Gaia: Azterketak
««Itzuli blog osora
Azterketak
Azterketak | Iosu Badiola |
2005/11/24
19:54
Aste
hau azterketaz betetakoa izan da. Azterketa ofizialak. Abixatutakoak.
Bestelakoak ere jartzen baititut: azterketa sorpresak.
Hau
idazten hasi naizenean ikasleak azterketa egiten ari dira. Ni begira.
Lehen denbora guztian tente egoten nintzen, batetik bestera mugituaz
inork kopiatu ez zezan. Umiliazioa zen kopiatzea. Orain, aldiz, beste
azterketak zuzentzeko aprobetxatzen det denbora. Daukagun fama baino
askoz lan gehiago egiten degunez irakasleok, etxerako lanak kentzeko.
Hortaz, estrategiak asmatu behar lana lasai egin ahal izateko:
azterketa desberdinak ipini, toki zabal batera eraman…. Izaten da hala
ere, horko galdera, hango zalantza. Formula esango al diodan, hori ze
orritan jartzen zuen, ia ondo al doan…xantu aurpegia jarririk. Nik txinoz ari balira bezela. Ez ulertuarena egiten diet. Edo badakizu hori ezin dizudala esan, txikito!
Gorka bekosko ilun bat kopetan jantzita dago. Iñaki etsita errekuperaketa noiz izango den galdezka. Mikelek hi haiz kabroia
esaten dit begiradaz. Borjak metroko muturrak ditu. Naiarak irribarrea.
Jose Mari kalkulagailu gabe etorri da. Azterketa batera kalkulagailurik
ekarri ez! Oso ondo. Ba eskuz egin ariketak. Nahi badezu puntu bat kobratuko dizut nire kalkulagailua uzteagatik. Ia horrela ikasten dezun…
Kalkulagailurik gabe egitea erabaki du. Mikel kopiatzen harrapatu eta
azterketa kendu diot. Tonto jarri ez zait ba! Gero barkamena eskatu
dit. Bakarka.
Oso
seguru egon behar izaten det norbait kopiatzen ari dela akusatzeko.
Txuleta ateratzen dutenei kopetan antzematen zaie. Neu ere kopiatutakoa
naiz. Beraz, sarritan ikasleekin identifikatuta sentitzen naiz. Nik
hori dena bizita daukadalako. Zein aberatsa den gauzen bi alderdiak
ikustea!
Ikastolako
azken azterketa: literaturakoa. Errekuperaketa zen. Gainontzeko dena
gaindituta nuenez, hura ere gainditu eta selektibitatera. Txuleta bat
atera nuen eta igarri irakasleak. Nigana zetorrela nik poltsikoan
sartu.
- Haber Iosu. Atera poltsikoan sartu dezuna!
- Nik? (Tonto planta eginez) Harrapatu natxik!
Tente
jarri eta hustu nuen poltsikoa. Mukizapia, etxeko giltzak, txanpon
batzuk…txuleta lurrera erori zitzaidan eta bost duroko bat ere bai.
Nire aldemenean ustet Miriam zegoela. Txuleta lurrean ikusi zuenean ni
baino urduriago jarri zen. Nik, da! Hankarekin zapaldu nuen. Irakaslea
ez zen jabetu. -Dirua erori zaizu- esan zidan.
Ni kaka irten beharrean. Makurtu bost durokoa hartu eta txuleta ahoan sartu nuen.
Oraindik ere gogoan det ahoan nuen Blas de Oteron zaporea. 5 bat atera nuen.
Orri
oso bat, berriz, 14 urterekin atera nuen lehenengo aldiz (gutxitan
atera det harrezkero). Pentsatu ze emozio sentitu nuen, kopiatu
aurretik inguruko denei jakin arazi niela: px,px, bitu, ojie ateaiat. Bandoa jo nuen. Aulkian ez nintzen kabitzen: Artistie nauk! Kopiatzearena baino sentzazio hobea irakasleari adarra jo nionarena zen. Inuxentea ni.
Eta orain irakasle.
Txuleta
aterata ere gaizki egiteko moduko azterketak jartzen saiatzen naiz.
Buruz ikasteak ez du balio niretzat. Ikasitako hori erabiltzea,
arrazoitzea, azaltzen jakitea da balio didana. Balioko diena. Bestea
belaxe ahazten da. (Zein balio du hiztegi bat zer den jakiteak, gero
erabiltzen ez badakigu?) Informazioa leporaino daukagu. Informazio hori
erabiltzen, baztertzen jakitea da nik baloratzen dudana. Behar ez diren
datuak eta dena ematen dizkiet. Pentsatu araztea det helburu. Busti
daitezela bide bat edo beste aukeratzerakoan.
Azterketak
ez zuzentzearren balkoira bueltaka ibili ohi naiz, sukaldeko
armairura…Garai batean ez ikastearren egiten nituen gauza ber-berak
egiten ditut. Pentsatu ze rollo sartu dizuedan gaurkoan ere. Beraz,
berriketei utzi, boligrafo gorria hartu eta notak jartzera noa.
Aurrena
zuei irakurleoi. Itxura den bezela izena jarriaz erantzuten dezutenoi
aprobatua. Batzuk besteak baino nota hobea. Izenik jarri gabekoei
berriz: kalabazak. Identifikatu gabe nahi dena esateak ez dit balio.
Errekuperatu beharrean zaudete.
Lotura zuzena |
9 erantzun. Azkena:
Nekane | 2005-12-02 | 11:51