Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Pazientzia

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Pazientzia

    Pazientzia, berehalakotasuna | Iosu Badiola |  2008/06/9  22:43

    "Pazientzia behar da indusketako lanean baina merezi du". Uztarria aldizkariko azken alean azaltzen diren Sonia San Jose, arkeologoaren hitzak dira.

    Pazientzia: geroz eta gutxiago nabarmentzen den bertutea. Gaur egun hiztegietan bakarrik dagoen hitza dela ematen du.

    Lehen, orain dela asko ez, mundura etorri aurretik ez zen jakiten zenbat ume azalduko ziren amaren barrutik; ez eta mutil edo neska koxkorra izango zenik ere. Gaur egun, hala nahi duenak jaio baino askoz lehenago jakin dezake. Neurri batean ondo al datorren ere bai.

    Umeari biberoia berotzeko ez zegoen mikroondasik eta zain egon behar izaten zen. Pardeletako gasak lehortzeko ere bai.

    Jaio zela abisatzeko eskutitza bidali eta egun batzuetara jakiten zuten urrutikoek jaiotzaren berri. Orain telefonoz, sms, edo e-mailez momentu batetik bestera jakin daiteke eta argazki bat ikusi ere bai. Haurrari argazkia atera eta karretea gastatu arte egon eta gero rebelatu arte egon partez (kamera polariod hoietakoa ez bazen bederen), egungo kamerekin ateratako argazkia instant berean nola atera den ikusi dezakegu. Eta horrela nahi adina adibiderekin jarraitu nezake.

    Berehalakotasunean bizi gera. Gure esfortzuen emaitzak momentuan jaso nahi ditugu. Zain egon beharra badegu, akabo gureak! Presakako bizimodura murgildu gaituzte hainbeste aurrerapen teknologikok. Eta horrela patxada galtzen joan gera. Eta horrela pazientzia galtzen joan gera. Eta horrela pakea galtzen joan gera. Ze batek esaten zuen modura, pazientzia pakearen zientzia da. Hortaz, pazientziarik ezean nola bizi pakean? Askotan diruarekin erosi daiteke pazientzia eduki beharrik ez izatea. Batik bat teknologia tartean denean. Horrela, analisi batzuen emaitzak, kontzertu, emanaldi baterako sarrerak, estreinatu berri den pelikula bat e. a. dirua/teknologia edukiz gero di-da batean eskuratu ditzakegu.

    Bestelako nahiak ere baditugu ordea: amodiozko proposamen baten erantzuna, azterketa eguna iristea, geu edo inguruko pertsonak aldatzea, haztea, heltzea… inork azkartu ezin ditzaken egoerak dira. Nahi eta nahi ez denbora bat behar duten egoerak. Norbaiti zeoze eskatu eta segituan eman ezean urduri jartzen gera, antsietatez jartzen gera zain. Internet bere onenean ez dabilenean ere nola petraltzen geran ikusi besterik ez dago. Bilera, hitzaldi, zineman gaudela telefono mugikorrak jotzen badigu lotsagabe-lotsagabe, besteak beren eserlekutatik altxa eraziz sarritan, deiari kasu egiten diogu hil edo bizikoa balitz bezela. Ekitaldia bukatu arte itxaroteak ezin egona sortzen digu.

    Zain egoten ahaztu egin zaigu eta gazteei ez diegu pazientzia edukitzen ondo erakusten. Beraz, umeak pazientziarik gabe datoz eta besteok genuena galtzen ari gera.

     

     

    1.  Bego - 2008-06-10 | 17:25
    Iosu arrazoie daukezu, gero eta pazientzi gutxiago daukagu. Kotxien goazenean ikusten da ederki, semaforue berdien ipini eta berehala abiatzen ez bazara segituen hasten da atzeko kotxie bozina joka, edo eta alderantziz, geu atzien gaudenien berdin jokatzen degu, bozina jo eta bobabulayo ederra erabili.
    Lehen noizien behin <paxintxiyek> jaten ginuzen, hoiek ere ezkutau die…


    2.  inigoi - 2008-06-10 | 17:31
    Aupa Iosu. Arrazoi daukek bai. Dana eskuragarri ta segituen konsegitzen ohitu gaituk. Bueno, dana ez. Diruekin relazionautekuek bai, baino gauze inportantienak eztituk hola konsegitzen. Oso ona, segi holaxe.

    3.  korteta - 2008-06-28 | 02:12
    Gabon Josu. Eta ba al dakizu zein txarra izan daitekeen lasaia den pertsona bati kristonak esatea lasaia delako, pazientziarekin hartzen dituelako gauzak? Jendeak ez zaitu onartzen ezta pertsona bezala ere... osos tristea da hori Josu, oso, eta dena, zu holakoa jaiotzeagatik, lasaia, pazientziz betea eta pausoka egiten dituena gauzak. Ba, hori, jendeak baztertu egiten zaitu, nonbait presaka ibiltzeak munduan den gauzarik normalena da. Jajajaja. Bada garaia ez bakarrik pazientzia duenari errespetatzea baizik eta pazientzia duenari bere balioa ematea, askok ez dutena.

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak