Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Begoņa Elias »  Kontseilua. Konpromisoak

Begoņa Elias

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Kontseilua. Konpromisoak

    Euskara | Begoņa Elias |  2005/10/6  08:09

    Orain dela egun batzuk lagun batek e-mailez bidali zidan Kontseiluako iragarki bat; izenburua: Euskara ikastera animatu.

     Mezuaren mamiak honela zion: Gutariko bakoitzat lagun bat euskaltegira eramanez, bultzada handia emango geniokela helduen euskalduntze-mugimenduari, gure konpromisoa, euskara erabiltzeaz gain, lagunak euskaltegira eramatea zela. Bukaeran eskaera bat, mezua zabaltzeko ahal nuen guztien artean.

     

    Uztarriako bloga aprobetxatuz hor doakizue gonbitea, hasteko, anbulategian arratsaldetan telefonoa hartzen duen pertsonari, (lehengo batean lagun batek esan zidan erderaz hitzegitera behartu zuela, euskaraz ez zekielako); bigarrenik,  Azpeitiko udaltzainen artean euskeraz ez dakitenei. Izan ere, badira orain dela urte batzuk sartu zirenak erderaz barra-barra egiten dutenak, momentu hartan euskara ikasteko konpromisoa hartu bazuten kunplitu dezatela, eta  bat-batean gertaera bat gogoratu dut, munizipalekin lotuta, noski. Kasualitatea izango da bainan alfabetatzera euskaltegira joaten nintzenean kontatutakoa da.

    Olazko Amaren plazan , Chaplinen aurrean, kotxe bat espaloi gainean aparkatuta omen zegoen, udaltzain bat inguratu eta honako hau idatzi omen zion isunean: Por aparcar el coche en la acera frente al bar Zoki (Batzoki).

    Aurreko iritziarekin lotuta, pasadizo polit bat kontatuko dizuet.

     Saninaziyuetan gertatutakoa da orain dela pare bat urte.

     Bi lagun taberna batera sartu ziren trago bat edatera, berehala gauza batek harritu zituen.

    Hi, ikusten al dituk alboko bi beltz hauek euskaraz hitzeiten.

    Bai, egiye, oso rarue dek, ba galdetzea natxiek.

    Aizu, barkau, nola da posible zuen artean euskaraz hitzegitea?

    Ba, oso erraza, begira, biok Afrikarrak gara bainan bat leku batekoa eta bestea beste muturrekoa, bakoitzak geure hizkuntza daukagu eta geure artean  komunikatzeko era bakarra euskaraz mintzatzea da.

    Eta, non ikasi duzue euskaraz?

    Ba, ni Lazkaon bizi naiz eta bestea han inguruan.

    Ba, oso ondo, segi holaxe.

    Hau dek hau, gero esaten diabe zaile dala euskeraz ikastie, borondatie ipini ezkeo dana dek posible.

    Bai motel!

    ................

    Bukatzeko,IRAKUR EZAZU MEZU HAU ETA ZABALDU AHAL DUZUN GUZTIEN ARTEAN

     

     

     

     

     

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak