Gaia: gazteak
««Itzuli blog osora
Gezur handi baten oinarritutako benetako pasadizo txiki bat
Gizartea gazteak | Iosu Badiola |
2005/10/6
12:26
Aurreko zapatu baten erdi kaleko taberna baten komunera joan nintzen. Barruan baten bat zegoenez, ate ondoan zain jarri eta inguruko gazteei
begira. Halako baten larri xamar balego bezelako itxurarekin, urduri,
gazte bat komunera sartzen hasi zen. “Ni re zai nitxiok” esan nion.
Halamoduzko muturrarekin begiratu zidan, baina nire atzean zain geratu
zen. Eginbeharrak eginda barrukoak irten zuenean ni sartu eta nire
itzala balitz bezela beste gaztea atzetik sartu zen komunean. Txixa
egiteko paretako ontzia eta kaka egitekoa bata bestearen aldamenean
ditu komun horrek, dena batera. Ez nion inportantzi handirik eman eta
“eztek earki eongo” pentsatuz nik neure barruak usteari ekin nion.
Erdi
hustuta nengoela “nahi al dek raia bat?” galdetu zidan irin antzeko
hauts txuri batez betetako poltsatxo bat erakutsiaz. “Hi re txerrikei
hoyekin ibiltze al haiz?” galdetu nion. Ikustekoa izan zen haren
aurpegia. Ez nion antzematen edo muturreko bat emango al zidan edota
zeharo minduta geratu zen. “Arrazoie daukek“ eta ezertxo ere probatu
gabe poltsa ixten saiatu zen. Saiatu esaten det, eginhalak egin, ez
baitzen gauza izan poltsa ixteko. Depositua hustu nuenean “itxiko al
diek?” eskatu zidan urduri “ezin diat ixten asmau. Korapillo bat
eiyok”. Poltsa hartu nion, komunzulo parean jarri “eta kumunea botatzen
baiat?”
Hor bukatu ziren gure hitzak. Baina geure aurpegiek hizketan jarraitu zuten.
Atea ireki eta kanpoan beste gazte bat zegoen zain. Gu biok komunetik irteten ikusita auskalo zer pentsatu zuen.
Orain kalean ikusten dudanean ezikusiarena egiten du. Badaukat ordea, berarekin pare bat hitz egiteko gogoa...
Lotura zuzena |
4 erantzun. Azkena:
Patxitrapero | 2005-10-08 | 13:09