Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: umeak

    ««Itzuli blog osora

    Magia

    Musika, umeak | Iosu Badiola |  2006/10/10  19:28

    Igandean axka-axka eginda nengoen. Leher eginda. Hanketako bolak erabat kargatuta neuzkan. Jota aurkitzen nintzen. Jo gabe, baino jota.

    Bezperan bai jotak. Eta berriro ere jotak. Gero trikitrixa. Bestelakoak. Pasodobleak. Txarangak. Agarrauak…Jo ta ke.

    Baino Luix eta Estibalitzen ezkontza festan abesti berezi bat ere entzun zen. Elizkizunean. Estibalitzen iloba batek, Anek (5 edo 6 urtekoa bera) abestu ziena. Ziguna. Momentu hunkigarria huraxe. Emozionatu egin ninduen. Sudur puntan halako hazkura bat somatu nuen. Begiak malkoz bete zitzaizkidan. Gainezka egin aurretik gora begira jarri behar izan nuen. Bestela masailetatik beheruntz zetozen…

    Ikaragarria da musikak sentimenduak puri-purian jartzeko duen indarra.

    Miresgarria da, baita ere, umeek sortarazten diguten samurtasuna. Sentsazio goxoa. Nire ilobarekin ia egunero bizi dut gozamen hori. Dagoeneko 10 hilabete ditu. Ikuste hutsak bete egiten nau. Bere irrifarreak gainezka jartzen  nau. Parre algarak, aldiz, pozez lehertu arazten. Attitte ta amama ere gaztetzen ari dira.

    Bi altxor hauek batu ezkero, musika eta umeak, imajinatu emaitza.

    Txarrena Inoxen sartu orduko hango “musikak” zapatuko magia dena zapuztu zigula.

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: itxaso | 2006-10-16 | 22:03

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak