Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Menpekotasunak

    ««Itzuli blog osora

    Estraperloan

    Menpekotasunak | Iosu Badiola |  2006/11/14  15:02

    Oraintxe ere eroi naiz. Bakoitzean “gaurkoa azkena” esaten diot neure buruari, baina beti bizioan erortzen naiz. Inork ere ez dit antzeman, baina. Izan ere, hain da tentagarria batere esfortzurik gabe nahi adina eukitzea. Ezer egin gabe. Errazera ohituta, lan egitea gero ikaragarri kostatzen da.

    Hasieran lotsa pixkat ematen du poteekin alde batetik bestera ibiltzeak. Zorroan sartuta, noski. Zer daramagun inork igarri ez dezan. Behin lotsa galdutakoan, ordea, poltsik gabe, bistan eramaten ere ausartzen dira beste batzuk.

    Boladak izaten ditut “Nahi al dek?” galdetzen didatenean ausart eta ozen “Ez. Ez det behar” erantzuten dudana. Azkenaldi hontan, beti baietz. Bila ere, eskean, joan izan naiz.

    Askatasun osoz geure kasa bizitzera joan ginen askok ere, inoiz baino menpekotasun haundiagoa degu. Bai bakarrik edo bai bikotearekin bizi, ezkonduta ala ezkongabe.

    “Tuper”etaz ari naiz. Hori bai inbentoa! Amak prestatutakoa geure etxeetara kontrabandoan eramateko erabiltzen ditugun plastikozko ontzietaz.

    Txikitan, amamak paga eskeinitakoan  “Igual da amama. Eztet ber” esaten genionean bezela sentitzen naiz, nahiz eta hartzeko amorratzen egon. Amarengana, gurasoengana bazkaltzera joandakoan zeoze sobratzen bada:

    -         Nahi al dek etxeako?

    -         Ez ama. Ez det ber. Badauket jatekue

    -         Hik zea eukikoek, poteko maionesa bai.

     Hobeto pentsatzen jarri eta, “hori emanez gero erosketak egin beharrik ez. Gainera, mundiala zaohan”.

    -         Attentzat gorde zezu

    -         Attentzat bazeok

    Orduan attek sartzen dira konbertsazioan:

    -         Bai, semie gizona baino geyo mimatzezu! Jateko goxuenak hiretzat gordeta eukitzetxik…

    -         Ixilik eontzaite gezurrik esan gabe!

    Erabat jeloskor jartzen omen dira attek holako egoeretan. Ez da gutxiagorako izango! Gutizi danak etxetik joan den mukizuak (40 urte izan arren beti mukizu) muturren aurretik kentzen dizkizula ikusteak ez du grazia haundirik egin behar.

    Azkenean, ni berriz ere pote ta guzti nere etxera.

    Ez da izaten amek jatekoa eskeintzen ez duten egunik. Hortaz pote zahar hoiekin atzera eta aurrera. Beteta ekarri eta hutsa, garbitu eta atzera berriz amarengana (zikinak itzultzen dituztenak badira).

    Pote bat hartzera joatea, beraz, ez da gaur goizeko kontua.

    Lotura zuzena  |  3 erantzun. Azkena: patxitrapero | 2006-11-15 | 10:05

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak