Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Azpeitirako inbento aproposa

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Azpeitirako inbento aproposa

    Higienea | Begoņa Elias |  2005/10/11  19:33

    Gezurra badirudi ere, orain dela egun batzuk, Belfast (Ipar Irlanda) hirian , komun-ontzien (inodoro) batzarra burutu da.

    Notizi honen lotura; http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/misc/newsid_4291000/4291984.stm,, web orri honetan dago.

    Bertan, Europa, Australia, Ekialde Urruna eta Estatu Batuetako 350 ordezkoek parte hartu omen dute.

    Batzar honen oinarria, zera omen da, bainu- publikoak, zer motatakoak izan behar duten orokorki.

    Bertara inguratu diren  parte-hartzaileak, sektore publikotik etorritakoak omen dira, osasun publikoa, kargu-hezigarriak, eta abar.

    Nobedade bezala, bat-batean agertzen den komun-ontzia, aurkeztuko dute, Belfasteko Shaftesbury-ko enparantzan.

    Komun-ontziak, egunez,  lur azpian omen daude, baina ilunabarrean hidraulikoki irteten omen dira, zurrut gehiegi egin eta depositua hustea paretara hurbiltzen direnentzat.

    Batzar honetan parte hartu duten delegatuek,  aztertuko dituzte baita ere, komuneko jokabide aldaketak.

    Neure baitan pentsatu dut, Azpeitian badaukagula zer egina, higieneari dagokionez,  izan ere, asteburuetan, bazter guztietan pixa kiratsa jasanezina edukitzen dugulako.

    Non kokatu komun-ontzi hoiek?, kantoi eta pasabide guztietan.

    Hemen, ziur nago,  komun-ontzi horiek, gau osoan ,  lur-azpitik kanpo egongo liratekeela, bestela, ikusi besterik ez daukagu, nola asteburuetan,  pareta guztiak pixa-leku ofizialak bihurtzen diren.

    Eta ez pentsa, ederra denik, igandero etxeko portaletik irteteko akrobata baten moduan ibili beharra izatea, ditxozezko pixa dela eta.

    Udalak, futbol zelaian 65 miloi pezeta gastatu baditu,  ez litzateke txarra izango hemen aipatu dudan inbentu horretan inbertituko balu , nahiz eta pentsa , arazo nagusiena  helduen heziketan  dagoela.

    Bukatzeko, pentsa tabernetako komunak zerbaiterako daudela.

     

     

     

    1.  Diputazioak, ez? - 2005-10-12 | 08:33
    65 Miloiak ez al ziren ba diputazioarenak?

    2.  Begoņa Elías - 2005-10-12 | 09:11
    Arrazoia duzu, Diputazioak eman du dirua, baina udalak bideratuko zuen diru laguntza hori, ez?, horrekin esan nahi dut, hortik zati bat hartzea bazeukala beste premiazko arazo batzuei aurre egiteko, ondo dago kirol instalakuntza berriak egitea, baina, hemen dena ez da futbola, beste gauza asko dauzkagu egiteko. Gaņera, diru kontuak utzita, hemengo arazoak berdina izaten jarraitzen du, hau da, zoko guzietan pixa egiteko ohiturarekin bukatu beharra dagoela.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak