Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    Gaia: Itxurak

    ««Itzuli blog osora

    Itxuragabekeria

    Itxurak | Iosu Badiola |  2006/01/12  22:42

    Urte batzuk pasatu dira erregeen kabalgata hura izan zenetik. Paje bezala irteteko prestatzen ari ginela, orduan zinegotzi zen batek zera esan zidan: "ze xinple die trajiek, eh, baino kalien ikusite eundoko itxurie ematebe." Halaxe da. Beti iruditu zait traje dotore eta ederrak jantzita etortzen direla erregeak. Eskuetan traje horiek hartuz gero ordea, oso xaxtarrak dira. Dena itxura. Behin ETBn programa batzuetako dekoratuak ikustean eta sentsazio berbera izan nuen.

    Gutxirekin asko bezela itxuratzea ondo ikusten dut horrelako ekintzetan: antzerkietan, tanborradan, ihauterietan… fikziozko zerbait adierazi nahi dugunean, alegia. Xarma horrek du. Imajinazioa eta sormena lantzeak.

    Bestelakoetan aldiz, benetakoetan, itxurakeriak alde batera utzi eta bakoitza den bezala azaltzearen aldekoa naiz.

    Askorekin, itxura ona ematea erreza da, emaitza ona lortzea ere bai. Baino askotan itxuran bakarrik geratzen gara, hau da, jende aurrean handi itxura ematen saiatzen gera, diru asko gastatuz horretarako, baino itxuran bakarrik geratuz. Barruak hutsak dauzkagulako. Bizitza hutsa.

    Gauzei duten funtzioaz gain, itxuraren funtzioa ematen diegu. Arropak, bidaiak, kotxeak ez ditugu berez, hotzik ez pasatzeko, jendea-tokiak ezagutzeko edo leku batetik bestera joateko bakarrik erabiltzen. Itxura bat emateko ere erabili ohi dira. Sikiera gutxirekin emango bagenu handi itxura...

    Eta guk bideratu beharrean, geure itxurak gure bizitza bideratze horrek ez dit graziarik egiten. Itxura txarra hartzen diot. Itxuragabekeria da.

    Lotura zuzena  |  25 erantzun. Azkena: Ni | 2006-01-17 | 09:56

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak