Gaia: Karnabalak
««Itzuli blog osora
Kanpokue xalaue, oin, etxekue baldin bada...
Karnabalak | Iosu Badiola |
2008/01/30
20:11
Demagun datorren astearte eguerdia dela, hau da, karnabal asteartea. Kalean jende multzo bat mozorrotuta dago. Hala moduz dabiltza. Musikarik ez baina dantzan (barruan daramate doinua). Badakizue, egun horretan azoka bitxi xamarra izaten dela. Batek porruak erosi, mikrofono bezela hartu eta kantuan. Bestea (tenista jantzitako norbait) arraultzak erosi eta tenisean, raketa osorik baldin badauka behintzat. Bestea oilaskoa erosteko tratua egiten baserritarrarekin. Beste batzuk baratxuri sorta erosi eta ea zeinek gordinik ale gehiago jan apustuan…
Aitorren ama azokan ibili eta gustura etorri da:
“Halakon semie azokan zabilen gau pasa einda. Gona motx batekin. Kataplinek ertenberrien gona azpitik. Zenbat parre eindeu! Intxantie zeuen. Baserritarrakin tratuen hasi da kalabazin txikiyek dauzkela esanez, beak beste hori haundiyoue daukela… Baserritarrak, erakusteko esaten ziyon. Hainbeste hitzeitiei laga eta demostratzeko…Berdekeyen han jardun debe. Nahiko parre eindeu. Xalau-xalaue zauen. Pelukie bate moiture eingabe zamakiyen…”
Zer gertatuko zen, ordea, “halakon” seme hori Aitor izan balitz?
- Hi, Aitor hire ama.
- Nun? Gazenai hemendik! Hau dek lotsie.
- Ze Aitor! Ze eitek oindik etxea jun gabe! Hori al dek ba itxurie! Pixtraje hori! Jun ai ohera derrepentien, jarri hemen baztarrak lotsatzen eta!
- Bo ama, lagaizu pakien! Erosi ber dezuna erosi ta jun zaite hemendik!
- Pelaje hori! Hoiek dituk begiyek. Lora-lora eindeko begi hoiekin noa hue! Disgustotako lain e eztiau eiten zuekin. Eonai attek ikusten bahau, harek arreglauko hau!
- Holako ondo pasatzen ai ginen ta …
- Ta erretiratzeko asmoik ez al daukek? Etzi examine euki ta hau badek fundamentue! Etorri ai nei berriz zakuka suspentsokin ta…
- Zu azaldu zean arte earki gabiltzen ba, eh…
- Gona motzoik ezin al huan jantzi? Behin onuzkeo bategabe ertezak danak bisten ditukela! Hoyeituk beruek hoyek!
- Gero hitzeingo deu nahi bazu, oin lagaizu pakien. Ridikulue eiten ai zea ta hemen…
- Ridikulue? Ispilu baten ikusiko bazinete… Nik ridikulue? Gañea, ze usai botatzek ahotik? Zeinena dek usai hori? Whixki eran al dek?
- Zea erango nun whixki! Zuk emandako diruekin behintzet asko ezin eran…
ONDO PASAU KARNABALAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Aitorren amak ikusiko balitu...
Lotura zuzena |
4 erantzun. Azkena:
EnekoitzEsnaola | 2008-01-31 | 17:40
Hementxe dala!!
Karnabalak | Iosu Badiola |
2006/02/21
08:24
Din
don! Etxeko tinbrea. Goikoa. “Ez ba! Oiñ e nei tokau ber! Ze eingoiat
iriki eo kasoik ez?”. Zulotik begiratu det. Etxepeko bat da. “Ez
bildurtu, eh!” diar egin diot. Izan ere atea ireki diodanean
mozorrotutako Iosu bat ikusi du. A ze piura! Ikasle batek mozorro bat
ekarri dit eta probatzen ari naizela ate joka etorri zait. Ikustekoa
haren aurpegia! Ridikulo xamarra sentitu naiz. Imajinatzen haizeak atea
itxi eta kanpoan geratuz gero? Ta hori ez dakizuela ze mozorro
neraman…Hasi dira ba karnabalak nire etxean. Egia esan, aurreko astetik
ari naiz zertaz disfrazatu erabaki ezinik.
Festa
bereziak dira hauek. Mundialak. Ostegunean Tolosara joango naiz
zapatura arte “apopillo”, Erreka baserrira. Gero Azpeitian. Aurten
ostiralean ez digute jairik eman. Ba, egin behar bada, lana egingo
degu.
Tolosako
onena txarangak dira. Gau ta egun guztian zehar txaranga pilo bat
ibiltzen da jo batera eta jo bestera. Jo kantu bat eta jo bestea.
Herria alaituz. Inguruan saltoka jende andana. Zahar eta gazte.
Jairarte ez da inor mozorrotzen. Hala, segituan antzematen diete igande
bitartean mozorrotuta joaten diren kanpotarrei. Behin, ostegun gauean
“hoiek ez dituk tolosarrak” esan zidaten. ”Kantie jotzeiabe”. Emakumez
jantzitako lau gizonezko. Bat biboteduna. Benetako biboteduna.
Ezagunak. Azpeitiarrak. A ze parre mordoa egin genuen.
Jaian,
astelehenean eta asteartean berriz, denak disfrazatuta. Onak eta ez
hain onak. Denetatik. Lan handien emaitzak ikusten dira. Imajinazioa
ere bai.
Azpeitian
neretzat onena astelehen gaua izaten da. Mozorro gaua. (Uztarriako
inkestan botu gehien duena Txikiteo Elegante eguna den arren).
Askogatik. Urte osorako pilak kargatuta geratzen naiz, trapu zahar
baten antzera bukatu arren. Urteko gaurik zoroena izaten baita. Parre
gehien egiten dudana. Antzerki zalea izaki, herri osoa antzoki
bihurtzen den momentua da. Bakoitzak bere papera borobilduaz. Paperak
galdutakoak ere bai… Urte batzutan anbientea jeitsia egon da, baino
berriro ere indartu da gau hortako festa giroa. Herri giro ederra
egoten da. Jende heldua ere animatzen den festa da. Poza ematen didate.
Txikiteo
Elegante eguna ere gustokoa det, baino gutxiago. Onena, egun luzea
izaten dela eta, denerako denbora ematen duela. Ahal denerako behintzat
bai.
Hau
dena borobiltzeko: Hementxe dala, je! Hementxe dala, tralalara…astearte
goizeko txaranga. Berezia. Azpeitiarra. Orain 10 urte ospitalean
nengoela ere telefonoz entzun nuen. Ohetik. Bezperan ospitalekoei ordu
hortan hotseiteko baimena eskatu eta lagun batek bere etxe paretik
txaranga pasatzean hotsegin zidan (artean mugikorren moda iritxi gabe
baitzen). Elurra mara-mara bota zuen urte hartan.
Bukatzeko Azpeitiko tabernariei eskaera bat: Madrazotarrek orain dela 3-4 bat urte Hementxe dala!!
kantuaren bertsio bat grabatu zuten eta tabernariei oparitu.
Txunba-txunba bertsioa. Ia aurreko urtetan baino gehiago jartzen duten,
anbientea izango baitute entzuten den tokietan.
ONDO-ONDO PASAU DANOK KARNABALAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Lotura zuzena |
6 erantzun. Azkena:
GUSI | 2006-02-27 | 12:19