Andraizea
Eguraldi kontuak | Begoņa Elias |
2005/10/22
16:05
Bolada honetan, tamalez, ia-ia astero, urakanak dira albiste, eta horren inguruan beti izan dut jakin-mina hauen izenari dagokionez, izan ere gehienetan emakume izena daramate.
Hau dela eta interneten miatzea pentsatu dut, eta egia esan, bitxikeri bat baino gehiago aurkitu ditut gai honi lotuta.
Izena jartzea, Meteorologiako Munduko Batzordeari dagokio. Dirudienez 1950 urte aurretik, urtea eta alfabetoko hitz bat eramaten zuen, ( 1945A-1946C
), honek nahasketa sorrarazten omen zuen, Irratí-komunikazioetan, horregatik , 1953 urtea geroztik, ekaitz tropikalak emakumeen izenak daramatzate.
Baina, 1978 urtean, EUA-ko mugimendu feminista baten eskaerari esker, gizonezkoen izenak sartu zituzten, Espainolez, Frantsesez eta Ingelesez.
Geure lurraldera itzulita, hemen ere, eguraldiari dagokionez, emakumearekin lotura daukan hitz bat ere badugu, adibidez, andraizea, horrela dio hiztegian hego-haizea aurkitutakoan, nik hemen, askotan entzun izan dut hitz hori (emakumeaizie), eta egia esan, ez zait batere gustatzen, izan ere, zoro, buruarin eta horrelako adjetiboekin erlazionatzen dugulako.
Kuriosoena da, andraizea hitza, etxekotasunez erabiltzeko omen da, horrela diote behintzat 3000 hiztegiak, eta Euskaltzaindia.net-ek aldiz, Bizkaian erabiltzen dela gehien .
Ez dakit zein ilustratu izan zen hitz hau hiztegian gehitzea onartu zuena, baina, nire partetik behintzat joan dadila haize-hartzera.
|
1. Erramun Gerrikagoitia - 2005-10-23 | 16:32
Antza Napoleonek debekatu zuen hiztegian sartzea impossible hitza ze berak Napoleonek zioen ez dagoela ezer impossiblerik, baina oraiko frantzes hiztegietan bai sartzen da hori hitza, dirudienez lar eretxirik eta desegoki opinione horri.
Zer litzateke nahi balute atheoek debekatu hiztegian sartzea hauek hitzak: errosarioa, mezea, eukharistia, eliza, gurutzea, saindu, pulpitoa, fraidea, monasterioa, apezpikua, monagilloa, bereterra, vikarioa, maitinak,...eta etc luzea? Edo vegetarioanoek debetakatu nahi balituzte: txistorra, patea, saiheskia, txirgarra, tripotxa, txuletea, tripakiak, butifarra, hamburgesak, okela salda, bildoskia, ...?
Nire ustez litzateke absurdu totala. Hiztegian sartu beharko litzateke bai, andraize hitza baina baita ere hembraize edo enbraize zein erabili egiten bait da euskaraz.
2. Kepa Diegez - 2005-10-24 | 18:56
Ez dakit, baina geure inguruan andraixe edo enbraixe entzuten dudan bakoitzean, nik ez dut lotzen zuk aipatzen duzun "buruarinkeria"-rekin. Izan ere, badirudi gehiago eragiten diela emakumeei gizonezkoei baino: buruko minak, ondoeza, gogorik eza... Hori dela-eta uste dut ez dela egon behar zentsurarik hitzekin, bai, ostera, hitzen erabilera oker edo maltzurrarekin.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|