Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 17,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Lehengo zulo haiek

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Lehengo zulo haiek

    Krisia | Iosu Badiola |  2009/03/5  12:49

    9 urte pasa dira. Ikastaroa etxe partikular baten zen. “Ze arraro!” Lehena iritsi nintzen. Ikastaroa emango zen gelara bideratu ninduen gizon batek. Argi ahul bat zegoen gelara. Nere harridurarako etzegoen ez mahairik ezta eserlekurik ere. Kojin bat hartu eta bertan, lurrean esertzera gonbidatu ninduen. Intzentsu usaina zegoen. Arbel txiki bat txoko batean. Jende gehiago heldu zen. Guztira zortzi bat lagun ginen. Gazteena ni. Askok elkar ezagutzen zuten; “eztek ba sektan bat izengo?” Oinetakoak kendu eta eroso jartzeko esan zigun irakasleak. “Oinetakoak kendu? Kriston patata zulue zaukeat ezkerreko galtzerdietan!” Koadernoan zeoze apuntatu nuen denbora galtzeko. Denak zapatak kentzeari ekin zioten. “Nik e kendu einberko itxiat ba...” Paretan apoiatu aitzakiz denei bizkarra eman eta nik ere neureak kendu nituen eta behatz potoloa agerian uzten zidan zuloari tiraka-tiraka hanka azpira eramatea lortu nuen. Eskerrak!

    Hortan, eseri eta irakaslea azalpenak ematen hasi orduko behatz potoloa ikusi nuen. Hatz azala eta behatz osoa. Aldemeneko behatzaren hertza ere bai. Halako izerdi batek busti ninduen. Gorri-gorri jartzen hasi nintzela jabetuz eskuarekin hanka eutsiz zuloa tapatzea lortu nuen. “Lixto!”. Azken 5 minututan irakasleak esan zuenaren arrastorik ez, ordea. Zentratzea lortu bezain pronto, oso ezeroso sentitzen nintzen. Zuloa tapatzea lortu bai baina ezin gehiago agoantatu postura hartan...

    Ordu laurden inguru galdu nuen nere burua lotsagarri sentiarazten zuen zuloa disimulatu nahian. “Hola ezteok segitzeik! Nahi dunak nahi duna pentsau daiyela. Eztek hain rarue galtzetinetan zulo bat eukitzie”. Eta halaxe,nere arreta hankatik klaseruntz zuzendu zen. Klasea bukatzerako ia-ia harro eta dena sentitzeraino.  Halere, hurrengo klaserako ondo asko erreparatu nien jantzitako galtzerdiei.

     

    Lehen, zulatutako edo zuloak konpondutako galtzerdiak erabat erabiltzen ziren. Baita barruko kamixetak, eta beste arropa asko ere. Gero, oparotasun aldian sartu ginenetik nik uste tontotu egin garela eta zulo aztarna txikiena izan arren zakarretara bota izan ditugula lehen konpontzen ziren jantziak (ezta kristalak garbitzeko ere ez ditugu gorde hortarako produktu bereziak erosiaz), etxeko tresnak, altzariak....

    Orain, aldiz, krisia etorri. Krisi ekonomikoa (beste krisi batzuk aspaldian baitauzkagu inguruan, balioena esate baterako). Dirua errazegi xahutu degu. Gehiegi izan degu denetik: arropa, etxea, kotxea, gu geu garbitzeko produktuak, jatekoa, altzariak... diruak eskuetan erre egin izan digu. Artean erabili, jan zitezken zenbat gauza bota ote degu zaborretara! Bitartean munduan oso urrutira joan gabe gure hondakinekin bapo biziko zirateken milaka lagun goseak akabatzen.

    Gaur familia ugari dira oparotasunetik hilabete bukaerara iritsi ezinik egotera pasatu direnak. Aurrera begira ere dena beltz ikusten dutenak. Ez da giro bazterretan.

     

    Materialtasuna alde batera utzi eta baztertutako harremanak berreskuratzeko aukera ederra daukagu diru eskasia daukagun garaiotan: lagun arteko tertuliak, pasierak, seme alabekin gehiago jolastu gurasoak jostailuak ordezkatuz, telebista itzaldu eta sexu harremanak hobetu, bai kopuruan eta baita kalitatean ere...hau da, pertsonago izateko aukera degu.

     

    Aurreko aukeretatik ezer ere gustuko ez duenak Uztarrian blog bat ireki dezake bere ideiak azaltzeko ze krisiak guri, blogarioi, ere eragin digula esan behar... 

     

     

    1.  inigoi - 2009-03-05 | 16:16
    Lehengo zulo haiek naturalo ta hobio hituan bai... ta krisi ekonomikue bakarrik etzeok zoritxarrez. Haber blogariyon lehortasun haure pasatzean.

    2.  Bego - 2009-03-06 | 12:15
    Iosu, gauza batzuekin ados nago, alegia, zenbait gauza bota izan ditugula gehiago aprobetxatu gabe. Baina niri amorru gehien eta sutan jartzen nauena da periodikoko zenbait albiste irakurtzen ditudanean, adibidez, Gonzalez de Txabarriri buruz Otsailaren 28an Garak argitaratu zituen datuak zioen, tipo honek 6 hilabetetan 100.597 €, lehenagoko 16 miloi pezeta pasa gastatu zituela oparietan, bazkarietan eta abar, eta dena gure kontura.Gaur egun Pasaiako Portuko lehendakaria da, kargu bat utzi eta hobeagoa ematen diote, eta beste horrenbeste egin dute Balenziaga, Guggenheim, foru-ogasuna eta abar. Baina hauekin ez da inor sartzen, pertsonai hauetaz ez da hitz egiten, eta jakin arren lapurreta galantak egin dituztela denak beste aldera begiratzen dugu, areago, gero beraien alderdiari botatzen zaio, labur esanda, Iosu zuk aipatu duzun patata zulue, hauek poltsikoan dute, visa oro daukatelako beraien karguari esker, honela funtzionatzen du denak, hauei bost axola krisi ekonomikoak!

    3.  JaioneBeobide - 2009-03-06 | 23:31
    Aupa Iosu,
    Ni ez naiz oso ordenadore zalie. Beti gustatu zait lagunekin personalki hitz egitea...baina onartu behar det bai, inbento ona dala hau.
    Oso ondo idazten dezu bai, eta arrazoirik ez zaizu falta, eta ea ordenagailu hauei esker izan arren, zuk esan bezala baztertutako harreman hauek berreskuratzen ditugun....

    Zorionak eta muxu bat aita izan zarela eta..

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak