Gaia: Kultura
««Itzuli blog osora
San Inaziyo arrantzuan
Kultura argazkiak | Iosu Badiola |
2005/09/29
10:25
Uztarriaren izenean
tarte hontan idazteko aukera eman zidanaren gomendioz Azpeitiko argazki denda
bateko eskaparatera hurbildu nintzen bertako argazki batzuk direla ta. Bertan,
zenbaiten ametsak egi bihurtzea posible dela ikusi nuen, argazkitan bada ere.
Azpeitiak hondartza
Zelai Luzen (kotxe zarata eta martxieleneko kearen ordez); Loiolako
Basilika aurrea Veneziaz mozorroturik; San Inaziyon mirari bat bezela Amuko
zubia Loiolan eta bertan gure patroia amua nork helduko zain; enparantza
nagusiko portua udaletxeko gure patroien (edo piraten) txalupaz betea; Urolako
trena berpiztua...
Zoritxarrez bat egi
bihurtuko dela ziur nago. Enparan ondotik datorren autobidea.
Xabier Arenasi
zorionak, bai ideiagatik, eta baita ideiak gauzatzean lortutako emaitzagatik
ere. Zinemarik gabe gaudenez argazkiak ikustera joan beharko du amets egin nahi
duenak.
Lotura zuzena |
Erantzun bat.
Enekoitz Esnaola | 2005-10-03 | 17:52