Monumentu Frankista
Hilerria | Begoña Elias |
2005/11/1
16:36
Ziur nago Azpeitiar askorek eta batez ere gazteek, jarraian
idatziko dudan testua ez dakitela zein lekutan dagoen idatzita.
Begira, gure herriko hilerrian hilobi-monumentu bat daukagu, goiko
maldan dago kokatua, gurutze handi batek nabarmentzen du, esan dezakegu
hilerriko handiena dela, eta honela dio bertako inskripzioak :
“Azpeitia a sus héroes caidos en la cruzada 1936-1939”, eta behean 41
izen-abizen, bando frankistan hildakoak.
Gogoan daukat 1999ko udal-hauteskundeak zirela eta, nola, Loiolako
Herri Irratiak mahai-inguru bat antolatu zuen, bertan, partidu
guzietako zerrenda-buruak hartu zuten parte. Irratsaioa zuzenean izan
zen eta edonork deitu zezakeen galderak egiteko. Deitu nuen eta honako
galdera hau zuzendu nien hautagai guziei: Noiz arte agoantatu behar
dugu azpeitiarrek hilerriko monumentu frankista hori?, erantzunak
guztien adostasuna izan zuen,” garai hauetan monumentu horrek hor
egoteak zentzurik ez zeukala eta kendu egin behar zela”.
Urteak pasa dira, baina horrek hor segitzen du.
Ni harritzen nauena da, Udalak, horri buruz sekula ez duela ezer
aipatu, eta jakin nahi nuke, zerk edo nork oztopatzen duen hori
kentzea.
Lehenago, hilerria Elizaren esku zegoen, baina badira urte batzuk
udalak gestionatzen duela, horregatik ordaintzen dugu honi dagokion
zerga, honen mantenurako, eta ondo iruditzen zait zeren orain askoz
txukunago dagoelako.
Baina, baita ere iruditzen zait, Udalak, injustizi hau zuzendu
beharra daukala, ipini dezala, leku berean, orain dagoena kenduta,
beste zerbait, plaka edo oroigarri bat, 1936ko ALTXAMENDU FAXISTAREN
ONDORIOZ HIL ZIREN GUZTIEN OMENEZ.
Soluzio bat eman diezaiola lehenbailehen, zor diogulako, gure guraso eta aiton-amonei.
|
1. maitane - 2005-11-02 | 11:04
bere garaian "ANKAUNDI" izeneko monumentu faxista kendu zuten eta hau zergaitk ez, zenbat gudari azpeitiar hil ziren , aihentzat ez dago oroigarririk?
2. AINHOA - 2005-11-02 | 12:27
LOTSAGARIIA IRUDITZEN ZAIT MONUMENTO HORI HOR IKUSTEA.
NIRE AITONAREN ANAIA GERRAN HIL ZEN ETA ORAIN ALTXAKO BALITZ ZER PENTSATUKO ZUEN?
BENETAN LOTSAGARRIA
3. Azpeitiar bat - 2005-11-02 | 15:48
Gerra zibil horretan abertzale ugari hil zituzten eta Azpeitia bezalako herri batek eskeini behar litzaieke monumentu edo oroigarriren bat beraien omenez, beste herri askotan gertatu den bezalaxe. Hau ez egin ezkero monumentu hori kendu beharko litzateke.
4. beste azpeitiar bat - 2005-11-03 | 16:04
Ados nago kendu egin beharko litzatekeela zentzu handirik ez baitu eta zenbaitzuk mindu ditzakeelako. Bide batez pozten naiz horrelako gauzetaz hitz egitea hemen asko ez baitakite horrelakorik dagoenik ere.
Gauz txiki bat bakarrik, bukaeran proposatzen den altxamendu faxista ordez, altxamendu frankista. Frankismoak faxismotik izan arren ez dira berdiank alemaniako faxismoa eta espainiako frankismoa; biak diktadurak izan arren. Hitzaren esanahi eta definizioari dagoeionean ari naiz.
5. durruti - 2005-11-03 | 16:53
Abertzaleak ez zirenak ere hil zituzten, baita CNTkoak omen zirela-eta hildakoak ere.
Eta nago, oraingo abertzale askok etxerako nahi dituztela hildakoak, eta historia, eta dena. Garai hartan hemen abertzaleak bakarrik baleude bezala, gerra hura abertzaleak nazionalek abertzaleen kontra bakarrik egin balute bezala, mundua gu (guaiak) eta haiek (ez-guaiek) bakarrik osatuko balute bezala.
6. jose inazio - 2005-11-03 | 19:41
Ez det pentsatzen ,orain udalean agintzen dauden alderdiek,monumentu frankista hori kenduko dutenik,lotsa aspaldi galdu zutelako.Hori baino gauza errezagoa eta demokratikoagoa ere egiten ez dutenean.Alegia, herriak aukeratutako zinegotziei bere aulkia bueltatu.
7. Galderak - 2005-11-03 | 20:26
Ez al zuen orduan PNVk indarra erabili? Ez al zuten PNVko gudariek jendea hil orduan? A, orduan indarra erabili behar zala interpretatzen zutelako, ez?
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|