Gaia: Baloreak
««Itzuli blog osora
Zergatik ez denentzat berdina?
Baloreak | Iosu Badiola |
2006/03/21
09:09
Baloreak
krisian dauden garai hauetan, baloreetako bati buruz dudan iritzia
zuekin konpartitu nahi det. Begirunea. Errespetuari buruzkoa.
Hiztegiek
honi buruz zer esaten duten ez dakit. Niretzat pertsonak pertsona
bezela tratatzea da errespetua. Animaliak animali bezela. Izadia izadi
bezela. Bakoitza den bezela tratatzea, alegia. Eta inor ez da inor
baino pertsonago. Denak berdinak gera.
Lehen,
garai batean, bata bestearekiko errespetua gauza normala zen.
Esfortzurik gabe jendeari ateratzen zitzaion jokabidea. Naturaltasunez
azaltzen zen bertutea. Zer esanik ez gurasoei, herriko apaizari,
medikuari edo “maextrei” zitzaien errespetua. Akaso gehiegia. Inork ez
baitzituen haien ekintzak kuestionatzen. Dena balekoa izaten zen haiek
esana/egina baldin bazen. Zenbaitek beldurraren ondorioz errespetua
ziela ere ezin ahaztu.
Orain,
aldiz, orokorrean errespetua galtzen ari da. Pertsonak ez dira pertsona
bezela tratatzen. Horretaz gain, mediku, irakasle, norbaitek zerbait
fede onez egin arren hanka sartu badu, akabo. Direnak eta bi egingo
dira ahal den diru gehiena kentzeko akusazioa egiteko. Gauzak ondo
eginez gero, gaitzerdi. Oker eginez gero berriz denuntzia azkar.
Esate
baterako, inoiz jarri al gera medikuena zein lan zaila den aztertzen?.
Gorputz bakoitza mundu bat. Denak desberdinak. Erraza izango ez bazaie
ere zeoze esan/egin egin behar aurrean daukatenari. Askotan bale. Eta
batzutan kale. Denok “xegurolak” izango bagina aurki medikurik gabe
ginateke.
Zein ote da honen arrazoia? Beraiek galdu ote dute errespetuz tratatzeko duintasuna?
Kirolariak
dira gaur egun, errespetua dutenak. Gehiegizkoa askotan. Lehen mediku,
maixu, gurasoek, apaizek zutena orain kirolariengana pasa da.
Errespetua eta miresmena dituzte, pertsona bezela ez baititugu hartzen,
jainko bezela baizik.
Gero
eta gizarte indibidualistago batera goaz. Ondorioz hori da baloratzen
dena. Geure buruaz bakarrik arduratzea. Besteak zer axola? Nola ulertu
bestela lagun hurkoa laguntzea xede zutenei errespetua galdu eta
beraien afizio bat lantzeko adurra dutenek irabaztea?
Lotura zuzena |
8 erantzun. Azkena:
maitane | 2006-03-22 | 12:12