Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Blogak »  Dikazkan »  Eskutitz bat daukazu

Dikazkan

(Iosu Badiola)

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  • Blog honetara harpidetu nahi? Mezu bat jasoko duzu zerbait idazten duenean. Sartu hemen zure e-posta:



    (rssfwd zerbitzuari esker)

     ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Eskutitz bat daukazu

    Eskutitzak | Iosu Badiola |  2007/12/4  22:33

    Kaixo irakurle:

     

    Badator eskutitzak idazteko garaia. Bai Olentzero eta baita Erregeak ere eskutitzen zain jarrita daude beraien opariak prestatzen hasteko…

     

    Inork idazten ote du ba gaur eskutitzik? Nork hartzen ote du paper zuri baten bere barruak momentu horretan esaten dionaren erradiografia bat eskuz egiteko denbora? Ez naiz merkatal gutunetaz ari. Pertsonen arteko harremanak agertzen diren hoietaz, baizik. Garai baten dexente idatzitakoa naiz: udalekutan etxekoei (cobro revertidora hots egiten ikasi genuen arte), kanpora ikastera eta soldaduskara joaten ziren lagunei, etab.

     

    Uda hontan idatzi det nik bat. Denbora asko pasea zen azkena idatzi nuenetik. Urte batzuk bai igual. Gaur egun posta elektronikoa, messenger eta sms-ak  erabiltzen ditugu lehen paperean esan nahi izaten genuena adierazteko.  Azkarragoak dira eta erantzuna ere bat-batekoa izan daiteke.

    Aspaldian egin gabeko lanari ekiteak pereza pixkat eman zidan baina behin hasitakoan ezin gelditu. Ia arratsalde bat joan zitzaidan lerro haiek idaztean. Txukun idatzi nahi, eta hortaz poliki-poliki idatzi behar. Lerroak zuzen-zuzen, marjinak mantenduz, tatxoiak ebitatuz, gauzak bi aldiz pentsatuz.

     

    Merezi izan zuen. Autentikoa baita eskuz idatzitako mezu bat. Inongo molderik ez duen adierazteko bide bat. Erabat askea. Muga bakarrak orriaren neurriak dituena. Geure zati bat bertan bidaltzen deguna. Bertan adierazitako maitasuna benetakoa dena. Bertan adierazitako hitzek bestela esandakoek (e-mailez eta sms bitartez) baino babes gehiago senti arazten digutenak. Hartzaileak, baten bat berezia izan behar du. Beragatik esfortzu hori egiteak pena merezi duen norbait.

     

    Posta elektronikoa asko erabiltzen det. Egunero. Sms-ak ez hainbeste, halere gero eta gehiago hori ere. Baino eskutitz bat idazteak beste xarma bat dauka. Nik beste era batera sentitzen det eskuz idazten ari naizenean. Erromantikoa naiz. Bestelakoak birtualak diren bezela, eskutitzak benetakoak direlako.

     

    Udan gazte bat ezagutu nuen oporretan. Berarentzat izan zen aurtengoa. Eskutitza bidali nionean inoiz inork ez ziola eskutitzik bidali erantzun zidan. Bere erantzuna elektronikoa izan zen, ordea.

     

     

     

     

    Gaurkoz hauxe da esateko nuena. Egun ona pasau

     

                                                   

     

     

     

     

    1.  inigo - 2007-12-04 | 23:23
    Beste behin, arrazoi emateiat Iosu. Nik azkena eskutitze Afrikako txoko batea bialdu nian. Hartzailiek, bueltakuen eskerriasko emantzitean.
    E-mail asko jaso omen zian han zaoala, baino eskutitze bakarra. Ta hor koska bat zeok. Beste gauze bat: nik e, romantikue izen nahi diat. Zorionak blogaatik ta ondo ibili zapatuen.

    2.  larranaga - 2007-12-05 | 11:13
    Nik aspaldian ta "tamalez" eskutitz dexente bidali beharra izan dut. Frantziara batzuk, galiza aldera beste batzuk, Cadiz aldera ere bai bakarren bat. Denek ezaugarri berdin bat zuten. Denak azalean kartzela baten helbidea zutela. Aspalditxoan gero eta lagun eta azpeitiar gehiago ditugu kartzelan eta bertara eta bertakoekin kontaktatzeko modu bakarretakoa da. Herriko berriak bidali, txutxumutxuak eta beste hainbat txorrada txiki ere bai. Malko bat baino gehiago ere bai idazten ari naizela eta beste pila bat erantzuna jasotakoan. Baina benetan ze ederra den paper zuri bat hartu eta barrena ustutzea, indarra ematea han dagoenari, haize berri bat eta besarkada bat. Erantzuna berriz ikaragarria, deskriba ezina, bakarra. Nik gutun guztiak gordetzeko ohitura hartu dut eta noizbeinka biztazo bat eman.
    Eta beti bukatzen dudan bezala.
    Besarkada bat, eutsi goiari eta AURRERA BOLIE!!!!

    3.  jaione - 2007-12-05 | 13:53
    Aurrea hartu didazu, larranaga. Gutunak idatzi eta jaso nahi dituenak, preso bat jar dezala bere bizitzan. Nik ezagutzen ditudanek ez daukate mugikorrik, ezta helbide elektronikorik ere. .
    Aze poza ematen duen, kutxako, naturgaseko eta eztakit nongo gutun itsusien artean Andaluziako remitearekin jasotako gutunak. Agian erromantizismo haundirik ez dute izango. Idazten denetik jasotzen den arte pasa behar ez duenaren eskuetatik pasatzen dira, beraz sekretu gutxi. Eta niri izugarrizko poza ematen badit, pentsa barruan dagoenak jasotzen duenean hartzen duena nolakoa izango den...

    Eskutitz zaleak bazarete, preso dagoen herritar bati, ezagun bati edo ezezgun bati idazten hastea gomendatzen dizuet. Hor denok aterako ginateke irabazten

    4.  Bego - 2007-12-05 | 21:52
    Nik ere, Jaione eta Larranagaren moduan presoei idazteko ohitura daukat. Hilero zortziri idazten diot, baina egiten dudana oso gustura egiten dut. Badakitelako preso bati karta bat jasotzeak zer suposatzen dion, poz galanta!, Eta guretzat, aldiz, esfortzu txiki hori egitea ez da ezer.
    Eta Larranagak dion moduan, preso baten gutuna jasotzean sentitzen dena, ezin da deskribatu. Kasualitatez, gaur jaso dut azkena, Cordobako espetxetik,eta egia esan, negarrez jardun dut karta irakurtzen. Berak kontatzen dit asteburu batean bere emazte eta alabatxoa joan zitzaizkiola bisitatzera, eta bidai luze horretan umeak ez omen zuen lorik egin, eta kartzelara sartu zenean eta aitak besoetan hartu eta laztandu zuenean berehala lotan geratu omen zitzaion, eta bisita guztia horrela. Baina, berak dio, oso gustura egon zela, abesti batzuk kantatu zizkiola eta goxo-goxo eduki zuela bular gainean. Gero, aldegiterakoan izan omen ziran komeriak, umeak zeharo haserretuta hala esan omen zion,<gaur aitatxorekin ez naiz batere egon>
    Aurrekoek, eta nik ere, presoei idazteko gomendatzen dizuet, ez da batere kostatzen orri zuri bat hartu eta herriko berri edo edozer gauza idaztea. Beraz, anima zaitez, Merezi du pena!


    5.  Bego - 2007-12-05 | 22:09
    Iosu, zapatuko partez, ZORIONAK, ETA ONDO PASA EGUNA!!!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak