Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Zahartzaroa

    ««Itzuli blog osora

    Nola bukauko ote diat?

    Zahartzaroa | Iosu Badiola |  2006/03/1  11:03

    Loiorala noa. Bide zaharretik. Hortan, igerilekuko zelaiak pasa eta xanjuandeiko azkeneko etxeak baino pixkat lehenago kotxe bat dator eta gelditu egin da. Azpeitia aldera begira. Bere bide erdian. Ez da baztertu. Atea ireki eta gizon edadetu bat jeitsi da. Tente dago. Atea zabal-zabalik duela, atea eta kotxe artean, bere praketako kremailera jeitsi nahian dabil. Halako batean lortu du jeistea eta zera ateratzea ere bai. “Eztek ba karretera erdi erdiyen txixeiñen hasiko?”

    Ba, bai. Lasai-lasai bere ateari ari balitzaio bezela txixeiñen hasi da. Ez dakit atea busti duen hala ez baina txixa erreka luzea da. Desertu baten erdian dagoen sentsazioa duela dirudi. Inguruan bera bakarrik dagoenekoa. Inguruan jende dexente ordea. Bi aldeetatik jendea pasieran, batzuk ume txiki eta guzti. Ta gure gizona lasai. Arindu ederra hartzen ari da.  Ez dakit gero zer egin duen ordea…Bukatu baino lehen Loiolarantz jarraitu  baitut bidea. Ezin nuen gehiago.

    Hasieran lotsa sentitu det. “Nere atte balitz, hau lotsie!” Baino lotsa zela uste nuena gupida bilakatu zait. Errukia. Lastima eman dit agureak. Pena izugarria.  “Altzeimerra ote zaukek?”

    Zer pentsatu haundia eman dit ikusitakoak. Bizitzak. Gizon horrena udazkenean dago. Eta onartu egin behar. Lotsak alde batera utzi eta datorkigunari ahal degun moduan aurrera bultzatu behar. Bizkarra emateak ez dit balio. Zein gogorra izango dan zenbait egoera onestea. Zein garrantzitsu eta txalogarri den hala eta guztiz ere agurea maitatzen jarraitzea. Gure laguntza eskeintzea.

     

    “Nola bukauko ote diat?”

    Lotura zuzena  |  2 erantzun. Azkena: Iñigo | 2006-03-02 | 15:41

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak