatzen jarrita, ordu erdi bat beharko nuke nire beldur edo fobiak kontatzeko.

    Handienetakoa, animaliei diot, eta bereziki zakurrei.

    Oso gustukoa dut paseatzea , baita ere mendira joatea baina askotan ez naiz ausartzen bakarrik joaten zakurren bat aurkituko dudan beldurragatik.

    Hasteko, ba zoaz lasai-lasai zeure paseotxoa eitera, eta hor ikusten duzu aurrean, ziztu bizian datorren zakur handi bat, nik ez dakit, radarra edo zer demontre daukadan, baino zuzenean niregana etortzen dira, eta ni hantxe kaka daiola, kieto, halako batean hor dator bere jabea korrea eskuan duela, barrez,- ez din ezer eiten-, eta neu gainetik justifikatzen, alegia, beldurtia naizela eta beste hiru edo lau lerdokeri kontatzen. Gero, tipuek  alde egin orduko, hasten naiz, mekauenka.

    Ez ke, aizue, konturatu al zarete zenbat zakur klase dauden?. Lehen, bi edo hiru arrazako zakurrak ikusten genituen soilik,  arratoi-zakurra ( hau ere zeharo petrala), hanka mugitu orduko saltaka hasten den klasekoa , edo ardi-zakurra, orain, aldiz, arraza bat beste batekin nahastu eta azkenean ikusten dituzu, zakurraren gorputzarekin katua edo zaldiaren aurpegia dutela, horko, Doberman, Pastor Aleman, Mastina eta beste ezpain-gorri hori, PittBull-a, egia esango dizuet, hauek ikustia baino nahiago dut Gorlizko pantera ikustea.

    Beldur kontu hori dela eta, behin ezagun batek aholku bat eman zidan, baina ez nituen batere  konbentzitu. Honek zioen, ikusten dudanean zakur bat amorru biziz datorrela, berehala, hankak zabaldu eta burua jaisteko, horrela, zakurrak, buruz-bera ikusi ezkero zeharo izutzen dela. Nire baitan pentsatu nuen, ederki ari haiz…. neu behintzat tankera horretan ez nauk sekula jarriko, nire parean izango huke, zakurrak txipa aldatu duela edo….

    Beste beldurra edo fobia daukadana igogailuarena da. Batzutan bakarrik noalako eta bestetan jende gehiegi sartu delako. Zenbat aldiz gertatzen zaigu,  igogailura sartu eta berehala beste hiru edo lau bultzaka atzetik, botoia sakatzerakoan irakurtzen ditugu betiko aholkuak, alegia, 6 pertsona baino gehiago ez sartzeko eta 450 kilotarainoko topea duela, ņo!!!, nori begiratzen diozu lehen? nik behintzat gizen edo lodienari, eta gainera modu txarrean, kontura dadin, zerbait gertatzen bada bera dela errudun, hau duk hau komeria!.

    Eta azkeneko urtean beste beldur berri bat ere azaldu zait. Beldurra diot Azpeitia ez ote den Manhattan biurtuko etxebizitzen prezioari esker, eta horren ondorioa, herriko gazteek, inguruko herrietara joan beharra izatea ez ote den izango.

     

     

     

    1.  Patxitrapero - 2005-11-11 | 22:06
    Estatistika zalea bazera, heldu horri! Ia ezinezkoa da zakur batek koska egitea. Nere familiko eta ezagun hurbilen artean ez det txakurren hortzaka kasurik ezagutzen. Tokatzen dira tarteka tarteka, hala esaten dute, baina hain gutxi dira! Hain gutxi!

    Azpeitiarrak sobratzen bazaizkizue, bidali Zumarragara, ea euskaldunen media pixkat igotzen degun!


    2.  beldurti batek - 2005-11-12 | 14:01
    Bai, zukin ados nago Begoņa, txakurren kontua dala ta. Zenbat bider gertau jata neri be kaletik juen ta txakur bat hurbiltzea ta nire inguruan bueltaka, ta saltoka, ta usainka hastea, eta ni beldurrez kieto, paralizatuta geratzea. Baina nire ustez txarrena dator jabea hurbiltzen zaizunean, ta holakoak esaten hasten danian: "lasai, ez dau ezebez egiten", edo "on-ona da" edo "berak zuri zuk berai baino beldur handiagoa du!". Bai, ta horrela bada, zergatik hurbiltzen dira ba? Masokistak al dira? Ba ni ez, e! Ezin dabe txakur-jabeek noizbait ulertu danoi ez zaizkigula txakurrak gustatzen, eta bardin da zein adin izan, beti eukiko diogula beldurra?

    Ondo segi!

    3.  jose inazio - 2005-11-13 | 16:13
    Neri ere berdin gertatzen zait,txakurrei kriston beldurre diodala,baina, bi hankakuei.Zenbat kontroletan gelditu eta,"Mirando a la pared"esan eta zure kotxien zer topauko ote duten... GARA ren bat edo BERRIA ren bat,zeren nahikoa da hori, gaizkile bat bezala tratatzeko.Horregatik,txakurrak...barrura.

    4.  Pisurik gabekoa - 2005-11-14 | 10:06
    Eta nora joango ginateke ba??? Beste herrietan ere pisuak ez daude batere merke !!! ... Aman etxien egon behar berauek jun arte, beste erremediorik ez da ikusten !!!

    5.  etxiek - 2005-11-15 | 18:00
    etxiena azpeitiyen kristona da. Protekziyokuek eingoiela ta eingoiela, baina ezer ba al dakizue oaingo proiektu honi buruz?
    Behin diariovascon azaldu zan artikulue urte bukaerako gauzek martxan jarri nahi dituztela.... ta mugimendurik ezertakore ez!!!!
    batenbatek zeoze baldin badaki, estie!! Ze ya etxien alkilerra kobratzen hasiko zaizkit

    Ayo

    6.  Arrazoie!!!!! - 2005-11-15 | 18:07
    Iņok eze ba al daki proteziyoko etxie buruz?? Iņok eztu ezerre esaten eta bitartien gaztiek ezin etxeik erosi ze dauden preziyuek ikusita!!!!!

    7.  okupak ulertu, eskertu eta babestu - 2005-11-16 | 09:36
    Danok etxebizitzan preziyuegatik kexu ta norbaitek alternatibie bilatzeunien, hau da, etxebizitza huts eta triste bati biziye ematie, ezteu ber bezela baloratzen bere garaipen txikiye. Askotan gainea kritika gogorrak jasotzeitu!
    Guk baino adore gehio erakusteun honi, babesa eman, hori baita bidie.
    okupak aurrera!

    8.  okupak ulertu, eskertu eta babestu - 2005-11-16 | 09:36
    Danok etxebizitzan preziyuegatik kexu ta norbaitek alternatibie bilatzeunien, hau da, etxebizitza huts eta triste bati biziye ematie, ezteu ber bezela baloratzen bere garaipen txikiye. Askotan gainea kritika gogorrak jasotzeitu!
    Guk baino adore gehio erakusteun honi, babesa eman, hori baita bidie.
    okupak aurrera!

    9.  Etxeak - 2005-11-16 | 14:39
    Nik etxe berri bat erosi dut, nire bikotearekin... eta beno guztiak bezala... orain bankuari ordaintzen ari naiz... eta ez gutxi. Momentuz lana badugu eta ordaintzeko modurik ere, eta ez da gutxi...

    Baina sistema honek ez du ez hanka ez bururik.... Baina guztiaren arrazoia nire ustez batez ere jendeak erosten duen bigarren etxea da... batzuk bat ezin izan eta bestea bigarrena erosi eta garestiago saldu... eta azken finean espekulatzen... eta honek prezioak berehala igotzen ditu. Bigarren etxea nahi duenak ordain ditzala izugarrizko zergak, hutsik eduki behar badu derrigortu alkilerrean jartzera... etxebizitza ez al da ba guztion eskubidea... Katalunian hasi dira antzeko gauzak egiten eta kristonak eta bi entzun behar gobernuak berak...

    Lengoan nire aitak esan etzidan ba... parisko mobida guzti horien gainean hitzegiten ari ginela... "eta hemen ere zerbait gertatu beharko daba ezta, etxeen prezioekin gertatzen ari denak iraultzaren bat sortu beharko du ba ezta? ez dago eskubiderik..." Baina nik etxea erosi... eta ez naiz momentuz damutu, kontzientzia ez dut beti lasai edukitzen baina... baina okupekin edo beste era bateko reibindikazioekin... ados, guztiz ados...

    Momentuz okupa izatea biziko fase bat bakarrik izan ohi da normalen gure inguruan... baina Alemanian ba omen dira auzo osoak garai batean okupatuak izan zirenak eta jendea han bizi da...
    Eta holandan etxeak estatuarenak omen dira eta alokatu egiten omen dituzte...

    Eta gu... tontoak galantak... jendearen diru guztiak konstruktoreen eskuetan bukatzen du... herriko jatetxeetan, dendetan, zineman... amai zezakeenean... eta hola denen artean banatuago.




     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak