Azpeitia Europari begira
Garraioa | Begoņa Elias |
2005/09/29
15:19
Herri barruan eta beste herri batera edo lanera joateko, dagoen garraio publikoa erabil ezazu. Horrela zioen udaletik jaso genuen mezuak, baten baino gehiagok amorru biziz irakurriko zuten lerro hau. Izan ere Azpeititik kanpo lana egitea egokitu bazaizu; Arrasate, Oņati, Elgoibar eta abar, derrigorrez kotxea hartzera behartzen zaitu, garraio publikorik ez daukagulako leku horietara joateko. Tolosara joateko ezer gutxi, Donostirako berriz astegunetan nahiko aukera ona baina zerbitzua, nahiko txarra, zenbait egunetan eta gero eta sarriago eserlekurik gabe edo lekurik ez dagoelako maiz jendea autobusera sartu ezinik geratu da.
Asteburuetan gertatzen dena, ordea, lotsagarria da, larunbatetan %50 gutxiago eta igandetan berriz bi autobus soilik joateko eta berdin itzultzeko.
Herri gutxi egongo dira Azpeitia baino okerrago garraio publikoari dagokionez, ez daukagu trenik, 1986 urtean Urolako trena kendu zuten gero 1998 urtean lurrunezko trena martxan jartzeko, diru pila gastatuz. Trena kentzerakoan defizitarioa zela esan zuten baina komunikazio alorrean garrantzitsua zen zeren Zumarraga-Zumaia elkartzen zituen herri pila zeharkatuz.
Azpeitiak Europari begiratzea nahi badu gauza asko aldatu beharko ditu, garrioari dagokionez behintzat, hemen garbi dagoena zera da, Europa mailako zergak ordaintzen ditugula baina Hirugarren munduko zerbitzuak jasotzen ditugula.
|
1. milagros - 2005-10-04 | 09:43
aspaldi batean autobusa egoten zen, Azpeitiko plazatik irten eta landetara joaten zen langilearen ordutegiak jarraituz
bainan ori ere kendu zuten, geroago trena, nik galdetzen dut zenen interesen gaitik kendu zen, justu Martxieleneko enpresa erditik pasatzen zen eta orain pusketa ori beraientzat hartuta dute, herriari galdetu zioten trena kendu aurretik ? zertarako, erdaraz esaten den bezala (yo me lo como y yo me lo guiso) nahi dutena egiten dute beti. Donostiatik zumaira, eta alderantziz ordu erdira dauzkate trenak, autobusak , baina iristen zera Azpeitira eta kotxea ez baduzu galduta zaude bai kanpora lanera joateko eta abar, gero gainera adarra jotzeko esaten digute udaletxetik garraio publikoa erabiltzeko ! hi jarduyok beste bateiĄ
2. Miren Albizu - 2005-10-05 | 12:58
Gipuzkoako "egunkari" batean azaldu ziren datuak zionez Urolako populazioak oso gutxi erabiltzen dun garraio publikoa, beste eskualdetakoekin konparatuz. Ez zuten ondoan jartzen ze nolako garraio "publikoa" dugun, eskualdeka.
Donostikoa, (besterik dugula esatea ere):
Maiztasuna, Tolosatik 10 minutuero autobusa edo/ta trena, Zarauztik 15-30 minutuero, bata edo bestea. Azkoitia-Azpeitia-Zestoa. Urolatik ordubete ordu "puntetan", eta hain suerte onarekin bi autobusak (La Guipuzcoana eta Euskotren) ia ordu berdinean. Hori koordinazioa!!!!
Prezioa: 7 joan etorria Azpeitiatik, eta Donostian zentrotik urrutira joan behar izan ezkero beste 0,95 urbanoa. Hori bai bonobusa izan ezkero, Donostian %30 gutxiago ordaintzen duzu, naiz eta hilean 3 aldiz erabili. La Guipuzcoanako bonoa, astean 4 aldiz erabiltzen baduzu ez da errentagarria ateratzen, ezta zubi luze xamarra suertatzen bada ere.
Ez dut La Guizpucoanan azken bi hilebetean ibiltzeko aukerarik izan; abustuan erabat murrizten dituztelako autobusak, oso arraroak geralako irailean oporrak hartzen ditugunak edo uztailean..., baina abusturarte autobusetako txoferrak, mugikorra erabiltzen dute bidaiaren "partea" emateko, eta ez zuten (uztailean) "esku askeak" oraindik.
Eta gainera aurtengo uztirrian, garraio publiko ezin hobea dugula zioen ez naiz gogoratzen nork...
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|