Gaia: eta
««Itzuli blog osora
Acta est fabula
Eneko Aritza eta Ximena | Iosu Badiola |
2006/07/9
17:40
Lelere, lerele, lelere, leire
Sanferminetan ikusi zaituztete.
9 hilabetez lurpean egon ondoren, azkenean aingura altxatu degunean bizitzari aurre egin beharra daukazue. Acta est fabula. Bazen garaia!
Xelebrea da zuena: hitza zabaltzea hain gustukoa dezuten arren, hitza ezkutatuta ibili zerate. Are gehiago: elkarrekin elkarregi egoteagatik elkartasun egunean pott!
Zuenak sentsazio gazi gozoak sortu dizkit. Gezurrak hegi batera utzi eta egia plazaratzeko denbora luzeegia hartu dezutelako, gaziegia. Gozoa berriz, badakizue zeba.
Azpeitiratu arte ezin gehiago esan. Eutsi goiyei!
Tutik ulertu ez dezuenok lasai. Ez naola burutik jota
Lotura zuzena |
15 erantzun. Azkena:
neu | 2006-07-28 | 11:28
Ze arraio?
Romeo eta Julieta | Iosu Badiola |
2006/03/28
09:28
Jai arratsaldean ez zen soziedadera futbola ikustera agertu. Realak poz gutxi ematen diola eta planak aldatu ditu. Hemendik aurrera bestelako planak egingo ditu. Aloņamendira joan ote ziren herenegun?
Bere ezizena topatu du. Lehen 4tik 2. Orain 4tik 3 edo 4tik 1. Nondik begiratzen denaren arabera.
Gu, bi koadrilak noiz afaltzera joango zain, eta hauek, zapatuan, biak bakarrik joan. "Mano a mano". Ze arraio?
Lastima ordubete gutxiagoko gaua izan zutela. Motz joango zitzaien. Orain lanera joateko amorratzen egongo dira. Biak. Seguru. Jai ta aste batera? Puff! Bejondeizuela!
Behin gauza bera esan nion Urnietako ikasle bati: "Bejondeikela!" Nonbait inoiz ez zuen espresio hori entzun eta hala galdetu zidan:; "Hori zer da ona edo txarra?"
Harena zer zen ez naiz akordatzen. Zuena ona izango dela seguru nago. Urte askotako!!
Lotura zuzena |
15 erantzun. Azkena:
Bigarren koadrila | 2006-04-10 | 13:23