Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Nahaste- borraste

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Nahaste- borraste

    Denetik | Begoņa Elias |  2005/10/24  16:38

    Askotan pentsatu dut, zaharrei gehiago entzun behar zaiela, hauek urteen poderioz, asko dakitelako eta orokorrean arrazoia dutelako.

    Gogoan daukat, familiako ospakizun batean, afalostean, hizpidea, besteak beste,  gizona ilargira ailegatu zenekoa, izan zen, alboan 80 urtetik gorako aiton bat neukan, honek, ez zuela ezer sinesten, dena gezurra zela,  bere sinesgabetasunak barrea eragiten zigun, baina alferrik, berean segitzen zuen. Guk, konbentzitu nahian edo, argudiatzen genion, froga moduan, pelikula bat grabatuta zutela, eta berak zion, hori ez zela nahikoa, alegia, Sistiaga-errekan filmatzea ba zegoela, guk, orduan eta algara handiago. Kuriosoa da, lehengo batean, telebistan, gai honi buruz ari ziran hizketan, badirudi, 1969 urte famatu hartan, ilargian atera zituzten argazkiak, adituek aztertu ondoren, engainu bat izan litekeela azaldu omen dute. Gainera, Estatu Batuetan, egin diren, hainbat  inkestetan, %20 edo gehiagok ez omen du sinesten Apolo ilargira iritsi zenik.

    Harrituta gelditu nintzen, eta berehala, aiton hura, gogora etorri zitzaidan.

    Berak, zion, baita-re, hainbeste ordu aldaketari ez ziola ikusten abantailarik, nahasketa baizik, izan ere, eskumuturreko eta etxeko erlojuak manipulatzea, ez zituen gogoko.

    Orain, berriz, gaur egun daukagun psikosia, hegaztien gripea dela eta, ze pentsa eman dit, ez ote den izango farmazi laborategiren bat aberasteko, txertoari esker,  neuri ere, mesfidantza puntu hori garatzen hasi ote zaidan susmoa daukat, agian, urteak aurrera doazen ondorioa izango da.

    Zer esango dizuet ba, gaur irakurri dudan notiziarekin zeharo kezkatu naiz, izan ere, benetako birusa gabonak aldera etorriko zaigulako.

    Honela dio titularrak: Garzonek,  turroia Espainian jango du, Gabonetan, etxera itzuliko da.

    Hegaztien gripea baino okerragoa da niretzat notizi hau, ez ahaztu, 18/98+ Garzonen birusak, Azpeitin, lau herritan kutsatu zituela, Miren Odriozola, Mikel Azkune, Eneko Etxeberria eta Garikoitz Etxeberria, eta Azkoitin, Sabin Juaristi (Torre). Gaitz honi aurre egiteko, gaur egun antidotoa badugu, Kaiera Plataforma ibiltaria.

     

     

     

    1.  osky - 2005-10-24 | 17:51
    Nik klaru daukat estatu batuarrak ez direla iritsi ilargira.Susmagarria da justu errusiak esan zuenean ilargira joango zela,amerikarrak heltzea.Jakinekoa da USAtarren ta errusiarren arteko "pikea",gerra hotza...gainera argazkiak ikusita,lurrean hankamarkak ikusten dira.Ilargian hau ezinezkoa da.banderak ezin du moitu,haizerik ez bait dago.Baina badakizu,bandera trapu bat da haizerik ez badabil.
    Gripearena,naturaren vendetta hutsa da.Baina egia da,gizakiak virusak asmatzen dituela ditua irabazteko.hori tristura.
    Ta 18/98+ prozesua hastakeri hutsa.Hori bai "jugar por jugar".Jendearen sentimendu ta biziarekin ez da jokatu behar

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak