Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Zorroztailea

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Zorroztailea

    Ofizioak | Begoņa Elias |  2005/11/8  11:48

    Gaur egun, gauzak konpondu beharrean, botatzeko eta berriro erosteko ohitura edo kultura daukagu, gure ustez, merkeago irteten duelako. Horren ondorioak ekarri ditu hainbat ofizioen desagerpenak.

    Joan den astean, Azpeitiko auzo batean zorroztaile batekin egin nuen topo. Han zegoen, bere Bespinoa tailer ibiltaria bihurtuta, gogor hari zen lanean, arrandegi baten aurrean zegoen, hango labainak zorrozten.

    Etxera joan nintzen, guraize bat eta bi labaina hartu eta berehala eman nizkion zorrozteko. Oso pertsona atsegina zen eta segituan hasi ginen solasean.

    Jaiotzez, Santanderretik gertu dagoen herri batekoa zela esan zidan, hamabost urterekin hasi omen zen lan honetan, bere osaba bati esker ikasi zuen ofizioa. Geroztik, bere anai bat Soraluzera etorri zen lanera eta berak ere gauza bera egin.

    Hogeita bost urte fabrika horretan lan egin ondoren , lan-krisia dela eta lantokiak ateak itxi omen zituen.Honez gero etxe pilo bat egingo zituzten leku horretan, ez?, galdetu nion, eta irribarrez erantzun zidan, ezetz, zubi bat egin zutela leku berean.

    Eta erretiro-adina ez zuenez, zerbaiti heldu egin behar eta berriro gaztetan ikasi zuen ofizioari ekin zion.

    Lan honek, bizitzeko hain ematen duen galdetu eta berarentzat nahikoa zela erantzun zidan, gainera bi urte barru erretiratuko dela eta gustura zegoen. Egin zidan lana ordaindu eta hor bukatu zen gure solasaldia.

    Etxera iritsi nintzenean gogoratu nituen txikitako hainbat pasadizo.

    Oraindik gogoan daukat… txilibitu soinua entzun orduko konturatzen ginela zorroztailea zetorrela, orduan bizikletarekin etortzen ziren eta nola pedalei eragin orduko,aurreko gurpilean zeukan zorroztarria  martxan ipintzen zen. Ba zen baita ere, halako superstizio bat txilibituaren soinuekin lotuta, alegia, hurrengo egunean euria izango genuela.

    Gogoan dut, baita ere, Metro aguazila , Erdikalean gora danborra joaz herriko hainbat berri ematen,  arrain saltzailea, Korrale aurrean antxua deiadarra eginez, hori entzun  orduko, nola,  platera hartu eta kalera jaisten ginen, eta ezin ahaztu, baita ere, noizean behin, herrira agertzen ziren titiriteroak, etxetik aulkia hartu eta plazan haien ikuskizunak ematen ziguten gozamena. Hauek ere aspaldiko ofizioak.

    Gaur egun, ordea, hainbeste aurrerapen ditugu, horren ondorioa eskulana galtzea izan da, agian , kontuan eduki behar esaera zahar hura, alegia, ofiziorik ez zuen pertsona nola definitzen zuten: Ez dauka ez ofiziyo eta ez benefiziyo.

    Lehen aipatu dudan zorroztaileari, behintzat, zerbaiterako balio izan dio

     

     

    1.  mikel - 2005-11-09 | 11:20
    Gaurko eguraldia ikusita, zure zorroztailearengana joan zait gogoa. Esaerak dio zorroztailearen soinua entzuten duzunean euria dakarrela. Orain, behintzat, hala izan da.
    Segi horren gauza xumeak kontatzen, Bego. Mila esker.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak