Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Kanpokue xalaue, oin, etxekue baldin bada...

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Kanpokue xalaue, oin, etxekue baldin bada...

    Karnabalak | Iosu Badiola |  2008/01/30  20:11

    Demagun datorren astearte eguerdia dela, hau da, karnabal asteartea. Kalean jende multzo bat mozorrotuta dago. Hala moduz dabiltza. Musikarik ez baina dantzan (barruan daramate doinua). Badakizue, egun horretan azoka bitxi xamarra izaten dela. Batek porruak erosi, mikrofono bezela hartu eta kantuan. Bestea (tenista jantzitako norbait) arraultzak erosi eta tenisean, raketa osorik baldin badauka behintzat. Bestea oilaskoa erosteko tratua egiten baserritarrarekin. Beste batzuk baratxuri sorta erosi eta ea zeinek gordinik ale gehiago jan apustuan…

    Aitorren ama azokan ibili eta gustura etorri da:

    “Halakon semie azokan zabilen gau pasa einda. Gona motx batekin. Kataplinek ertenberrien gona azpitik. Zenbat parre eindeu! Intxantie zeuen. Baserritarrakin tratuen hasi da kalabazin txikiyek dauzkela esanez, beak beste hori haundiyoue daukela… Baserritarrak, erakusteko esaten ziyon. Hainbeste hitzeitiei laga eta demostratzeko…Berdekeyen han jardun debe. Nahiko parre eindeu. Xalau-xalaue zauen. Pelukie bate moiture eingabe zamakiyen…”

    Zer gertatuko zen, ordea, “halakon” seme hori Aitor izan balitz?

    -         Hi, Aitor hire ama.

    -         Nun? Gazenai hemendik! Hau dek lotsie.

    -         Ze Aitor! Ze eitek oindik etxea jun gabe! Hori al dek ba itxurie! Pixtraje hori! Jun ai ohera derrepentien, jarri hemen baztarrak lotsatzen eta!

    -         Bo ama, lagaizu pakien! Erosi ber dezuna erosi ta jun zaite hemendik!

    -         Pelaje hori! Hoiek dituk begiyek. Lora-lora eindeko begi hoiekin noa hue! Disgustotako lain e eztiau eiten zuekin. Eonai attek ikusten bahau, harek arreglauko hau!

    -         Holako ondo pasatzen ai ginen ta …

    -         Ta erretiratzeko asmoik ez al daukek? Etzi examine euki ta hau badek fundamentue! Etorri ai nei berriz zakuka suspentsokin ta…

    -         Zu azaldu zean arte earki gabiltzen ba, eh…

    -         Gona motzoik ezin al huan jantzi? Behin onuzkeo bategabe ertezak danak bisten ditukela! Hoyeituk beruek hoyek!

    -         Gero hitzeingo deu nahi bazu, oin lagaizu pakien. Ridikulue eiten ai zea ta hemen…

    -         Ridikulue? Ispilu baten ikusiko bazinete… Nik ridikulue? Gañea, ze usai botatzek ahotik? Zeinena dek usai hori? Whixki eran al dek?

    -         Zea erango nun whixki! Zuk emandako diruekin behintzet asko ezin eran…

     

     

    ONDO PASAU KARNABALAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

     

    Aitorren amak ikusiko balitu...

     

     

     

    1.  inigo - 2008-01-30 | 23:19
    ona iosu, hi al haiz erretratokon bat? Etzitean harrituko....

    2.  Bego - 2008-01-31 | 08:20
    Argazkian paretan kontra txizaeinien dauden <bikingo, etxekoandre> eta abarrek erakusten dute Azpeitian astebururo gertatzen dena. Etxebitarte bat daukat nire etxe ondoan eta ikustekoa da larunbat gauetan egoten den panorama. Mutil eta neskak eskaileratan txizaeinien. Adibidez, Santo Tomas egunien, arratsaldien < olatuek> eta danak zetozen eskaileretatik behera, lotsagarriye!!
    Ez ote debe ezer asmatuko kale bazterretan botatzeko?, argazkian azaltzen dien bezelakuei <kanayue ateatzen debenien edo kuleruek bajatzen ditubenien > bezain pronto hazkurie hasteko?



    3.  Ander - 2008-01-31 | 14:22
    jajajajaj earra haiz Iosu! Zemat txixe ein ote diau leku hortan!jeseeeusss! pareta horrek azpeitiar askon txixek hartu dizkik. Beste alde batetik Bego-kin ados nitxiok, gu biziko bagitxoan etxe hoyetan grazik etziguan eingo. Bego!! etxe azpiyen batemat hola ikustemazu bota ur bero baldeka bat bildurrik gabe!!

    4.  EnekoitzEsnaola - 2008-01-31 | 17:40
    Hi haiz arraiye! Besteek ikusten badute Badi argazki hori...

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak