Egia ala gezurra?
Botina | Begoņa Elias |
2005/10/16
10:53
Agian aspaldiko kontua izango da, baina nik atzo izan nuen notizi honen berri.
Dirudienez, gizon bat omen zebilen Xoxote inguruan perretxikoak biltzen eta orain arte bila duen onddo ikusgarriena topatu omen zuen, pakete bat, bera ireki eta, ezusteko galanta, 150 miloi pezeta omen zauden barruan, dirua entregatu egin omen du udaltzaingoan, bueno, hau da bertsio bat.
Horrelako notizi fantasioso bat entzuten dugunean, zeresan eta berriketa asko sortarazten ditu.
Nik, lehenengo gauza pentsatu nuena, hau izan zen, neuk behintzat ez nuela dirua entregatuko, horrelako altxorra ez delako egunero aurkitzen, baina, besteek zer egingo luketen jakitea ere gustatzen zaigu eta hori egin nuen, lehendabizi neure lagun bati galdetu nion, honen erantzuna nire berdina, ezetz, gero taberna batera sartu, eta barran dagoen kamareroari galdera egiteko irrikitzen, baina, disimulatzeko, eguraldi kontua atera, gero, ba, ia perretxiko biltzea joateko ohiturarik ba duen , enteratu al den diru asunto horrekin eta abar, baina, azkeneko galdera, zuzena, ia zer egingo lukeen egoera horretan, honek ere gure erantzun berdina, ezetz, eta horrela galdetu nien hainbat lagunei eta denak, ezetz.
Hainbeste pertsonekin hitz egin eta baita enteratu naiz, horrelako kasuetan dirua entregatu ezkero, ehuneko ez dakit zenbat portzentaje tokatzen zaizula, eta ez dela horrelako erraza diruarekin gelditzea zeren numerazioari esker badaukatelako kontrolatzea, eta egia esan beldur pixka bat sortu zitzaidan.
Bigarren bertsioa gaur goizean entzun dut, alegia, 24 miloi pezeta direla, neure baitan pentsatu dut, hasi dituk jaisten, gero pakete kontu hori nola iritsi zen leku horretara, misterio hutsa da, gaurko honek esan dit, avioneta batetik botatakoa omen da, eta narkotrafiko, diru-zuriketa eta abar nahastu dizkit, nobela polizial bat idazteko moduko historia.
Azkenean pentsatu dut dena gezurra dela, baina, gogoratu naiz, orain dela urte batzuk, Xoxote inguruan avioneta bat erori zela, Alemana omen zen, eta zeinek daki...
Imajinazioa behintzat landu dugu, Azpeitiarrak bereziak gara horrelako historiak asmatzen.
Baina, nik egoskor jarraitzen dut, zuk zer egingo zenuke?, eta egia ala gezurra da dena?
|
1. xabi - 2005-10-16 | 15:58
kontue da jakitie ea diru hori pezetatan hala eurotan zeon.
2. Nik - 2005-10-17 | 13:25
Neuk ere ez nuke bueltatuko.Numerazioari buruz,pizkanaka gastatu eta kitto.Baino holako altxorrak ez dira egunero bilatzen,beraz,....poltsikora.Jejeje
3. Aurrekoari - 2005-10-17 | 17:41
Baina hainbeste diru poltsikoan ez da kabitzen.
4. Ni - 2005-10-19 | 11:41
Nik dirua zeinena denaren arabera hartu edo utzi egingo nuke. 150 milioi badira eta mendian galduta, ez behintzat pertsona zintzo batenak, beraz hartu... Baina hori bai entregatuz gero ere ez dut uste jabea azalduko litzatekeenik beraz ehuneko bat edo dena niretzat... baina beti hartzearekin pentsatuta. Gero diru horrekin zer egin ikusiko dut.
Eta maleta batean konstruktore baten izenean edo diru pila bat aurkitzen badut ere... hartu!!
Baina kartera batean 60 euro bilatzen baditut edo gehiago ere, entregatu.
Gauza bat pertsona bati dirua galtzea da, eta beste bat lapurtutako edo azpijokoan irabazitako dirua da.
5. onena - 2006-02-16 | 21:12
GORA GEZURRA EGIA KAKA
6. onena - 2006-02-16 | 21:12
GORA GEZURRA EGIA KAKA
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|