Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  30 minutu soilik

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    30 minutu soilik

    Elkartasuna | Begoņa Elias |  2005/10/27  18:49

    Aspaldiko kontua da, baina gogoratzea beharrezkoa egiten zait. Dakizuenez, Azpeitian, euskal presoak euskal herrira plataforma 1997 urtean sortu zen, honen helburua, gizarteko sektore desberdinak inplikatzea izan zen, helburu batekin, euskal presoak herriratzea.

    Baraualdiak ere egin ziren, 26 txanda, 165 herritarren parte hartzearekin. Etxeetako balkoietan presoen aldeko maindireak ipintzeko kanpaina ere hasi zuten eta gaur egun jarraitzen du, hainbat taberna eta dendetan salgai daude.

    Zoritzarrez, gure herriko presoen egoera ez da batere hobetu, beren familietatik milaka kilometrotara aurkitzen dira, Gotzon Aranburu, isolatuta, 24 ordu edukitzen dute ziegan, bakarrik. Joseba Segurola, Xegu, atxilotu zutenetik ia bi hilabete bisitarik gabe zigortu zuten, kartzelaz aldatu ostean, Azpeititik 1100 kilometrotara, isolamendu ziegan sartu zuten, neurri hori salatzeko, higiene greba hasi zuen, horren ondorioa, bisita guztiak kendu zizkioten, azkenean, orain dela egun batzuk lortu zuen kartzelaz aldatzea, orain Paris ingurura ekarri dute. Jabik ere osasun arazoak ditu, atxilotu zuten momentuan jasan izan zituen tratu txarren ondorioak dira, egunean 9 pastila hartzen ari da, badarama denbora pila bat, osasun-azterketa sakon bat eskatzen, horretarako, aste honetan plantea egin zuen, eskubide hori exijitzeko, badirudi lortu duela, agindu diote, egun gutxi barru ospitale batera eramango dutela. Aipatzeko gelditzen zaizkidan, Txapi, Paterra, Maider, Artola, Etxarte, Pakea eta Iker, denak etxetik urrun.

    Azpeitian, hilero, azkeneko ostiralean 30 minutuko enkartelada egiten da, Bariantean.

    Herriko preso eta iheslarien famili eta senitartekoei eman diezaiogun babesa, guztion konpromisoarekin lortuko dugulako euskal presoak herriratzea.

    .........................

    Hogeitamar minutu gutxi da

    Geure denborai kentzeko,

    Honen balorea handia ordea

    Nahi duguna lortzeko,

    Ostiralean, azaldu zaitez

    Maindirea astintzeko

    Euskal presoak euskal herrira

    Ozenki aldarrikatzeko.

     

     

    1.  Ze gutxiago?! - 2005-10-28 | 09:27
    Guztioi ahoa betetzen zaigu Euskal Presoak Euskal Herrian egon behar dutela esanez.

    Orain, aukera ederra dugu hilero presoen eskubideen alde Senideei (ere) babesa emateko.

    Ni han izango naiz.Ze gutxiago?!

    2.  ni re bai - 2005-10-28 | 14:21
    neure jungo naiz.

    3.  Zazpiretan zazpiehunekin bat - 2005-10-28 | 14:27
    bai hoixe,
    urruti,urrutitxo,
    daudelako,dauzkebelako
    lagunek,senidiek
    gaur bariantera
    gertura gaitezen

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak